2. HAUR OSPETSUA
(KANTARIA, lurrean MUSIKARIEN artean jarria, soinean ardi-larruzko mantal beltz handia duela, fitxaz osatu liburutto bat hostokatzen du:)
KANTARIA:
Aspaldiko denboran, oi odol denboran
“Madarikatua” zen hiri baten nausi
Zen Georgi Abaschvili gobernadorea.
Oki aberatsa zen, Kresus bat bezala,
Emaztea bazuen, itsuski ederra
Eta haur bat halaber, osagarriz erne.
Georgia guztian ez zen ez besterik
Tegietan hainbeste zaldi zituenik,
Ateetan hainbeste eskale-meskale
Eta mila soldadu haren zerbitzuko
Gortean bazabiltzan sobera melenga.
Nola aipa Georgi Abaschvili bera,
Bizia maite zuen, ahoa beteka.
Bazko goizean behin familiarekin
Gobernadorea zen elizara joan.
(Palazio baten ate-erraldoitik eskale eta MELENGA SALDOAK jalgitzen dira, haur meheak, makuluak eta laguntza-deiak altxatuz. Hauen atzean, BI GIZON ARMATU, eta, oparoki apaindurik, GOBERNADOREAREN FAMILIA.)
ESKALEAK ETA MELENGAK: Otoi, otoi zure handitasuna, zergek lehertzen gaituzte. —Persiarren kontrako gerlan anka galdu dut, non berria...?
Anaia hobengabea da, otoi, gaizki-ulertze bat. —Gosez hiltzen ikusten dut. —Ene hondar semea soldadogoatik libratzea eskatzen dizut.
Otoi, otoi, uren ikertzailea ustel bat da.
(ZERBITZARI BATek laguntza-deiak biltzen ditu, beste batek boltsa batean hartzen banatzen dituen arditak. SOLDADUEK JENDETZA menpe datxikate, larruzko azote kolpeka.)
SOLDADUA: Gibel. Elizako kalostrapea garbi ezazue.
(GOBERNADOREAren atzealdean, EMAZTEA eta haren MUTILA, eta HAURRA ate-erraldoitik ateratzen beribil liluragarri batean. JENDETZA berriz ere plegatzen da ikusteko.)
KANTARIA: (JENDEA azoteka barreiatzen denean)
Bazko egun hartan herriko jendeak
Lehen aldiz premua miretsiko zuen.
Gobernadorearen altxorra nola zen
Umearen zaintzeko mediku bi ziren.
(Jendetzaren oihuak: “Haurra!” — “Ezin dut ikus, bazter zaite amini bat, lasai!” — “Jainkoak benedika dezala!”)
KANTARIA: Kazbeki jaun printzeak, orotan puxantak, Elizako sarreran agur egin zion.
(PRINTZE LODI BAT aitzinatzen da eta FAMILIA ohoratzen du.)
PRINTZE LODIA: Bazko on, Natella Abaschvili.
(Manu bat aditzen da. Hautsez estali ZALDUN BAT lauhazka dator eta paperez bete hodi bat luzatzen dio GOBERNADOREAri. GOBERNADOREAren keinu batez, MUTILA, gazte eder bat, ZALDUNAri hurbiltzen zaio eta atxikitzen du. Isiltasun une bat hedatzen da, PRINTZE LODIAk fidakaitz ZALDUNA aztertzen duela.)
PRINTZE LODIA: Hauxe egun ederra! Barda, euria hasi zenean, pentsatzen nuen jada: ai zer besta hitsa. Baina goizon, hedoirik gabeko zerua. Natella Abaschvili, hedoirik gabeko zeruak gustatzen zaizkit, bihotz soila naiz. Eta Mikel txikia, dena gobernadorea, kili kili kili. (HAURRA kilikatzen du.) Bazko on Mikeltxo, kili kili kili.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Zer diozu Arseene, Georgik azkenean ekialdeko hegalaren eraikuntzari hasiera ematea erabaki du. Baratzearen alde, bere egoitza miserableekiko bas-herri guztia suntsituko du.
PRINTZE LODIA: Hainbat txarren ildotik, berri ona da. gerlaz zer diote Georgi anaia? (GOBERNADOREAk ezezko keinua.) Gibeltze estrategikoa araiz, erran didatenaz? Betiko ateka-gaitzak dira. Batzutan hobe, besteetan neke. Gerlaren dudamudak. Garrantziarik ez du, ez?
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Eztulka ari da! Entzun duzu Georgi? (Hotz eta motz, beribilaren atzealdean duin dauden BI MEDIKUEI.) Eztulka ari da.
