Eszena:
Antzerkiaren jokoa 1882.ko urtetik 1902.ko urtera doan epean gertatzen da. Dekoradoak garai hartako giroa adierazi badezake ere pertsonaien jantziak atenporalak izan behar dute gertakizunen gaurkotasuna adieraziaz. Eszenografiak kontutan izan beharko du bikoitztasun hau.
Eszena, espazio zuhur bat da eta ekintzaren ariari jarraikiz KORUko aktoreek garraiatuko dute behar den tresneria eta paramendua. Antzokiak bi solairu ditu. Goiko solairura eskalera batetatik igotzen da eta agian pulpito zabal baten trazak izan dezazke.
KORUko aktoreak gizonezkoak edo emakumezkoak izan daitezke eta guztiak berdin jantzirik jokatuko dute multzo direnean eta banakako jokaldietan bereizgarri duten bonet, txapel, bizar edo jantzi nabarmenaz egokituko dira.
Antzokiaren itxura aldatuaz joanen da antzerkiaren zehar eta hortaz KORUko aktoreak arduratuko dira. Ekintzaren parteak eta jokaldiak argien bitartez pausatuko dira.
ERREJENTAk, narratzailearen papera jokatuko du eta beti toki jakin batetatik ihardunen du, bere jantzia dantzari batena edo baserritar batenak dira. ERREJENTAren pertsonaia eta berak antzerkiari ematen dion hedadura espazio handietako jokaldietarako pentsaturik dago, agian, antzerkiaren emanaldi labur eta intimoago batetan bere papera baztertu daiteke.
Pertsonaiak:
SABINO
LUIS
UNAMUNO
EMAKUMEA
TXABARRI
AKTORE I
AKTORE II
AKTORE III
AKTORE IV
AKTORE V
KORUA
ERREJENTA
SOTA
JELKIDEAK