5. AGERRALDIA: OSTATUA
Ostatuan, mahaira biltzen dira, edateko.
ERRAMUN: Oro erreko diñagti, Odei, hoi bai! Süia, suia! Oro erreko diñagü, oro erhaustü arte. Nik erreko tiñat inglesen etxiak oro!
ZIGOR: Ingles madarikatuek!
DENAK: Ingeles madarikatuak!
ERRAMUN: (Aizkorarekin, herio batean) Lürrez bardintuko tiñat inglesen üskal etxaltik, Odei. Xehekiko tiñat oro, üskaldünki. Gernikako arbola ee, xehe xehia ütziko diñat, haritx zaharra tzotz athe bat bilhakatü arte, eta Japoniat igorriko tiñat gero tzotzak, Japonesek hortzetako balena aagi puxka erradioaktibuak xaha ditzen. Oro hautseko diñat. latiko oihana ee desertu eginen diñat. Aitaen etxia harriz harri deseginen diñat. Hautseko diñat oro eta ene pituak iaiñen din txütik! Okher bena txütik! Xehekiko zütiet oro...
ZIGOR: Zera apurtukok hik... majadero de Muskildi! Hainbeste aizkora, ta zilbor-hestie be ez tok ondiño ebai ta!
ERRAMUN: Behiak bakin üzten tiat nik phü...
KAIET: Berriz elkartuko ez girelakoan... hurrengoari!
DENAK: Hurrengoari!
PILI: (Edariagatik kexu) Joder, Eider!, te estas pasando un poco 6no?
DENAK: (eider hasita)
Edonoren heriotzean
Bizitza agurtzen besterik ez denean
Egurrezko kutxa baten aldamenean
Jendea negarrez hasten da...
Ta senide guztiak triste... denak oso triste daude
Eta defuntua ixilik... ixil ixilik dago
Bizitzaren txorakeriak... hasi eta bukatu negarrez...
Hauxe duk hauxe!
ZIGOR: Jaungoikuaz...
BESTEEK: ...deus!
ZIGOR: Jaungoikugaitxik...
BESTEEK: ...deus!
ZIGOR: Janbehekue...
BESTEEK: ...dena!
ERRAMUN: Goa bihotzak eta behea pantaluk!
EIDER: Behera prakak eta gora gonak!
DENAK: (zigor hasita) Iturraldeko Kontxisi zen Iturraldeko Kontxisi zen nik oparitutako gona motza jantzita
ZIGOR: Por la puta reketepudika frankaise! Por la puta monoarkaika España! Ta iñoz existiduko eztan euskal errepublika libertarixugatxik...
DENAK: Gora gu ta gutarrak!
DENAK: (pili hasita) No mas punkys, no mas punkys... muertos! No mas punkys muertos, punkys muertos no!
EIDER: (Beste topaldi bat proposatuz) Hauskorrak geralako, eta eskerrak!, dios...
DENAK: Hauskorrak garelako!
ZIGOR: Ei! Apustu bat! Ahari topekako posturie ein bijuau!
erramun eta eider jartzen dira buruz buru zigorrekin. Beste hirurak zigor berotzen hasten dira. zigorrek bota egiten ditu erramun eta eider, eta beste hirurek gainera egiten dute jauzi.
DENAK: Fuck off! Fuck off, fuck off, fuck off...
DENAK: (kaiet hasita) Bihar... bihar... bihar hil eingo naiz Lagundu nazu... bihar hil eingo naiz...
PILI: Odeirengatik!
DENAK: Odeiengatik!
KAIET: (Besoa luzatuz eta eskuarekin ferminen aurpegiari helduz) Hurbil hadi, urruneko gizon... haugi hementxe besoaren neurrian...
FERMIN: (Berak ere eskua kaieten masailera eramanez) Nirekin nahidek, e! Ez dek erraza izango hi bezalako bulegari fier bat botatzea... Horretarako daukak gorbata, ezta? Buruari tente eusteko!
KAIET: Geldi hadi aduanan, voyageur, pasaporteko argazkia zigilatu behar deat. Hautsiko hiut.
