Txitra, Rabindranath Tagore
Egan, 1/3-1962

 

SEIGARREN AGERRALDIA

 

ARJUNA'K: Egun goizean, itzarkeran, nire amesetak marrarik ondu ebela ikusi dot. Ez daukat jaboteko marrontziri, ez ezarteko errege-burestunik, ez eskegiteko estuntzarik be, baia ez daukat jaurtiteko adorerik bere. Eta kshatriya'ren nire eskoe-eskuak, pitxi au euki bearraren-eukibearraz, aztu dagiz bere eginbearrak. (TXITRA sartuten da.)

TXITRA'K: Esaidazu zer oldozten jardun dozun, Jauna!

ARJUNA'K: Eizako zeretaz oldozten jardun dot. Au euri-jaustea! Urak bai joten dau indartsu egia!. Edoien gerizeta baltza astunkiro eskegita dago zugaztian, eta ibai beteak zapart dagiz gaztedi zorabiatuak lez barre-algara isekatsuz erromara guztiak... Aulakoxe egun euritsuetan Txitraka'ko oianera joan oi gintzazan, nire lau anaiak eta ni, abeluzuak eizatuten. Areik ziran aldi alaitsuak! Zapart egien gure biotzak edoi-ots burrunbatsuekaz; eta euriaren ituxurekaz eta uiolen otsaz orein bildurtiak ez eben entzuten gure oin-otsik, eta leoi-nabarrak lur bustian izten ebezan lorratzak, euren abaroeri etoikeri egiñaz. Eizan egitea amaitan genduanean, aupada egiten geuntsan alkarreri, etxerantzean ibai naasiak alde baterik bestera ugar igaroteko. Nun zer izango-gogoa yatort ostera bere! Barriro be eizan egin gura neuke ba!

TXITRA'K: Lelengo antzi egizu orain jarrai zabilkozan eizea. jarrai zabilkozan orein-eme zoragarria gura nai gurez atzi daikezulakoan zagoz, zigurtasunez? Ez, oindiño ez! Ameseteak lez egiten dautsu iges eskuan daukazula uste izaten dozunean, ezigaitzak alakoak! Begiratu egizu euri zoroak jaurtiten dautsazan beredin geziri igesi aizeak daroan arrapaladea; eta, ori gora-beera jarei doa. Galantasunaren gogo ariñaren atzetik zoaz zu, ta eskuan dozuzan gezi guztiak jaurtiten dautsazuz; baia, ikutzeke ta azke igesten dautsu beti orein-eme lilluragarri orrek.

ARJUNA'K: Eta, ez dago zeure otzantasuna agertuaz iñoz atsondu izan zenduan etxalderik?. Oianaren truke zapuztu zendualako illundu izan zan eta biotz onekoen batzu begira dozuzan etxalderik, neure maite ori?

TXITRA'K: Zer dala-ta diñostazu ori? Ezer oldoztu ez daitekean ordu atsegintsuak amaitu zirean ala? Zeure aurrean nakutsuna baiño enazana ez dakizu, ala, ni? Onen ostean niretzako ez dago ezer bere. Kinsuka-orriaren erpin-erpiñetik eskegita agoan iruntzak ez dauka izenik ez norarik, ez itaunik erantzuten dau. Maite dozuna olakoxe iruntz-tangada egin-egiñekoa yatsu ba.

ARJUNA'K: Baia, ezek bere ez dautso ludikeriari lotuten? Jainko apetatsuen baten ardurabakotasunak lurrera jausten laga daben zeru-alaben baten antzeko ete ba?

TXITRA'K: Bai.

ARJUNA'K: Ene! Galdu egingo zaudazala betiko uste dot orrexegaitik bere! Au neke izan nire biotzarendako, ta nire burutapenak ez dakie atsedena zelakoa daitekeanik bere! Ondoragotu zakidaz, emakume eskuragaitz ori; izenaren lokarrietaratu zadi, etxaldekoetara, sendikoetara; alde guztietan nabari zagizala nire biotzak eta bizi daitela zeugaz maitetasunaren zigurtasun baketsuan!

TXITRA'K: Zer dala-ta edoien margoak, ugiñen dantzea, ta pitxien urriña-ta atzi ta eusteko alperreko indar ori?

ARJUNA'K: Ezerezaren aizeaz maitasuna artetuterik ez egizu itxaron, ene bakandera orrek! Emoidazu besarkatuta zeozer, maitetasuna baiño andiago datekean zeozer, jasantasunean bertan iraun dagikean zeozer!

TXITRA'K: Oindiño ez da amaitu urtea, neure gizuren ori, ta gogait eginda zagoz daburduko. Oraintxe ulertan dot zeruaren onespena daiteana loren bizia orren laburra egin dabena. Au nire soin au, joan dan bedatsean lorakaz makaldu ta il aal izan ba'litz, deduz illa zatekean, aurki. Baia dana dala, aren egunak zenbatuta dagoz, ene maite ori. Ez izan erruki, laskitu egizu ezti bagerik itxi-arte, bildur naz ba, zure biotz eskekoa gurari asegaitzez bein eta birritan agana biurtu ez daiten, erle egarberea autsetan ilda datzazan udako lilietara joan oi danez.

 

Txitra, Rabindranath Tagore
Egan, 1/3-1962