Euskal ikastola, Xabier Gereņo III ANDEREÑOA ta GIZONA GIZONA: Harrituta utzi nauzu. Ez nuen uste hain balientea zinenik. ANDEREÑO: Zer uste zenuen ba? Ikastoletako andereñoak edozer ginela? GIZONA: Eta oraintxe hasarretu behar zara? Oraintxe, beste begi batzuekin ikusten zaitudanean? ANDEREÑO: Beste begi batzuekin ikusten nauzula? Zenbat begi dituzu ba? GIZONA: Ez zaitez txatxarra izan. Ba dakizu zer esan nahi dudan. ANDEREÑO: Bueno, hemen gaude alferrikako berriketan. Zertarako etorri zara gaur? Boligrafoak saltzera? GIZONA: Ikusten duzu? Zu ikustean, boligrafoak saldu behar ditudala be ahaztu egiten zait. ANDEREÑO: Horretarako zentozan? GIZONA: Horretarako... eta zu ikustera. ANDEREÑO: Bueno. Ba ikusi nauzu, ta boligrafoak ez dugu behar. GIZONA: Ai, neska hau zein gogorra dan! (Neskarengana urreratuz). Baina, gogorra baizen polita! (Eskua bihotz gainean jarririk). Ai!!! ANDEREÑO: Tripetako minik daukazu? GIZONA: Ez, apur bat goratxuago. ANDEREÑO: Tunante hori! GIZONA: Ta, boligrafoak? ANDEREÑO: (Hasperen batekin). Zer erremedio! Ekarri dozena bat. GIZONA: Eta blokerik? ANDEREÑO: Kontxo, kontxo ta errekontxo. Ekarri beste dozena bat. TELOIA Euskal ikastola, Xabier Gereņo |