Txitra, Rabindranath Tagore LAUGARREN AGERRALDIA TXITRA'K: Zer dala-ta begiratuten daustazu olan, neure gudari orrek? ARJUNA'K: Egiten diarduzun lora-korda orreri begira nago. Esker eta trebetasuna, aizta bikoitzak, jostari dagie irrada zure atz-erpiñetan. Begira ta oldozten nago... TXITRA'K: Zer oldozten dozu, ba, Jauna? ARJUNA'K: Aztamen bizkor orreaz eta samurtasun orreaz, geure etxaldera biurtu nadiñean burestunduko nozun burestun illezkorrean neure erbeste-egunak kordatuten diarduzula oldozten izan dot. TXITRA'K: Zueneko etxaldea! Baiña au maitasun au etxaldekoa ez da ba-ta! ARJUNA'K: Etxaldekoa ez dala? TXITRA'K: Ez, orrez ez egizu barriro itzik egin. Iraunkor eta sendoa daitekeana eroan egizu zeure etxaldera. Eta landetako loratxua laga egizu jaio zan tokian, galankiro il daitela egunaren buruan, lora zimelduekaz eta usteltan direan orriekaz. Zeuen jauregiko aretora eroan eta ez jaurti an, gero, legortu eta aantziten direan deuskaiez errukirik ez dabeen arrizko beearen ganera! ARJUNA'K: Gure maitetasuna olakoa da ala? TXITRA'K: Olakoxea da, bai! Eta ez da atsekabetu bear. Asti egunetarako egin zanak, egun areitantxe baiño ez dau izan bear; pozkidea damu biurten da ba, urten bear leukean atea igaropidea galazoz ertsi daitenean. Artu egizu, dirauan-arte jabon egizu, eta zure illuntzeko gogaitaldiak goizeko zure gurariak irabazi aal eukeana baiño geiago ezpedi bearretsi!... Amaitu da eguna. Jarri egizu lora-korda au. Ni nagoan nekatua!... Zeure besoetan ar nagizu, ene maite orrek, eta pozbakotasunaren alperreko kezka guztia il beite geure ezpanen alkartze gozoan. ARJUNA'K: Ixi, neure maite ori; aitu illuntzeko aizeak zugatz ixiltsuen artetik dakazan baserri-jauretxeko otoitz-kanpaien ots zoliak! Txitra, Rabindranath Tagore |