FERMIN: Ez. Ez nauk hautsiko.
KAIET: Nola ezetz?
FERMIN: Ez.
kaiet eta fermin, besteek lagundurik, elkarri emandako zartakoak zenbatzen hasten dira. Geroago eta beroago, “Hori ez dukzartakoa”, “Ezin al duk finkiago?” eta “Vale ya”-ka, ferminek bultzakada batekin kaiet lurrera bota arte. ferminek ostikada bat ere ematen dio kaieti hau lurrean dela, eta erramunek eta pilik eraman egiten dute fermin.
ZIGOR: (fermini kargu hartuz) Artaburuoi halakuoi! Jota hago ala?
KAIET: (Jaikiz) Milesker! A zer plazerra, bizitza bizia! Hoi duk bizirik sentitzea! Eta uros!
ERRAMUN: Ius! Oro heben beikia, oro alkarrekin.... eta bizük!
DENAK: (erramun hasita) Ez dugu hemen guk oihukatzen “amen”
Euskadi jator, goxo eta puta huntan
Euskadi jator, goxo eta puta huntan
FERMIN: Begira, Odei, begira ezan zer ondo bizi geran, gilipollasena egiten hire hileta ospatzeko.
ZIGOR: Bueno, bueno... Ez hasi horraz...
FERMIN: Bai, bai... goazen kontatzera Odeiri...
ZIGOR: Ta zegaitxik eztitxuk kontetan azkenengo ikusi huanetik pasauteko egunek, no te jode!
ERRAMUN: Ferminentako aija dün, he Pili ? Horrentako bethi aija, bethi kanpun. Nuiztenka etxerat jin... kreditaen American express karta bezala: sar eta elk. Horrek ez tin sektila barnekua zainthü. Gü hor gütün, gue herriaen zaintzeko, bea? “Txapela buruan ibili munduan” bai, aitak sojak igorten dütü artin... A, ez, pharka... lan ee egiten din ümen... Beharrüniaen aabea! (fermini) Eta huna horra hiz oai gui lekzione emaitea? Gui eakastea nula bizi behar den eta nula zainthü behar dügün Odei... Hau tupeta!
FERMIN: (Zigarro bat piztuz) Hi bai ederki! Egun erdia etzanda... Ez! Belauniko edo lau hankatara, trikuharri ostia hori!... Hirea den guztiari begira... Uros eta puroz! (eiderri) Eta hi Eider, zer ari haiz negoziogizon karkamal horrekin!? Txantxangorria ematen dun, jabearen eskutik janez goxo-goxo...
EIDER: Zaindu hire burua, Fermin... Inbidiak kantzerra eragin dezake laztana...
FERMIN: (zigorri) Eta hi zer, Zigor!? “Aurten bai, aurten joango nauk Indiara hi bisitatzera...”. Ba oso ondo pasako huke han, ze maite ditiztek behiak a sako! (besteak barrez). Eta hik, Kaiet, jarraitu e! Jarraitu hire bizimodu hipotekatu horretan, antsietateak jota, umorea eta tentsioa gora eta behera! Jarraitu lehertu arte! Eta hi... Pili...
Isilunea.
KAIET: (Zutituz) Goaita, goaita, sobera errexa duk hor. Miraila ipurdiaren parrean ezartzen diguk? Genial... Orain hiri ez? Denak pasatu gituk, orain hire aldi? Orduan erraiok Odeiri zendako egin huen egiazki hemendik ihes? Aupa Fermin, kuraia, erraiok norekin ari hintzan zikoan bera depresioan zukalarik, badakik, ospitalean... Are, kuraia... Ah? Nahi duk eskapatu berriz ere? Ebe har ezak hegazkin bat eta hail urrun, ez dakit, New York-era edo nahi dukan unibertsitatera beldurtien master bat egitera, baina orain? Bakea...
FERMIN: (Zutituz bera ere) Eta hik? Zer egin huen hik, Kaiet? Egunero Odeiri bisita egitera joan, noski, hire aukeratxoa baliatzeko, ezta? Ba sentitzen diat, Kaiet. Sentitzen diat, baina ez nauk harritzen Odeik hi eta bakardadearen artean... hi eta bakardadearen artean... Kaka hiretzako!
denak burumakur. Isilune luzea.
