Euskal ikastola, Xabier Gereņo III GIZONA, UMEAK eta ANDEREÑOA (Atean andereñoa agertzen da. Han geratzen da, begira. Besteak ez dira konturatzen). GIZONA: Nire izena Ander da. Ea, zeintzuk dira boligraforik onenak? UMEAK: Ander-enak!!! (Andereñoa sartzen da). ANDEREÑO: Ederto. Ederto dakizu zuk denpora aprobetxatzen. GIZONA: Lanean nago. Esan dautzut lehen be lanean nengoena. (Neskari urreratuz). Ni, oso langilea naiz, eta zu (neskari begira), zu... ANDEREÑO: (Atxeruntz doa). Kontuan hartu non gauden. GIZONA: Bai, bai. Ta, zer (atea seinalatuz), zuzendariarekin ondo? Bronkaren bat euki duzu? ANDEREÑO: Hau da hau gizona! Oraintxe berton hemen presentatu, ta ikastolako gora-behera guztiak jakin nahi. GIZONA: Barkatu. Ta... boligraforik? ANDEREÑO: (Hasperen bat eginik). Zer erremedio! Zu bistatik kentzeagaitik, erosi beharko! Ekarri egizuz dozena bat! GIZONA: Eta, blokerik? ANDEREÑO: Blokeak be? Tira, atara daukazun guztia, ea amaitzen dugun. GIZONA: Zenbat bloke? ANDEREÑO: Beste dozena bat. Eta mesedez, zoaz orain. GIZONA: Bueno, gaurko nahikoa da, ta banoa. ANDEREÑO: Zoaz, zoaz ordu onean. GIZONA: (Guztia batzen du). Bueno, andereño. Bueno, umeak. (Eskuak eraginik). Agur, agur. (Atean buelta ematen du). Eskarrik asko ta... gora euskal ikastolak! Euskal ikastola, Xabier Gereņo |