Euskal ikastola, Xabier Gereņo
Egan, 1/6-1983

 

IV

 

ANDEREÑOA ta UMEAK

 

ANDEREÑO: Hau bai izan dela pelmadea. Horrelakorik! Aurpegi gogorragorik! Zemento, zementoa saltzen ipini behar lituzkete horrelako gizonak. (Jezarten da). Ea. umeak, goazen gurearekin. Baina aurretik, gauza bat esan behar dautzuet. Zuzendariak deitu daust eta esan datorren astean esaminak direla. Ea, ba, zelan ikasten duzuen. Euskal ikastolen izena gora jaso behar dugu. Ea ihazko legez aurten be lehenengoak geratzen garen.Ikasiko duzue asko?

UMEAK: Bai, denreño!!!

ANDEREÑO: (Erlojua begiratzen du). Ordua da. Amaitu dezagun gaurkoa abesti batekin. Ea, abestu dezagun «Ikusi mendizaleak».

 

(Istrumendutik badago, txistu, akordeoia, kitarra, barrutik lagundu, umeak abestuten duten bitartean).

 

(Bigarren estrofan, «hain ederra, hain polita da ta» abestu baino lehen, andereñoak ikusleei begira...).

 

ANDEREÑO: Ea, zuek be gurekin!

 

(Abestia amaitzen danean...).

 

TELOIA

 

Euskal ikastola, Xabier Gereņo
Egan, 1/6-1983