Euskal ikastola, Xabier Gereņo II ANDEREÑOA, UMEAK eta GIZONA GIZONA: Sartu leiteke? ANDEREÑO: Berriro zu hemen? Etxekoa zarela ematen duzu? GIZONA: Kontuz! Ez nator orain boligraforik saltzera. ANDEREÑO: Ez duzu pentsatuko hori sinestuko dudanik! GIZONA: Ba, sinestu beharko. ANDEREÑO: Ea, bota arin botatzekoa. GIZONA: Zer ba! Gaur be prisaz? ANDEREÑO: Munduan gaur horrelan gabiltza. Beti prisaz. GIZONA: Ba, sinestu nahiz ez sinestu, gaur zuei zorionak ematera etorri naiz, eta ez besterik. Herri guztiak daki esaminetan lehenengoak geratu zaretela. ANDEREÑO: Eskerrik asko. GIZONA: (Umeai begira). Baina, zergatik urten duzue lehenengoak? Ba dakizue zergatik? UMEAK: Ez!!! GIZONA: Ezetz? Ez dakizuela zergatik? «Suspenso», guztiei «suspenso». (Andereñoari). Eta zuk bez, ez dakizu zergatik geratu diren lehenengoak? ANDEREÑO: Santa Rita-ri kandela bat ipini diozulako? GIZONA: Ez, andrea! Nire boligrafoakaitik! Hori, nire boligrafoakaitik. (Umeai). Zeintzukin egin zenduen esamina? UMEAK: Ander-en boligrafoekin!!! GIZONA: Ikusten duzue? Ikusten duzue zein onak diren Ander eta bere boligrafoak? ANDEREÑO: Gaurko honek ospatzea merezi du. Beraz, orain ikastolako ume guztiak merienda bat duzue. UMEAK: Brabo!!! GIZONA: (Andereñoari). Eta gero, zuk eta biok, afari on bat egingo dugu elkarrekin. Konforme? ANDEREÑO: Konforme! UMEAK: (Abestuten dute). I Goazen, goazen guztiok goazen ospatzera, ikastolen izena gora jasotzera. II Bere ugaritzea hain da pozgarria, euskal ikastolekin gora geure euskera! TELOIA AZKENA Bilbaon, 1970 abuztua 7 Euskal ikastola, Xabier Gereņo |