Joanes, itxaropenaren semea
Alaitz Olaizola
Joanes, itxaropenaren semea
Alaitz Olaizola
Euskaltzaindia / BBK, 2007
Joanes, itxaropenaren semea
Alaitz Olaizola
Euskaltzaindia / BBK, 2007
[aurkibidea]

 

“Itsasontzirik ez luke egon behar
aingura bakarrarekin abiatzen,
ezta bizirik ere itxaropen bakarrarekin.”

Epikteto

 

            Aurkeztera goazen antzerki lan honetan, Joanesen bizitzari buruzkoak azalduko ditugu. Joanes, fikziozko pertsonaia bat baino ez da, edo, beste modu batera esanda, guztiok gara Joanes.

            Agerraldi batzuek bakarka, zein obra osoa jarraian antzezteko pentsatua dago. Agerraldi guztiek dute lotura beraien artean, baina zenbait agerraldi, besteen beharrik gabe ere, bakarka antzeztu daitezke. Bestela, ohizkoa den formatuan landu daiteke: Agerraldi guztien baturarekin, antzerki obra osoa antzeztuz.

 

 

Pertsonaiak

            ELENA, Joanesen ama Erietxeko emakumea

            IMANOL, Joanesen aita

            GORKA, Mikelen aita

            JOANES

            MIKEL

            IZARO

            APAIZA

            AMA

            ERIZAINA

 

            Pertsonaia gehienak behin baino gehiagotan agertzen dira, baina aldi bakoitzean adin desberdina daukate. Asmoa, pertsonaia bakoitza beti aktore berdinak antzeztea izango litzateke. Bizitzen ari den garaiaren arabera, itxura fisikoaz gain, hizkera zein mugimenduak aldatuz.

            Esate baterako, Joanes eta Mikel, haur moduan ikusiko ditugu hasiera batean, eta pixkanaka, heldutasunerako bidea nola egiten duten ikusiko dugu.

            Bigarren mailan jar genitzake, erietxeko emakumea, apaiza, ama eta erizaina. Hauek, aktore berdinak binaka landu ditzake. Esaterako, erietxeko emakumearena egiten duenak, ama edo erizainarena egin dezake gero, itxura behar bezala aldatuta.