3. AGERRALDIA: KOTXEA
Zeremonia eten eta gero, odei agurtzeko gaua bestan ematea erabakitzen dute, gaztetan bezala. Kalera atera dira.
ZIGOR: Bai baiña... nok jaukek kotxie?
FERMIN: Pilik! Pilik!
PILI: Ez, nere attan kotxin ez...
DENAK: Pili...
PILI: Ez, ez, ez, ez...
BESTEAK: (Giltzak kentzen dizkiote) Pili! Pili!
PILI: E! Gauza bat! Gauza bat!
DENAK: (Koruan) Gauza bat! Gauza bat!
PILI: Bale... bale... baina ezin da erre, e!
ERRAMUN: Anple hadi Pili... Ez diñagü otoa erreko.
ZIGOR: Bai, Pili, trankil. Aspaldi itxi geuntsenan kotxiek erretiai...
FERMIN: (Zigarroarekin) Beinga, beinga! Ez degu erreko...
PILI: Nere attana dela kotxia, tios... Kaiet, jode! Tzazola erre...
KAIET: Badakin nik ez dudala erretzen, Pili. Nik pipatzen dinat.
Musika. Abiada. Tupusteko gelditzea.
ZIGOR: Kaguendios, Pili, ostia! Ze kotxe mierda dauken ba!
KAIET: Kontrooool...
DENAK:
Hemen zirezten orori
kantuz gaude hiru xori
hemen zirezten orori
zabal omore on hori
besta dugula sokorri
besta dugula sokorri
gau on ta ongi etorri
penak gogotarik urrun
igor ta ez ager ilun
penak gogotarik urrun
adixkide eta lagun
dantzan harraraz ditzagun
kantuz harraraz ditzagun
omore eta maitasun