Txitra, Rabindranath Tagore
Egan, 1/3-1962

 

ZAZPIGARREN AGERRALDIA

 

MADANA'K: Auxe dozu zeure azken-gaba.

BASANTA'K: Udabarriaren meatz amaiezkorretara biurtuko da biar zure soiñaren edertasuna. Zure ezpanen margo gorria asoka-orri eze bi lez aldaskatuko da barriro, Arjuna'ren laztanen gomutatik azke, eta eun jazmin-lora urrintsuz birsortuko zure azalaren dizdizera zuri-gozatsua.

TXITRA'K: Daskatsuedana ez egidazue ukatu, Jainko ok! Gau onetan, nire azken-orduan, bere goirengo dizdiratasunaz argi egin dagiala nire edertasunak, itzalduten doan sugarren azken-egaztadak egiten dabeenez.

MADANA'K: Laketuko yatzu.

 

Txitra, Rabindranath Tagore
Egan, 1/3-1962