Errautsak
Igor Elortza / Unai Iturriaga
Errautsak
Igor Elortza / Unai Iturriaga
Artezblai, 2011

 

6. AGERRALDIA: HILERRIA.

 

ZIGOR: Beitxu zeiñen hillobixe dauen hamen: Sabino Arana!... Dioss! Tente ipintxe jatek! Eusko Jaurlaritza eta Akitanian izenien penetretan zaitxut!... Gora Euzkadi!

DENAK: Fuck off! Fuck off!

ERRAMUN: Eta heben, Etxahun!... Üskal poeta!

FERMIN: Zein dek hori?

ERRAMUN: (Destainaz) Nur duk hoi?! Etxahun. Etxahun, Etxahun! Barkoxekua e... Eta hi? Nur hiz hi?

KAIET: Soizazie zer ezartzen duen hemen... “Jaio nintzen hiltzeko, aldioro noa hiltzen, hildakoan erabat hasiko naiz bizitzen”.

ERRAMUN: Poejia!

EIDER: Ba, niri suizidioaren apologia iruditzen zait...

ZIGOR: Bravo, Eider!

EIDER: Horixe etorri zaidak!

ZIGOR: Beitxu! El que faltaba! Fraga Iribarne: “y a los vascos, dejarles en paz, que ya se pegarán entre ellos”...

FERMIN: Eta Pili? Non da Pili?

DENAK: Pili?! Pili?!

ZIGOR: Pili, ostia!!!!

PILI: Hemin! Lasai Zigor! Odeiri marrak pagatzen ari nintzen. Orain zuek!

KAIET: Neri bi ados?

FERMIN: Niri handi samarra jarri iezadan, bale?

EIDER: Niri puntatxo bat...

ZIGOR: Putatxuai puntatxue bakarrik

EIDER: Txikito! Haragi bila bahabil, behiak larrean.

 

Banan-banan marrak sartzen dituzte.

 

EIDER: Zuek kanposantuan egin dezue inoiz?

KAIET: Nik, 11 urterekin hartu nuen nere lehen tripia.

FERMIN: Joder Kaiet, supersexuala...

KAIET: Izugarria izan zen, zeren tripia jan orduko, ikusi nuen dena itzulikaka nere inguruan... Eta ikusi nituen nere biloak erortzen haurtaraka, eta begietatik xixareak jalgitzen, nere larrua ximurtzen eta nere hortzak horitzen, belzten... Eta bat batean, ikusi nuen nere hilobia eta bere gaineko gurutze erraldoian Kaiet zizelkatua, odolez blai... Beldurrez, eskapatzen saiatu nintzen, baina gurutzea gibeletik nuen, korrika... Orduan, joka partida baten ondotik, gurutzea eskutartean hartu nuen, lepotik, eta oihuka hasi nintzen: “ez dut hil nahi, ez dut nahi xixareek jan nezaten”...

ZIGOR: (Destainaz) Edarra txorradie!

KAIET: Ba, egia duk.

FERMIN: Egiak gezurrak dira.

ERRAMUN: To! Poejia.

FERMIN: Hoa porkulo hartzera!

ZIGOR: Atzetik emotiai buruz gabizenez...

EIDER: Laztana, hilerriez ari gintuan.

ZIGOR: Ni potrutan ipintxen jatenaz najabin, zera: atzetik emotiaz.

KAIET: Behiarena kontatu behar al duk?

ZIGOR: Hire andrie etxuat ezautzen, asike kuidau!. (denei). Entzun!: Bilbo, Aste Nausixe. Jentie bizala mobidako txosna baten txandie eitxeko, ta Pili ta bixok jun gintsuazan.

PILI: Ez, Zigor. Ni eraman egin ninduaan.

ZIGOR: Arenala potrutaiño jentiaz, ta txosnan a tope biherrien gu, ta beste gudari batzuk. Dirue barra-barra sartze zuan!... Benetan, e!... Nik batzenajuan dirue eta eskukadaka hartzenajuan kajetaik eta zuan... bueno... Zuan kriston boterie eukitxie. Buah! Hoixe izezuan lehenengo aldixe.

FERMIN: Txosna batean lan egiten huena?

ZIGOR: Ez. Kajatik hartutako diruaz putetxa jun nintzuana.

PILI: Ta ni hire bila ero baten modun.

ZIGOR: (piliri entzun barik) Etxakixenat zemat hartu najunan... igul hogei mille pela!

EIDER: Sozialismoaren izenean, jakina.

ZIGOR: Danok erun bijunau zozer, hire gizonak ta laguntxuek dana erun eztaixen, laztana...

PILI: Ba, nik hamar do hamaika urte zanen nittun. Ta herriko bi larrutan ikusi nittun kanposantun...

ERRAMUN: Azkenian nurbait gaiza seiujetaz mintzo dena!

PILI: Ama hil berri zen, ta kanposantura joateko ottura hartu non... Santxoeneko Manuel eta Txekeneko andrea hantxe... Astoak-eta ikusita nittun hola miñon pertsonarik ez...

EIDER: Hire ama hil berri eta haiek larru gorritan... Putakumeak!

