Txitra, Rabindranath Tagore LELENGO AGERRALDIA TXITRA'K: Bost Gezidun Jainkoa, Maitasuna'ren Jauna, zu ete zara? MADANA'K: Irazalea'ren biotzetiko lensemea nozu ni. Samin eta poztasunezko lokarriz lotuten dodaz nik neuk gizon eta emakumeen biotzak. TXITRA'K: Ba-dakit, ba-dakit zelakoak direan samin ori ta lokarri orreik... Eta zeu, nor zaudaz, Jauna? BASANTA'K: Zeure adiskide Basanta nozu ni, Aroen Bakalduna. Zartzaroak eta eriotzeak munduaren azurrak bere karraskatuko leukiez, neuk jazarri ta uxatu ezpa-negikez etentzeke, Beti gazte nozu, ba, ni. TXITRA'K: Zeure agerrean auzpezten natxatzu, Basanta Jaun ori. MADANA'K: Zegaitik egin dozu, baiña, orren eskintzari gogorra ezezagun eder orrek? Zer dala-ta zimeltan izten dozu neke ta ilduraz zeure gaztetasun ezea? Zure buru-eskintza ori etxagoko maitasunaren jaurespideari. Esaidazu, nor zaudazan eta zer gura dozun. TXITRA'K: Txitra nozu ni, Manipur bakaletxeko bakalmegaia. Gure jatorria egundo etzala izango ondorengo gizakume bagerik abindu eutsan, jainkozko eskerrez, Shiba Jaunak, gure aitaita bakalkoiari. Baia Jainkoa'ren itzak ezin aldatu eukean gure amaren erraietako bizitza-txingarra. Garaieziña izan nire izatasuna, emakumea izan-arren. MADANA'K: Ba-dakit. Eta orrexegaitik azten zaitu gizakume lez zuen aitak, eta arranbela erabilten eta bakaldun-egikizunak irakatsi dautsuz. TXITRA'K: Bai. Orrexegaitik darabiltaz gizon-soiñekoak eta urten egin dot emakumeari yagokon barru-bizitzatik. Emakumeek gizonen biotzak eurekanatuteko dabezen antzerik ez dakit. Esku sendoak dodaz arranbela dardaratuteko, baia deusik ez dakit Kupido'ren arranbel-erabilketarik, begi-jokorik, alegia. MADANA'K: Ori ikasi ez da egiten, eder ori. Trakatsi barik begiratuten dabee begiak, eta areikaz biotz-zauritua izan daitenak daki ondoen, zaurituten dabeena. TXITRA'K: Purna-ertzeko basoz niñoian ni eizan, bakarrik, egun batez. Zugatz baten lotu zaldia ta orein baten lorratzeri jarrai sastraka-arte batera sartu nintzan eta zugatz-adarren arteko badezpadako argiz bior-biorka yoian zidor estu ta latz bat aurkitu neban. Burrundara egien abarrak txirri-txirri baten abestiaz, Orbelakaz egindako ogean luze, neuri bidea galazoz, ikusi neban gizon bat, beingo-beingoan. Alboratuteko agindu neutsan arrokeriz, baia ez eustan jaramonik egin. Egin neutsan zirri, andikeriz, neure arranbelaren erpin zorrotzaz, eta zapart eginda zutunik jarri zan, errauts-pillotik zuzen eta bapatera urtetan daben su-ezpatearen antzera, eta irribarre parkakorrak izurtu ebazan aren ezpanertzak, neure mutiko-arpegia ikusi ebalako, aurki. Egun atan nabaitu neban lelengoz neure bizian emakumetasuna, ta gizonik neukala aurrez-aurre jakin neban. MADANA'K: Ordua daitenean irakasten dautset nik gizon eta emakumeeri euren burua ezaguteko ikaskizun nagosia... Eta gero zer jazo zan? TXITRA'K: «Nor zaitugu?» itaundu neutsan bildurrez eta arrituta. «Arjuna naz», esan eustan, «Kurus'tarren sendi entzutetsukoa». Arrizkoa nirudian nik, eta aantzi egin ekidan gur egitea be. Arjuna zan bai, Arjuna, neure amesen gurkai bakar aundia! Amabi urterako garbitasun-eskintzaria eginda eukala antxiñatik neukan nik entzutea. Amaika bidar izan neban nik guterrea, neure gaztetasunezko aundigurakerietan, narro jantzita aupada egin, eta biok-biotara burruka egiteko! Nora joan zan zure ustekeria, neure biotz ergel ori! Neure gaztetasuna bere begitasun guztiekaz aldatu