Nor da gogoan daukazuna, nor da?
Lo aurreko zure istanteen jabe, nor da?
Bihotzean daramazuna, nor da?
Zure begietan gorderik, nor da? Nor da gogoan daukazuna, nor da?
Ruper Ordorika
Pertsonaiak
TERESA
MIGEL
KARLOS
URSULA
Ekintzaren kokalekuak bi logela dira: alde batetik, bikote baten gela eta, bestetik, errepide bazterreko zerbitzu gune bateko hotel batekoa. ohea da bi kokalekuetako ardatza (aurrez aurre telebista duela); ohazala aldatzea aski da bi espazioak desberdintzeko, baina, horrekin batera, dekoratuan dauden koadroak ere aldatzen dira. Agertokiko ezker aldean, azkenik, bazter batean mahai bat dago, ordenagailu eramangarri batekin eta aulki batekin, baina karlosek erabiltzen duenean baino ez da argiztatuko.