7. AGERRALDIA: PLAZA-FRONTOIA
KAIET: Uaaah! Indarra sentitzen dut, lagunak, indarra! Hemen, euskal plazaren erdian, euskal frontoiaren indar metafisikoa sentitzen dut!
ZIGOR: Pitxuek ze eitxen daben. Kaiet Oteiza deklametan...
KAIET: Ez erran ez dukanik sentitzen, Zigor! Ez erran hire barneko euskotar-abertzale zikiratu hori ez denik ernatzen euskal esentziaren metafora honetan!
ZIGOR: Hau fronto puta batok, Kaiet! Ezker pareta! Frontona! Le fronton! Un puto frontón de mierda! Hoixe besteik ez!
KAIET: Baai! Pilota! Pilota borobila karratu hutsaren kontra!!!
EIDER: Hori da, larrua! Larrua paretaren kontra!
PILI: Angelusa! Angelusa!
ERRAMUN: (Aurkezpenak eginez) Partida hasi beno lehen, agurra eta anjelüsa behar tügü eman, sogileen errespetüz. Huna heben (fermin seinalatuz) Fermin, aphez budista...
FERMIN: Hartzak popatik!
ERRAMUN: ...Kaiet, pelotakai metafisikoa...
KAIET: Oteiza bigarrena kantxan.
ERRAMUN: ...Pili, Herriko Mari inmutila...
PILI: Kabron...
ERRAMUN: ...Zigor Astapitua Bat, pelotakai apatrida...
ZIGOR: ¡Viva España!... ¡pero que viva lejos!
ERRAMUN: ...Eider, gue Ama eta Emagaldua...
EIDER: (Zaplasteko bat, danba!) Tu puta madre!
ERRAMUN: ...Eta zien xerbütxüko Erramun, basapoeta. Aphez jauna, beaen aldi!
ZIGOR: Zemataok?... Zeintzuitxuk arauek?
KAIET: Arauez galdezka hi?...
ZIGOR: Kriston palizie emongouat, frantximant!
ERRAMUN: Beha othoi! Legiak, hauk dia: galtzen dinak galtzen dü, eta iabazten dinak iabazten dü. Hil artino!
kaietek atakea du
DENAK: Fuck off! Fuck off!
FERMIN: Eh! Tios!... Hau ez dagoela ondo! Ez dagoela ondo!
PILI: Ostias, krisia!
ERRAMUN: Pantalu sakolan tin erremediuk...
EIDER: Badoala! Badoala!
ZIGOR: Bestien erreixak hartzigaitxik! Jodidu hari! Gauza larrei buruen... Beti indderka ta prisaka, ta azkenien, baum!, errementau...
FERMIN: Kaguendios, Zigor!
KAIET: Ez!... Arrazoi dik! Beti lasterka... Beti presaka, redios!
EIDER: Lasai, Kaiet...
KAIET: Autoa pagatzeko korrika!... Haurren xeka joaiteko ikastolara korrika!... Beti denboraren gibeletik korrika, kaka puta dios!!!
ERRAMUN: Anple hadi Kaiet, trankil, lasai...
KAIET: Lasai?!... Zuek uste duzue norbait lasai bizitzen ahal dela erra dion nagusi batekin lanean ariz?... Maite ez duen emazte batekin?... Nintendo Wii beste ametsik ez duten haur puta batzuekin?... (Erremedioak eskapatzen zaizkio, eta zigorrek eskuratzen ditu) Nereak dira!!! Bon, joaiten naiz lo egitera e? Korrika... ametsetat, korrika....lasai...Gau on....
DENAK: “Morts pour la patrie morts pour la patrie euskara baizik ez zakiten hoiek morts pour la patrie”.