Aurkibidea
Hitzaurrea Uxue Alberdi
Stereo edo nola erabili sormena barruko zalantzak eta haserreak kanporatzeko, beste behin ere Miren Gaztañaga
Sortze prozesuko argazki esperimentazioa Ainhoa Resano Melado
Ainhoa Jauregi eta Miren Gaztañagarekinsortze-prozesuaz solasean
Ibon Aguirre, Stereo-ren musikari buruz
Gonbidatuak Miren Gaztañaga
Hitzostea Oier Guillan
Hitzaurrea
Uxue Alberdi
Zakildun atsoa, aludun astoa. Ahoan alua, aluan ahoa. Untxia adarka, zezena dardarka. Katemea gainka, zerrama usainka. Akerren uzkia, ederren piztia. Bi aluko dama, titibako ama. Markesaren kaka, vagina dentata. Behorra arreske, zakurra susara, ardia irausi, zerria arkara. Sasia, zelaia, aitzurra eta laia. Emazteak zasta, senarra lauhazka. Pikua, sardea, kirtena, labea. Nik eman, zuk hartu. Zu etzan, nik sartu. Aizkora, zahato, pololo, puntilla. Ukuiluan neska, gainean mutila. Eskopetak sua, ahoan musua. Porruak, bizarra; sagarrak, zizarra. Kolpe eta kolpe,josi etajosi. Azpiak hartu, baba egosi. Burnia, kotoia, makila, kondoia. Zuloa, palanka, bat sobra, bi falta. Zakurrak katean, oiloak atean. Birjina Maria eskailerapean. Ehiztaria, ehiza, gudaria, geisha. Ardoa, paparra, ahoa, bularra. Isatsen kiratsa, arantzen baratza. Azpildurak bildu, azpikoak altxa. Untxia larrutu, larrua untxitu. Akerrak adarrak okerrak baititu. Ttakuna, herrena, herrena, ttakuna. Asuna, berbena, legena, betuna. Artazuriketa. Barkazuriketa. Gobada, txondorra, errota, erreka. Taloajo, garia jo, sagarra jo, larrua jo. Kikirikotetan. Kirikoketan. Kirikoketan. Hiri honetan: untxi irenduak, idi buztandunak, uztarri bereko damak ta zaldunak.