Txitra, Rabindranath Tagore BOSGARREN AGERRALDIA BASANTA'K: Ezin jarraitu neikezu aurrera adiskide, neka-nekatuta nago-ta! Zuk bai al dakizu zelako lana dan zeuk iziotu dozun su ori iraun-azotea? Loak artuten nau, jausi egiten yat eskuetatik aizegaillua, eta errauts otsak estalduten dabe txingarra. Ostera bere lorrindu egiten naz eta, neure indar guztiekaz putz eginda gaizkatu egiten dot gar nekatua. Baia oraintxe ezin daiket geiago! MADANA'K: Ba-dakit; umeak baizen aldakorra zara. Ezin geldi egon zeintekez ortzi-lurren zeure joko orretan. Zati-zati egiten dozu unetxu batean, nabaitzeke, egun osoetan zeaztasun amaibakoz egin dagizuna. Baia gure egingo au amaitzer dago. Egaz eta egaz dagie egunak, atsegiñak egoak ezarrita, ta urtea, ie azkenetan, birloratasun zoriontsuz larrituten da. Txitra, Rabindranath Tagore |