FERMIN: Eta zergatik alde egin nian galdetzen dek? Joder... haizea behar diat...
ERRAMUN: Badük büian aski haize hik...
FERMIN: Begira. Nik amets bat daukat bakarrik. Amets puta bat: zuetakoren batek ni herri honetatik kanpora ezagutzea. Eta bueno... garaiz zabiltzate oraindik!
ERRAMUN: Ametsak ez, ameskeiak tük hüak...
ZIGOR: Pili... Ikusitxe dauken Kieslowskyn dokumentala?
PILI: (Duda eginez) Bai...
ZIGOR: Zein?
PILI: Zera... axeriana? Hor dira zazpi axeri, eta bada bat, txikiena, zulora erortzen dena eta...
ZIGOR: (Ezezko keinu etsi bat eginez) Beitxu. Kontau eingotsuet. Kieslowskyk, jentiek nahi bana zer zan jakitxeko, hiru gauza planteau jotsazan pertsona batzuei: zemat urte eukien esatie; zein zan euren ogibidie; eta ze nahi ben bizitzan. Ta danak esate juen (Handiusteko keinuak eginez) “Nik bizitzan nahi dut bakea”, “Nik nahi dut dirua eduki”, “Nik nahi dut zoriona”... Eta Kieslovvskyk esate juan jentiek ezeukela bape argi ze nahi ban. Azkenien, amuma zahar bati galdetu jotsan, eta esajuan: “101 urte dauzkat, eta, jadanik, ofiziorik ez daukat”. Ta bizitzan ze nahi ban galdetuotsienien, esajuan amumak: “Bizi. Gehiago bizi”. Zuek baukezue ametsik? Nik ez... Bizi, gehixa bizi.
EIDER: Hara, gure Zigor! Oraintxe Che Guevara, gero Argala eta hurrengo Murrutiri buruz hizketan aritzen zitzaigun gure Zigor idealista!
ZIGOR: (Moztuz) Durruti Eider... Durruti.
EIDER: (Imintzioak eginez “libre” dioen bakoitzeko) Pertsona libreek osaturiko herri libre batean bizi nahi zuena, mundu libre batean! Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!
ZIGOR: Gauza asko kanbixaitxun, bai, ordutik.
ERRAMUN: Funtsean, deuje.
KAIET: Gu aldatu gaituk...
FERMIN: Eta, beraz, dena.
PILI: Ya te digo... Fuck off!
DENAK: (Taldean eroarena eginez) Fuck off, fuck off, fuck off!
ZIGOR: Salbau gaizuez español maitxiok, salbau geure burue frantses ohoretsuok! Euskaldunek psikotiko eskizofreniko frustrau batzuk baño ez gaitxuk... Ezebezak gaitxuk... Arren!, otoi!, faborez!... zuen premiñie jaukau!
DENAK: Gora eta bera!
EIDER: Ba ni kontent nago. Zer nahi duzue esatea. Sentitzen dut zuengatik, egia esan, horrela esan beharra. Espero dut inor ez mintzea, baina... nik bizitzari eskatzen nion guzti-guztia daukat.
ZIGOR: Beinga Eider... Reprfmete un poco y no te pongas tan guapa...
EIDER: Nik nire ametsak bete ditiat.
ZIGOR: Ta ze salduko heunke aurretik, lurrek ala umiek?
EIDER: Haurrak Zigor, haurrak...
PILI: Ke guay...
KAIET: Pili... Zein dun hire ametsa?
ZIGOR: Hori, Pili! Zein don hire ametsa?
PILI: Ba gu berriz egottia elkarrekin. Lehenago bezala... ta punto!
DENAK:
Oi ama eskual herri goxua...
zugandik urrun triste banua
adios gaixo etxen denak adios xiberua
Oi gu hemen bidean galduak
Oi gu hemen bidean galduak
Oi gu hemen bidean galduak
heriotz minez