Arrastoak
Ainara Gurrutxaga
Arrastoak
Ainara Gurrutxaga
EHAZE, 2016

 

Biografia

 

Dejabu panpin laborategia

 

            dejabu panpin laborategia jestu-antzerkia eta txotxongiloak uztartzen dituen euskal konpainia da. Ainara Gurrutxagak eta Urko Redondok 2001ean sortu zutenetik bilakaera estetiko nabarmena izan du taldeak. Eszenaratze minimalista, irudi eta mugimendu zainduak eta gure historia hurbilean oinarritutako narratibak dira euren lanaren ezaugarriak. Eurena errealitatea poetikoki azaltzen duen antzerkia da. Umorea eta tragediaren arteko muga delikatuan mugitzen dira beti eta memoria kolektiboari erreferentzia egiten diote maiz.

            Kritika eta ikusleen harrera beroa jaso dituzte euren lanek azken urteotan. Sari ugari eskuratu ere bai: Gizona ez da txoria (2009) lanak Pragako World Puppet Festivalen zuzendaritza onenaren saria jaso zuen, Bilboko act jaialdian ikuskizun onenarena eta Serbiako Subotica Festivalen antzezle onenarena. Errautsak (2010), Gure bide galduak (2011) eta Arrastoak (2015) antzezlanek Donostia Antzerki Saria eskuratu dituzte.

            Eskuartean duzun lanaz gain, konpainiaren beste hainbat antzezlan ere argitaratu dira: Errautsak eta Gure bide galduak Artezblai argitaletxean, eta Habiak nobela grafikoa Txalaparta argitaletxean. Azken lan honek 2015ean Euskadi Literatura Saria jaso zuen Ilustrazio arloan.