aal izan ba-neu nik neuk, zapalduten nengoan lur-zatiagaitik, esker domutsutzat artu neukean! Ez dakit zein oldozkizun zurrunbillok niñaroan. Zugatz-artean galduten ikusi neban bapatean... Emakume gaixoa ni! Eneutsan ezer esan, ez agurtu, ez parkeskatu! Basatia lez geratu nintzan bertan, a muker aldendu zan bitartean!... Urrengo goizean, jaurti nebazan neure gizon-soiñekoak, ipiñi nebazan beseztunak, marrak, katezko gerreztuna ta neure ikoltasun lotsagarria batuten eban arreunezko jantzi ubel bat, eta Arjuna'ren billa joan nintzan, jaramonge ta bizkor, Shiba'ren basojauretxera. MADANA'K: Jarrai egizu zeure edesti ori azkeneraiño. Biotzetik jaiotako Jainkoa naz ni, ta bai-dulert lilluraldi orrein ezkutapena. TXITRA'K: Ozta gogoratuten dot ez zer esan neutsan, ezta zer erantzun eustan bere. Ez egidazu guztia edesterik eskatu. Oiñaztua lez jausi zan lotsea nire ganera, ni apurtuterik jadetsi ez ebanarren, gizonak baizen sendoa naz ba-ta. Entzumenak zirikatuten eustazan azkenengo entzun nebanak, orratz gorituak zirikatuko leukiezanez, etxerantzean: «Garbitasun-eskintzaria egin dot. Ezin izan naiteke zure senar». Gizonaren eskintzaria! Zeuk dakizu zigur, Maitasuna'ren Jainko orrek, euren bizi guztiko nekeen altxorrak emakumearen oiñetan jaurti dabezen jakitun eta deunen barri. Nik neuk zatitu egin neban neure arranbela ta geziak erre. Gorroto dot ba arranbela eskegita ibiltearren ezeundutako neure beso sendo biurkorra! Maitasun, Urtzi-Maitasun, autsetan zapaldu dozu nire indar gizonkoiaren alperreko arropuzkeria, ta nire giza-ezitasuna gauzeztanduta datza zeure oiñetan! Irakatsi egidazu ba, orain, zeurea! Emoidazuz makalaren indarra ta aldezle bageko eskuaren iskillua! MADANA'K: Zeure adiskide nozuke. Arjuna lurbira-atzemalea dakarket, zeure agerrera baitu, ta zeure eskutik onartuko dan bere matxiñokeriaren zigorra. TXITRA'K: Astirik izatekotan jainkoeri laguntasunik eskatu barik, apurka-apurka, irabaziko neuke aren biotza. Bere lagun lez nenbilkioke, zitzendu negikezke bere gudu-burdiaren zaldi ezigaitzak, lagunduko neuskio eizearen atsegiñetan, itzarrik nengoke gabetan bere txosnearen sarreran eta Kshatriya'ren egin-bear aundietan be lagun nengikioke: makalak sorosi ta zuzentza egiñez elduko nintzakio bear dan lekuetara. Zigur nago, «Au mutil au nor dot?». «Oraingoan bere neure egitada onen antzera jarraitu daustan neure lenagoko bizitzearen mirabeetarikoen bat ete dot?» esanda begiratuko leuskedana. Gabetan malkoz, eta egunez irribarre egotarritsuz euren itxarokixunik eza ixiltasun bakartsuan alikatuten dabeen jaiotzaz alargun direan emakumeetarikoa enaz ni neu. Nire gurariaren lorea ez da autsetara jausiko bere igalia eldu baiño leen. Baiña bizitza osoko lana da egiazko izatea ezagutu ta lotsea izan dagioela jadestea eta auxegaitik etorri naz, lurbira eskuratuten dozun Maitasun, zuen atera, ta zuenekora, Basanta, Aroen Jaun gaztegin ori. Kendu dozue soin gaztetik leengo bidebagekeri au, itxusitasun samingarri au; egun baterako bakarrik egin nagizue andikiro ederra, neure biotzean maitasuna loratu zan baizen bizkor! Egun baterako egin-egiñeko edertasuna baiño ez dautsuet eskatuten, eta neuk erantzungo dot datorkezan egunetzaz! MADANA'K: Emongo dautsut daskedazuna, Andera ori. BASANTA'K: Egun bakar baterako barik, urte guztirako kokatuko da zure soin-inguruan lorazko udabarriaren lillurea. Txitra, Rabindranath Tagore |