1. AGERRALDIA: DEI UKALDIA
ERRAMUN: (Aizkorarekin egurra mozten, telefonoa hartzen du) Bai, ama? Erramun, bai.... Nur nintzate ote! Am... A... Ama! Erraitekuk erran eta aitzina be.... Odei? Ez, ama.... Ezetz! Nik deithtiko tit bestik.
EIDER: (Makillatzen) Iujuuuu! Sentitzen dut, trafikoa badakizue...Baina ezinezkoa da herri honetan aparkatzea! Ene, preziosa zaude! Aste guztia daramat egun hau antolatzen. Janaria aukeratu, gonbidatuen zerrenda egin, zein zeinen ondoan jarri... eta eguna iristen danian denak nere zain! Hau lotsa! Ongi etorri guztioi. Nire senarra eta niretzako ohore bat da gure hirugarren semearen jaunartzera etorri izana... Ai, ene... Aitor? Aspaldiko... Ez! Hurbilduko naiz zuregana, laztana... Laztana? Jesus!... Ongi etorri guztioi, nere senarra eta nere... Mikel! Argaldu zera izugarri....kar kar ... (Telefonoa) Nor da? Erramun!... Aspaldiko... Bai, esan... (Izozturik gelditzen da) Zer? Ez... Bihar ikusiko degu elkar, bai... Agur...
PILI: (Mahaiak zerbitzatzen) Atta? Atta!, jende gehigo sartu da. (Gerturatzen da ostatuko mahai batera). Atsalde on... Ze zanen da? Pues badire kroketak: gaztan kroketak, urdaiazpiko kroketak, bakailun kroketak...; gero bada txorixua: txorixo frixittua, txorixo egosia, txorixo... Zer? Tortilla francesa?
(Tabernako telefonoak jotzen du. Presaka badoa hartzera) Errandonea ostatua? Bai, ni naiz, Pili... Erramun! Que fuerte, zemat denbora... Zer moduz, tio? Que pasada... Ni? Hemin... attan ostatun, bakik... Bueno, ta zer dek? Zer notizi? No me jodas... Bai, bai. (Abaildu eta berriz tentetzen da, beste mahai batetik dei egin diote) Postrea? Postrerako bada etxeko gaztamara, flana, yogurra, sagar tarta... (Ezin dio negarrari eutsi)
ZIGOR: (Kantuz sartzen da) Sagarra, manzana, ikatza, carbon, mujer, andria ta hombre, gizon. (Mugikorretik hitz eginez) Aupa hüi! Zee? Ze ordutan gatu zarie? Ez, ez, ni hain arin enajoiek. Gerua jungo nok. Nik paso bertsolarixek ta ostixak entzuta jutie. Nahixa juat gerua jun, ta kriston juergi botako juau. Nik tekno jaialdireko nahi juat jun. Beitxu, ointxe heldu jatek mensajie. Edurne izengok. Gero deitxukotsuet. Ale! Egurre! Egurre! (Mezua irakurtzen du) “Aio. Erramun nük. Odei hil da. Errausketa bihar arrastiko zazpietan izanen duk. Denak bilduko gütuk. Badakik nun”.
KAIET: Oui, Jean Francois, excusez moi mais, j’ai les deux avec la gastro, et je ne m’en sors pas... Oui. Le dossier F 23 vous le trouverez aux archives des impayés, vous vous débrouillez mais il faut absolument qu’ils nous payent avant la fin de semaine, sinon on est bon pour la cessation de paiement. Baietz, haurrak, kaka egin eta utzi bakean! Bai, bakarrik... Aitak lan egiten du, redios!!! Pour les règlements de factures, vous faites comme d’hab, promètez ce que vous voulez, mais on ne peut rien sortir avant le délibéré du conseil d’administration... Excusez moi, mais là il faut absolument que je réponde.. Oui allo? Erramun...? Barka nezak, baina deitzen ahal hiut beranduago, zeren.... Eh? Noiz? Noski, zer uste duk... (Telefonoa utzi eta mutu gelditzen da, baina belarrira darama berriz) erran bezala bai... (Telefonoa uzten du berriz)...
FERMIN: Excuse me... Lady... Mississ... Mister... I need my luggage right now, I was suposed to be flying now to Moscow, but my fly from Sofia was very late, that’s incredible, so I need my luggage to take another plane, to Munich first... Do you understand what I mean? Passport? Ok, wait a minute please... Bai? Nor!? Erramun! ... Odei!?
DENAK:
Xoxo beltz bat banuen kaiolan sartua
egun batez neguen hil zen gixajua
lurpian sartu nuen zelaian xokuan
egun argitzen denin, xolu hartan, xolu hartan...
xoxuen kantua