LEHEN MEDIKUA: (BIGARRENAri) Oroit arazten ahal dizut Niko Mikadzee, bainu epelaren kontra nintzela? Bainurako ura neurtzerakoan huts egin duzu.
BIGARREN MEDIKUA: (Ongi ikasia) Michka Loladzee, ez naiz neholaz ere zure iritzikoa, Michiko Oboladzee gure Handi kuttunak seinalatu tenperatura zeukan bainuko urak. Behar bada gauaren erdian, aire-uhin bat izan da.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Hobe zenuke zer duen aztertzea. Sukartsu dirudi ez, Georgi.
LEHEN MEDIKUA: (HAURRAri makur) Ez da kezkatzeko arrazoirik, bainuko ura beroago eta ez da berriz horrelakorik gertatuko.
BIGARREN MEDIKUA: (So ozpintsua botaz) Mikha Loladzee ez dut zure afruntua egundaino ahantziko. Arrangurarik ez, Andere.
PRINTZE LODIA: Ai, ai, ai. Erraten dut beti: gibelean min dut, medikuaren oinpean berrogeita hamar kolpe. Garai melenga batean gaudelako; lehen, xinpleki genion: burua ebaki!
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Elizan sar gaitezen, hemen dagoen aireuhinaren gatik daiteke.
(FAMILIAz eta SEHI-NESKATOz osatu herroka eliza batean sartzen da.)
(PRINTZE LODIAk segitzen du. MUTILAk herroka uzten du, ZALDUNA erakutsiz.)
GOBERNADOREA: Chalva, ez meza aitzin.
MUTILA: (ZALDUNAri) Gobernadoreak pentsatzen dut ez duela batez ere hits eta mits diren txostenez trabatua izan nahi meza aitzin. Lagun, zoaz sukaldera eta jatekoa galda ezazu.
(GUDA-MUTILA jende-herrokan sartzen da, ZALDUNA laidoka palazioratzen den bitartean. Palaziotik ateratzen da SOLDADU BAT eta ate-handian gelditzen.)
KANTARIA:
Hiria isil dago. Urtxoak airean.
Ibaitik zerbaitekin datorren neskari
Txantetan ari zaio, gaztelua zaintzen
Duen soldadua, dena ele laino.
(Hosto berdez troxatu pakete bat besapean dakarren SEHIAk ate-handitik pasatu nahi du.)
SOLDADUA: Zer, andereino, ez zara elizan, sasi-mezan ala?
GROUCHA: Beztitua nintzen jada bazkoko bazkarirako antzera bat eskas zela ohartu direnean eta baten bila igorri naute, antzeretan trebe naizelako ni.
SOLDADUA: Antzera bat? (Mesfidant itxuraz.) lehenik behar nuke antzera hori ikusi. (GROUCHAk ez du ulertzen.) Emazteekin zuhur jokatu behar da. Erraten dute: “antzera soil baten xerka joan naiz” eta arrunt bestelako gauza izan daiteke.
GROUCHA: (Zainarki buruz doakio antzera erakutsiz) Hara! Eta artoz hazi hamabost kiloko antzera ez baldin bada, lumak jan ditzadala.
SOLDADUA: Antzera hori egiazko erregina da! Gobernadoreak berak klikatuko du. Eta orduan andereino, oraino ibai ertzean zegoen?
GROUCHA: Bai, poailen korteari hurbil.
SOLDADUA: Baia, poailen korteari hurbil, beherean, ibaiaren ertzean, ez zena han, gainean, sahats haien maldan?
GROUCHA: Sahatsen maldan nago, xurikita fmen latsen ari naizenean.
SOLDADUA: (Ados irudiz) Preseski.
GROUCHA: Preseski zer?
SOLDADUA: (Begiak klixkan) Preseski hori.
GROUCHA: Zergatik ez nituzke xurikita finak sahatsen maldan garbituko?
SOLDADUA: (Irri ozenegi batez) “Zergatik ez nituzke xurikita finak sahatsen maldan garbituko?” Ez da hoberik!
GROUCHA: Jaun soldadua, ez dut entelegatzen. Zer ez da hoberik hortan?
SOLDADUA: (Abil) Zenbaitek dakitena balakite batzuk, berak batzutan bero eta bestetan hotz luke.
GROUCHA: Sahats soilaz jakin behar dena ere ez dakit.
SOLDADUA: Guztia ikus litekeen sasi bat parrean balitz ere? “Xurikita fina latsen dabilen” bati gerta dakiokeena?
