Euskal ikastola, Xabier Gereņo
Egan, 1/6-1983

 

I

 

(Ikastolan)

 

ANDEREÑOA ta UMEAK

 

ANDEREÑO: Bueno, umeak. Berri pozgarri bat daukat zuentzat. (Paper batzuk hartzen ditu). Esaminak ederto egin zenituzten.

UMEAK: (Umeak txaloka hasten dira).

ANDEREÑO: Ixilik, ixilik. Oraindino gehiago dago. Aurten be, geure ikastola lehenengoa geratu da.

UMEAK: (Txalo haundiagoak).

ANDEREÑO: Asko ikasi duzuelako, onak izan zaretelako, geure euskal ikastolaren izena goi goian ipini duzue. Eskerrik asko. Bihotzetik, eskerrik asko.

 

(Atean, gizonak burua agertzen du).

 

Euskal ikastola, Xabier Gereņo
Egan, 1/6-1983