HIRUGARREN JOKALDIA
(Argiak piztean, st. cyran mahain zabal baten aurrean jarririk dago, eta idazten ari da. Ate ondoan beste jarleku bat ageri da. Mahai gainean liburu ugari ikus daiteke. Txorien kanta eta ardi batzuen hotsa entzun daiteke. Minuturen bat iragaiten denean sartzen da pouvreau ate ondoan geldituaz).
POUVREAU: Egunon jauna!
(st. cyranek ez dio berehala erantzuten).
ST. CYRAN: Egunon Silvain! Aurrera!
POUVREAU: (Hurbilduaz) Galdetu dut dilijentziarena eta arratsalderarte ez dutela espero, esan didate Baionan.
ST. CYRAN: (Lanean jarraituaz) Ondo da, Silvain. Badut gogoa gure lagun Jansenio ikusteko.
POUVREAU: Zer egin behar dut gaurkoan?
ST. CYRAN: (Liburu bat luzatuaz) Hartu liburu hau eta nik markatu ditudan pasarteak idatzi atzoko aipuen ondoren.
(pouvreau, aterantz doa eta handik dakar jarleku bat. st. cyran lanean ari den mahainaren hertz batean hartzen du tokia. Lanean hasten da. Isilune luzea).
POUVREAU: (st. cyrani) Duvergier jauna...
ST. CYRAN: (Bururik jaso gabe) Zer duzu Pouvreau?
POUVREAU: Mesede bat nahi nioke eskatu.
ST. CYRAN: Zein mesede?
JANSENIO: Badaiteke... Gaurkoz, gure etsai haundienak Jesuitak ditugu. Hori badakigu bederen. Eta etxe honetako aterpea uzten dugunean badakigu nori eraso.
(Honetan ama sartzen da).
AMA: Egunon, Jean! Egunon, Jansenio!
(Biak agurtzen dute eta eskuan muin ematen diote. ama janseniori so dago, gertutik).
AMA: Ene! Ene!, Jansenio! aurpegi txarra duzu. (st. cyrani) Baina seme! Mutiko flamendar hau gaixotuko duzu hainbeste lanekin.
JANSENIO: (Farrez) Ez izan kezkarik, Hauranneko andrea, zure semeak ez nau gastigatzen.
AMA: Haize gehiago hartu beharko zendueke. (Antzoki guztia miatuz) Aire txarra duzute hemen. Liburu eta paper orriak bezala horituko zarete.
ST. CYRAN: Borroka handi batetarako prestatzen ari gara Ama. Eta lan egin beharra dugu irabaziko badugu.
(Pentsakor eta herekiko) Borroka... borroka. Denbora nahasiak benetan. (Isilunea) Ene! Ahazturik nintzen. Etxauz apezpikua etortzekoa da. Hori esatera etorri naiz.
JANSENIO: Hunat?
AMA: Bai flamendar jauna. Badakizu zein eritzi ona duen zuetaz. Estima handia dizute.
(pouvreau, sartzen da).
POUVREAU: Egunon Andere! Egunon Jean! Egunon Jansenio jauna!
ST. CYRAN: Zer da Silvain?
POUVREAU: Etxauz apezpikua dator. Atarian dago bere karroza.
(Guztiak irtetzen dira, pouvreau ezik eta berehala sartzen dira etxauz, st. cyran eta jansenio. Bitartean pouvreau gela txukuntzen ihardun da eta gero jarleku hat eskeiniko dio etxauzi).
ST. CYRAN: Berorri, hemen! Zein ohore haundia!
ETXAUZ: (Irrifartsu) Konspiratzaileak ikustera nator.
JANSENIO: (Farrez) Gu konspiratzaileak?
ETXAUZ: (Lehengo moduan) Zertan ihardun daitezke besterik, bi gazte erretiraturik eta jakintzetan murgildurik?
ST. CYRAN: (Serios) Apezpiku jauna. Egia da bai jakintzetan murgilduaz garela, baina ez dugu konspiratzeko asmorik. Egun zabalean iharduteko asmoa dugu.
ETXAUZ: Honezkero ez zara aldatuko, Jean. Zein ideia finkoak dituzun... baina gauza ez da hain sinplea. Janseniori kargu hori eskeintzea deliberatu badut arrazoin garrantzitsu bategatik izan da. Jesuitak dabiltza Baionan kokatu nahiean eta bai Baionako jende prinzipala eta bai neronek ez ditugu oso gogoko. (janseniori) Horregatik pentsatu dut zuregan.