PILI: Ta ni han, hairi begitzen... (Isilunea) Bapatean, hankartea bustita neukala kontutu nitzen. Lehenengo aldiz. Ta hor hasten naiz ni fraka fraka, masailak gorri gorri...

ZIGOR: Ostias!, fraka-fraka Pili!

PILI: (Etsita) Nork nahi do beste marra bat?

ERRAMUN: Nik, sekülan eztüt egin. Txo Txo. Erran nahi düt ez düdala sekülan gizonki egin, eta nahi nüke gai huntakoa izan dadin ene lehen aldia. Eh, ziek uste düzie irrintzina zaldien oihiaren imitazione bat dela? Diah! Irrintzina, tiskal pottoko eta pottoka güzien orgasmoaen metafora da. Praktikoki: oihü beo bat hasteko, geo jaka jaka erritmo bat hartü, zunbait aldiz goxua, bestetan bizia, berriz goxua, berriz bizia, eta hola azken hatsa hustü arte. Eta preseski, azken oihü horrek dütian oihartzün bakotx, orgasmo bat habo emaztearentako. Hortan düzie abantaila neskek, hiru, sei, bardin zortzi orgasmo sentitzen ahal düziela bata bestiaren gibeletik. Ez diat büütik elkhitzen ahal ideia hoi. Hortako, opai bat galthatü nahi deat hii Zigor, arren: nahi nikek, hik Üskal Nazioaen Askapenantako Igimentiaen sojekin lümatü hian pito hoi, dian Astapito handi hoi nitan sar dezaan, lehen aldikotz sendi dezadan emazte batek bezala...

ZIGOR: Ipurditxik hartik, Erramun!

ERRAMUN: Jüstoki hoi deat galthatzen Zigor. Egin ezak poejiantako... üskal poejiantako, othoi!

KAIET: Ba al duk helburu nobleagorik, Zigor?

ZIGOR: Ezetz, ostias! Ni enazela atzelarixe.

ERRAMUN: Enük sexuaen galthatzen ai, Zigor. Poejiaz, ale Herriaz ai nük... Nahi diat hie üskal makila ene üzkian senditü eta üken zazpi orgasmo... Bat gue probintzia bakotxantako. Ez düta behi batek bezain beste mehexi?

ZIGOR: Me kaguen la puta! Nok ata jok behixana!!!

ERRAMUN: Hi bizkaia, ni xiberua, herri bakar bat egin dezagün!

ZIGOR: Herrixe ta ostixak! Ontxe entzun biok hik Etxahun txirulie joten baña Dolby Sorroundien.

DENAK: Zigor! Herria zurekin!

EIDER: Nik aita hilerrian ikusi nuen lehenengo aldiz negarrez... ez nengoen prestatuta aita negarrez ikusteko. Ez nekien aitek negar egiten zutenik ere. Hantxe zegoen gizona, bere anaiaren hilerrian aurrean kristo eginda eta ni berari begira. Txiki txiki sentitu nintzen, edozeinek ukitu eta hausteko modukoa... baina zehozer sentitu nuen behintzat... Sentitu... Ba al dakizue nola sentitzen naizen ni benetan? Ba al dakizue zer den bizirik hila egotea? Autopistan tripaz gora egoten diren katu horiek bezala sentitzen naz, joder!

PILI: Lasai, Eider...

EIDER: Dios!... Zuekin denokin larrutan egin nahi dut! Bizirik sentitu! Hirekin, hirekin eta hirekin ere bai, Kaiet!

KAIET: Nik ere bai, Eider.

FERMIN: Kaguendios, Kaiet!

KAIET: Zer? Hirekin ere nahi duela erran dik, ez?

EIDER: Ahaztu egin det bizi naizenik ere!... Dena itxura, dena “bai, laztana...” dena “nola ez, laztana eta... Kakazaharra!... Pikutara Jaungoikoa, Legezaharra, haurren superikastola, aerobiceko kursoa, shopinga, footinga, botoxa eta Landetako etxea!... Gorroto ditut denak! Gorroto det nire burua!... Eta zuek!... zuek maite zaituztet izugarri...

PILI: Baita guk hi ere...

FERMIN: Klaro baietz, Eider...

KAIET: Lasai, Eider. Ez dinagu orain berean zikoan hartzerik. Nahi badun beranduago, oren erdi baten buruan edo...

ERRAMUN: Kasü! Kasü! Kasü! Jente hunak kasü! Üskal poejia irabazle elki da egün! Poeta berri bat aurkezten deiziet, Zigor Pottoko: Üskal Astapitua!

ZIGOR: Irabazi, irabazi dugu odolez ta malkoz, irabazi dugu! Irabazi, irabazi dugu burdinen atzetik irabazi dugu!

DENAK: Hi gudari, herriko zaindari, Gernikako sua begietan argi, hau loria, Burgosko auzia, ezpatari nagusitu zaio herria.

            Bultza, ez etzan lotara, bideari bultza, dator, odoletan dator argi astea.

            Mugarik gabeko, ludi zabal bat dugu nahi, armadak suntsitu urrea ere bai, askatasuna dogu nahi, Euskadi berri bat dago gure zai.