Zumalakarregi
Luis Haranburu Altuna
Zumalakarregi
Luis Haranburu Altuna
Luis Haranburu, 1986

 

Pertsonaiak:

            ZUMALAKARREGI

            D. CARLOS

            ZARATIEGI

            ETXEBERERRIA

            TXAO

            ITURRALDE

            MEDIKUA

            PETRIKILOA

            SOLDADU I

            SOLDADU II

            SOLDADU III

            SOLDADU IV

            PANKRAZIA

 

 

Eszena:

            Eszena bi partetan erdibiturik dago. Ezkerreho aldea baserri batetako ataria da, eta eskubikoa militar kanpamentu baten antzeko antzokia. Eskubi aldean kanpai-denda bat ageri da esta soldaduen “vic-vac” bat dirudi. Ezker aldeko baserri-ataria mahain batekin horniturik ageri da eta jarleku bakarra paretaren kontra datza. Jarleku hori Zumalakarregik bakarrik erabiliko du. Han-hemenka eszenaren alde bietan fusilak ikus daitezke beren baioneta eta guzti. Su-baju bat edo tximiniaren antzeko zerbait ager daiteke ezkerreko aldean. Eszenaren bi alderdiak arkuzko ate batetik komunikatzen dira. Ezkerreko aldean ate bat ageri da baserri barrurantz daramana.

 

 

Jantziak:

            Zibil guztiak XIX. gizaldiaren lehen parteko jantziak daramazkite. Etxeberria apez jantziekin agertzen da eta Txao berriz beltzez jantzirik eta kapa motz bat sorbaldan daramala. Soldaduak, lehen karlistadako uniforme grisekin agertzen dira eta oinetan alpargatak daramazkite lokarriak zangoan gora loturik. Zumalakarregik galtza gorriak ditu eta larruzko txamar beltz bat darama, belaunetarainoko botak oinetan dituelarik. Buruan txapel gorri bat du. D. Carlos jantzi apainaz horniturik agertzen da, gortesau moduan. Zaratiegi eta Iturralde berriz larruzko jaka batekin agertzen dira gainontzeko militarrengandik bereiziaz. Zumalakarregiren pertsonaia antzezten duen aktoreak bere bigote nabarmenak eramanen ditu. Pankrazia, andre gaztea da oraino eta apain jantzirik agertzen da.