ETXAUZ: (Maitekiro) Ah!, Jean! Jean! Zurekin ez dago broma bakar bat egiterik. Zure karakterra ez da nolanahaikoa, beti zaude kopetilun.
ST. CYRAN: Barka bezait berorrek, baina mundu honen jarrerak ez dit alegrantzarako gai handirik ematen.
ETXAUZ: Tira...tira, ez da hainbesterainoko. Mundua mundu deino beti izan da zertaz pozturik. Adibidez, eta horra nire bisitaren motiboa, Jansenio Baionako kolejioaren buru izendatzeko erabakia hartu dut.
JANSENIO: (etxauzen aurrean auspez jarririk eskumuina eginaz) Eskerrak, Apezpeiku jauna!
ST. CYRAN: (Pentsakor) Baina horrek denbora kenduko dizu zure lanerako...
JANSENIO: Guttienez zure etxean dudan ostatua ordaindu ahal izanen dut honela.
ST. CYRAN: Hori da guttienekoa. Garrantzia duena gure azken xedea da.
ST. CYRAN: Hori bistan da. Berorrek esanda, apezpiku jauna, bideratu nintzen Hagen-era lehenik eta Lobainara gero. Jesuitekin egin ditut nire ikasketak. Asko ikasi dut. Baina halaber ikasi dut zer gorrotatu behar dudan. Barrundik ezagutzen ditut beren tranpak.
ETXAUZ: Gutxienez onartzen duzu asko ikasi zenuela beraiekin. Ez da gutti zuk aitortzeko.
ST. CYRAN: Barka bezait jauna, baina ez nion berorreri aurpegiratu nahi ezer. Bizi guztian esker onez oroituko natzaio, berorrek ireki dizkit lehen ateak eta garrantzitsuenak beraz.
ETXAUZ: Ondo da, Jean. (pouvreaurengan erreparatuaz) Ea maizago ikusten garen. Etor zaitezte sarriago Baionara. Eta zu Silvain Pouvreau? zertan zara? Beti ere apez izatekotan?
POUVREAU: Horrela da jauna. Hori da nire ametsa.
ETXAUZ: Ba... kasu haueri. Konpaini ederrean zara. Badakit euskara lantzen ari zarela. Axularrek hitzegin zidan zutaz... beno agur guztioi banoa.
(guztiak irtetzen dira. Iluna).
POUVREAU: Badaki berorrek morroi leial natzaiola eta niretzako oso garrantzitsu ez balitz ez niokela ezer eskatuko...
ST. CYRAN: (Presaka) Esan. Esan.
POUVREAU: Berorrek badaki euskara ari naizela ikasten eta hizkuntza honetan inongo hiztegirik ez dagoenez nire kabuz ari naiz hitz zerrenda batzuk prestatzen, neri balio balidate beste norbaiteri ere baliogarri izango zaiolakoan...
ST. CYRAN: (Urduri) Eta?
POUVREAU: Gertatzen da Donapaleun bizi dela Oienart izena duen gizon jakintsu bat eta aurreko batean Sarako Erretore jaunak esan zidanez delako hori omen da Xuberoko hizkera hobekien ezagutzen duena. Oienartek bilduak omen ditu hango hainbat errefrau eta atsotik. Bera ezagutu eta bere laguntza eskatzeko bidaia labur bat egin nahi nuke Donapaleura.
(Isilunea).
ST. CYRAN: Euskara! Eta zer arraioetarako behar duzu zuk euskara. Hobe zenduke grekoa edo latina hobeto ezagutzea. Entzun dut bai zerbait delako Oienart horretaz, eta jakin ere badakit Saran biltzen direla zenbait apez euskarari buruz mintzatzeko. (Isilunean) Hobe luteke halako eguzkiak teologia ikasten ihardungo balira.
POUVREAU: Euskara ikasi nahi badut, apez izan nahi dudalako da.
ST. CYRAN: (Algaraz) Apez! Zu?
POUVREAU: (Irmo) Bai Duvergier eta Hauranneko jauna. Apez nahi dut izan eta hemen gainera, Lapurdin. Horregatik nahi dut euskara ikasi.
ST. CYRAN: (Farrez) Hobe zenduke kristau on bat izaten saiatu.
POUVREAU: (Serios) Iadanik, saiatzen naiz horretan.
ST. CYRAN: Baina zu ez zara euskalduna. Gaskoina zara zu. Benetan xelebrekeria bat dirudi zure euskara ikasteko irriki horrek.
