4. AGERRALDIA: AMATXIREN ETXEA
zigorrek piliri heldu eta larrutan aritzeko keinuak egiten dizkio. eiderrek kargu hartzen dio zigorri, eta gainerakoek zigorri pilirengadik bereiztu eta beste aldera daramate.
ZIGOR: Ke pasa, hombre... ke pasa?
FERMIN: Hi pasa haiz.
EIDER: Astakilo halakoa!
ZIGOR: Aillegaitxuk Arartekue ta Lady Di!
FERMIN: Hoa Cabarcenora!
ZIGOR: Pili... nik eztunat ein ezebe, e! E, Pili!
PILI: Ezetz, ostia...
ZIGOR: Ikusten... Nik etxotsat ein ezer ...
PILI: (Jiratuz eta atzeko horma seinalatuz) Hau... nere amatxin etxia zan zen. Ta hemin... hemin bazagon baratza bat, ta begittu uain... Vaya mierda! Hemin baziren letxuak, tomatik... Ta uain, begittu... patu dute ipotx zikin hori... Putos gnomos!
KAIET: (Barrezka hasten da) Putos gnomos!
EIDER: (Apur bat lotsatuta) Ba niri gustatzen zait... Guk bat baino gehiago daukagu gure jardinean.
KAIET: (Barreari eutsi nahian) Ez dun hori problema, guk ere baditinagu gure baratzetan, edo biperrak murruetan...
ZIGOR: ...edo lauburuk iparraldin...
ERRAMUN: ...edo lili xuri berde eta gorriak leihoetan!
FERMIN: ...edo piszinak!
KAIET: Baina orain: “Putos gnomos!”
DENAK: “Putos gnomos”!
PILI: (Beste aldera doa, denak berarekin eramanez) Hemin zagon sagarrondo bat, deputamadreko sagarrak matten zittuna, ta hemin... hemin egotten zen Txiki.
ZIGOR: (Hunkitu-plantak eginez) Oh, Txiküü... (Kantuari ekiten dio, erramunek lagundurik)
...handitzen, handitzen... hasi naiz handitzen... txikia izanik asko maite zaitut... nik.
FERMIN: Hori dun europearrek ekologismoa ulertzeko daukaten manera, Pili.
ZIGOR: Bai. Inglesak horri “movimiento nimg” esatejotsen.
FERMIN: N, I, M, G: “Not in my garden!” (piliri begira eta imintzioka) Not in “my” garden.
EIDER: (piliri) Not in “your” garden, Pili!
PILI: Not in “Pili’s” garden! Oporretan etortzen dira ingeles batzuk, eta urtean zehar zakurtzar bat uzten dute zaindari. McManan dute abizena. Hori patute postontzian.
ERRAMUN: (Paper bati su emanez eta etxera jaurtiz) Beha hadi, McManan... Etxia erreko diagti, txakürra et’oo!
ZIGOR: (Beste paper puska bati su emanez) Hori, McMamon!
Sue! (Kantuan)
Sue! Potruetan berue... ni enaz aingerue...
Herriko putaseme danak hartu ta emon sue!
PILI: Hijos de puta!
KAIET: Ingeles madarikatuak!
EIDER: Eske ingelesek ez daukate batere estilorik!
FERMIN: (Postontziaren ondoan eta sakelako telefonotik) Goodnight. I need to talk with... Bill. McManan jauna? Euskaraz pittat ulertuko duzu, noski... (Tartea) Zure euskal etxalde zoragarritik deitzen dizut. Fish and chips. Bainuontzitik zehazki. Kaka egiten ari naiz. (Tartea) Ez zaitez jarri urduri... Oraingoz ez diogu surik emango etxeari, baina barrura sartu gera eta arazotxo bat sortu zaigu txakurrarekin... Boxerra, bai. (Tartea. kaiet zaunka hasten da ). Ez zigun sartzen utzi nahi, eta hanka moztu behar izan diogu... haizkorarekin.
ERRAMUN: Ziubla!
FERMIN: Boxerra odolusten ari da, bai... odolusting. Baina hori besterik ez. Ez det uste moketa zikinduko degunik. Boxerra hil egingo da seguraski, baina, lasai, fish and chips!, ez da berehala ere izango... luze sufrituko du. Hala ere, Mr. McManan, hau ez da ezer zurekin egin nahi degunarekin konparatuta.
ZIGOR: (Algara batean) God save Fermin!
FERMIN: (Telefonoa zigorri emanez) Tori... hirea dek.
ZIGOR: Puto Fermin! Kabroie! Tragau eingaut.
DENAK:
Les bourgeois? C’est comme les cochons
plus ça devient vieux plus ça devient bête
Les bourgeois c’est comme les cochons
plus ça devient vieux plus ça devient... ko ko ko ko ko ko...
Lavando el dinero de la mafia
apoyando el fascismo mundial
amaos los unos a los otros
dice el asesino ko ko ko ko ko ko ko...
Hi, burges madarikatua,
ez duzu inoiz ezer ulertuko
zuretzat kalean gertatzen dena
beti besteen arazoak dira