Euskal ikastola, Xabier Gereņo II GIZONA ta UMEAK (Andereñoa joanda, umeen artean dana da zalaparta ta zaraza. Batzuk, elkar joka. Beste batzuk paperez egindako bolak jaurtikitzen). GIZONA: (Eskuekin txalo eginez). Ea, mutilak. Danok isilik, ikastolan gaude ta. (Umeak ez diote kasurik egiten. Karteratik karameloak ateratzen ditu). GIZONA: Txarrean ez bada, onean. Ea, hemen ditut karameloak. Hauek jaten dituzuen bitartean, behintzat, isilik egongo zarete. (Karameloak zabaltzen ditu. Umeak baretzen dira). GIZONA: Eta orain, ea. Ikusten duzue blok hau? «Txistulari» markakoa da. Galdera bat egingo dautzuet, eta zuek erantzun. Ea, zein da blokerik onena? UMEAK: «Txistulari» markakoa!!! GIZONA: Ederto. Orain boligrafoekin. Euskal ikastola, Xabier Gereņo |