Aurkibidea
Hitzaurrea Uxue Alberdi
Stereo edo nola erabili sormena barruko zalantzak eta haserreak kanporatzeko, beste behin ere Miren Gaztaņaga
Sortze prozesuko argazki esperimentazioa Ainhoa Resano Melado
Ainhoa Jauregi eta Miren Gaztaņagarekinsortze-prozesuaz solasean
Gonbidatuak Miren Gaztaņaga
Hitzostea Oier Guillan
Aurkibidea
Hitzaurrea Uxue Alberdi
Stereo edo nola erabili sormena barruko zalantzak eta haserreak kanporatzeko, beste behin ere Miren Gaztaņaga
Sortze prozesuko argazki esperimentazioa Ainhoa Resano Melado
Ainhoa Jauregi eta Miren Gaztaņagarekinsortze-prozesuaz solasean
Gonbidatuak Miren Gaztaņaga
Hitzostea Oier Guillan
Ibon Aguirre,
Stereo-ren musikari buruz
Sarritan ez da erraza izaten pieza bat osatzen duten soinuak aurkitzea; askotan intuizio hutsak izaten dira edo buruan eraikitzen dituzun eszenak. Kasu honetan, nire bidea eta Stereo lanarena ez ziren eskutik joan, baina etxean Velvet Undergrounden soinua zen nagusi, arrotza niretzat eta hurbila Mirenentzat eta azkenean horixe izan zen gure topagunea.
Sarritan ez da erraza izaten bizitzan zer nahi duzun edo nola sentitzen zaren jakitea. Stereo 2009an sortu zen. Emozio, aldaketa pertsonal eta larritasun ugariko urtea izan zen hura niretzat. Une horretan, bizitzak ondo-ondoan jarri zidan Hannot, eta bion artean sortu genuen, denbora pasa ahala, gehien gozatzen dudan soinu banda hau.
Ezer gutxi esan nezake soinuez, konposizioaz edo nahasketaz, jolasetik, emozioetatik eta intuiziotik oso hurbil egon baitzen den-dena. Gauzak erraz baina eraginkor sortu ziren estudioan. Besteak beste, akopleak egiten saiatu ginen, ahotsak grabatu genituen barre artean eta kantuak elkarrekin egiteko modu bat deskubritu genuen, gerora zaldiak deituko zena. Denbora pasa ahala ikasten duzu zer den inportanteena eta, era berean, zer den hain inportantea ez dena. Hala gertatzen da kanta bat nahasten duzunean ere. Denborak irakatsi dit kantu hauetaz gozatzen. Zeuek ere entzungai dituzue lotura honetan:
https://stereozaldiak.bandcamp.com/releases
Hogeita hamar urte bete nituen egunean estreinatu zen pieza hau, eta huraxe izan zen berarekin izan nuen azkenengo kontaktua, testu hau idatzi dudan arte. Atzera begiratuaz eta lerro hauek idatzi ahala konturatu naiz lau kantu hauek baino zertxobait gehiago berreskuratu dudala.
Ibon Aguirre
2000. urtetik hainbat proiektutan parte hartu du, musikari eta soinu teknikari, arte eszenikoen alorrean. Minúsculo, Zaldiak eta Bi. Rss. taldeen partaide izan da. Bere musikarekin hainbat proiekturen parte izan da: bideo-jokoak, instalazioak, zinema.