Errautsak
Igor Elortza / Unai Iturriaga
Errautsak
Igor Elortza / Unai Iturriaga
Artezblai, 2011

 

2. AGERRALDIA: OMENALDIA

 

Hilkutxa aurrean.

 

KAIET: Denak bildu gira aspaldiko partez, Odei gure lagunari azken agurra emaiteko. Beraz proposatzen dut banaka hurbiltzea eta bakoitzak bere azken hitzen oparitzea.

PILI: Ni hasiko naiz... Odei, hoinbeste gauza zeukanat hiri sateko!... (Ukabil kolpea bihotzean)

 

fermin hilkutxara hurbiltzen da, eta tarte batez isilik egon ondoren, bere lekura itzultzen da berriz, ezer esan gabe. erramun eta zigor, urduritasunak eta barreak gainez egiten die.

 

EIDER: (Gaitzespen keinua egiten die erramun eta zigorri) Faborez...

ZIGOR: (Bertsotan)

                        Hil zara Odei, joan zara Odei

                        aurrean daukat hilkutxa

                        Heriotza da, esaten dute

                        bizitza ororen funtsa

                        bihotza eta barnea daukat

                        tristea eta u-hutsa

                        horregatikan... (Gelditu egiten da, eta berriz ekiten dio)

                        horregatikan nire galdera

            non da ospatzeko luntxa?

 

Denak irriz; eider, fermin eta kaiet eusten saiatzen dira. eiderrek eztul batzuk egin, hiru-lau pauso aurrera egin, eta aurreskua dantzatzen hasten da, musikarik gabe.

 

ERRAMUN: Bon, ez dińat sekülan ikhusi hain omenaldi txarrik. Gaixo Odei...

KAIET: Bon, inutil banda, joaiten gira ostatura? Omenaldia egitekotan gurea egin beharko dugu ez?