POUVREAU: Berorren zerbitzuan nagoen denboraz gero ikasi dut hemengo jendea estimatzen eta preziatzen eta hemen nahi nuke aurrerantzean bizi.
(ama sartzen da eszenara).
AMA: Arratsaldeon Jean.
ST. CYRAN: Arratsadeon Ama.
(st. cyran amarengana hurbiltzen da eta eskuan muin emanaz agurtzen du).
AMA: Arratsaldeon zuri ere Silvain.
POUVREAU: (Zutikatuaz eta amari eskumuina ematera hurbilduaz) Arratsaldeon Hauranneko Anderea. Nire errespetoak.
AMA: Ah, Silvain! Zein azkar ari zaren gure hizkuntza ikasten.
POUVREAU: (Irrifartsu) Ahalegintzen naiz bederen.
ST. CYRAN: Ez da, ez, motela hizkuntza kontuetan. (Farrez) Orain ordea ez da nire idazkari izatearekin korformatzen... apez izan nahi omen du.
AMA: Eta zergatik ez?
ST. CYRAN: Ai! Ama! Ama! denbora honetan ez dira nolanahiko apezak behar. Aukeratu gutti batzuek bakarrik behar genuke apeztuak izan. (pouvreauri) Zoaz berriro Baionara eta itxaron han nire lagun Janseniori. Lagundu berehala hunat.
(pouvreau aterantz abiatzen da).
ST. CYRAN: Silvain!
POUVREAU: Bai jauna. Esan bezait.
ST. CYRAN: Bidaia hori... zera, Donapaleukoa. Joan zindezke. Lehen egunetan gauza askotaz hitzegin behar dugu Janseniok eta nik eta ez dut egun batzuetan zure beharrik izanen.
POUVREAU: (Pozik) Eskerrak Duvergier jauna. Jainkoak benedika beza. Eskerrak.
(Irtetzen da pouvreau).
AMA: Jean... Jean! Betikoan jarraitzen duzu. Zergatik zara hain gogorra zure idazkariarekin? Silvain Pouvreau oso mutil leiala da.
ST. CYRAN: Guttienetan juzgatzen dut oker inor. Lehen begiradak balio dit norbaiten baliotaz jabetzeko.
AMA: Ez dakit. Beldurtzen nauzu batzuetan. (Isilunea) Eta Jansenio, zure lagun hori, zer nolako gizona dugu?
ST. CYRAN: Azkarra, azkarrenen artean. (Berekiko bezala) Gauza handietara deiturik dago. Elkarrekin jokatuko dugu...
AMA: Eta zergatik ez zarete Baionan gelditzen. Etxe hau urrun egiten da hiritik.
ST. CYRAN: Etxe hau Baionatik lau pausotara dago eta hemen Baionan ez bezalako bakea aurki daiteke lanerako. Hemen pausatuko gara gure lana burutzeko. Hemendik adieraziko diogu munduari zein oker doan dabilen tokitik.
(pouvreauk utziriko aulkian jartzen da ama).
Maizago etorri behar duzu etxera. Guttienez katedralera joaten zaren bakoitzean bisitatu beharko gintuzuke.
ST. CYRAN: Ondo da, Ama. Ahaleginduko naiz. (Isilunea) Zer moduz dago Laurence?
AMA: Kostatzen zaio oraino.
ST. CYRAN: Gogorra izan zen bai. Eskerrak Etxauzek parte hartu zuela.
AMA: Inoiz ez du ahaztuko St. Peen gertatua.
ST. CYRAN: Oker bat izan zen guztia. Baina, Ama, konpreni beza zerbait egin beharra zegoela. Lancre jaunak gehiegikeriak egin zituen baina Lapurdi oso nahasirik zegoen.
(ama nigarrez hasten da. Kontsolatu nahirik hurbiltzen zaio st. cyran).
AMA: Denbora gogorrak dira hauek, Jean. Gogorrak benetan.
(Isilunea).
ST. CYRAN: Etxauz hemen izan bazen Lancrek ez zuen Argibel gure lehengusu apeza erreko. Gehiegikeriak kometitu dira, bai. Denon eskarmenturako bedi.
(Honetan zarata entzuten da kanpoan eta Jean!, Jean! hitzak entzuten dira).
ST. CYRAN: Hara! Hemen da Jansenio. Zatoz Ama goazen nire laguna agurtzera.
(Aterantz doaz biak. Iluna).