GROUCHA: Zer deabru agitzen ahal zaio? Soldadu jauna, pentsatzen duzuna erradazu argiki eta kito.
SOLDADUA: Gauza anitz agertzen dituen gertakariak agitzen dira.
GROUCHA: Soldadu jaunak ez du aipatzen, egun bero hartan, zangoko oin puntak urean busti nituenekoa, hortaz gain ez baita deus berezirik.
SOLDADUA: Hori baino gehiago. Zangoko oin puntak eta are gehiago.
GROUCHA: Zer gehiago? Zangoa nahi baldin baduzu.
SOLDADUA: Zangoa eta are gehiago.
(Irriz urratzen da.)
GROUCHA: (Haserre) Simon Chachava, ahalke behar zenuke. Sasietan egon zara, norbaitek zangoa urean sar aiduru! Menturaz beste soldadu batekin!
(Ihes doa.)
SOLDADUA: (Oihuka) Ez beste batekin!
(KANTARIAk bere ipuina jarraitzen duela, SOLDADUA GROUCHAren ondotik lasterka dabil.)
KANTARIA:
Hiria isil dago, baina zertarako
Dira soldaduak hor hainen lasaia den
Gobernadorearen etxe aldean,
Zergatik da lekua indartsua deitzen?
(Ezkerreko portaletik tarrapataka jalgitzen da PRINTZE LODIA. Gelditzen da, barrandan. BI GIZON ARMATU zain daude eskuineko ate-handian. PRINTZEAk ikusten ditu eta aitzinetik emeki iragaten zaie, keinuka eta desagertzen da. Ate-handitik SOLDADUETARIK BAT sartzen da palazioan, BESTEA bertan geratzen da. Oihu elkorrak entzuten dira alde orotarik: “zaindariak lanera”: palazioa inguratua da. Urrunean, ezkilak.)
(Portaletik, jende-herroka ateratzen da GOBERNADOREAREN FAMILIArekin, elizatik itzultzen.)
KANTARIA:
Gobernadore jauna etxean sartu zen
Eta orduan naski xedera hertsi zen
Antzera lumatua eta errea zen
Baina ez ordua haren klikatzeko
Eguerdi ez baitzen tenore jateko
Baizik eta nolabait betiko hiltzeko.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: (Pasatzean) Ez da posible egoitza hortan bizitzea, baina noski Georgik bere Mikeltxorentzat baino ez du eraikitzen, sekula ez neretzat. Mikel dena zaio, dena Mikelentzat.
GOBERNADOREA: Kazbeki anaiaren “Bazko Onak” aditu dituzu! Ederra zen, baina dakidanez ez du euririk egin Nukhan barda. Euri egin du Kazbeki anaia zegoen tokian. Non zen Kazbeki anaia?
GUDA-MUTILA: Ikertu beharko da.
GOBERNADOREA: Bai, arrunt. Bihar.
(Jende-herroka ate-handira bihurtzen da. Artean palaziotik jalgi den ZALDUNA GOBERNADOREAren aitzinean plantatzen da.)
GUDA-MUTILA: Hiri nagusitik datorkigun zalduna ez ahal duzu hala ere behatu nahi? Goizon etorri da txosten sekretuekin.
GOBERNADOREA: (Gelditu gabe) Chalva, ez bazkal aintzinetik.
GUDA-MUTILA: (ZALDUNAri, jende-herroka palazioan urtzen dela eta atean guardiako BI GIZON ARMATUAK baizik ez direla egoten.) Gobernadoreak ez du txosten militarrekin trabatua izan nahi bazkaldu aurretik eta ondotik, apairura gonbidatuak dituen arkitektu ospetsuekin pasatuko du arratsaldea. Hor dira jadanik. (HIRU PERTSONAIA datoz. ZALDUNA joaten dela, GUDA-MUTILAk ARKITEKTUAK agurtzen ditu.) Jaunak, Bere Handitasuna bazkariteko zuen zain dago. Denbora osoa zuentzat duke. Proiektu miresgarri berriei! Zatozte laster!
ARKITEKTUETARIK BAT: Harrituak gara; Persiako kanpainak hartu omen duen inguru latzarengatik Bere Handitasunak eraikitzea dauka oraino gogoan.
GUDA-MUTILA: Derragun, haiei esker! Ezer ez da. Persia urruti dago. Hemengo zaintzak gobernadorearen salbatzeko bere burua zitzikatzera utz lezake. (Palaziotik herots erraldoia altxatzen da. Emazte oihu garratzak, manuak. Ate-handira zuzentzen da GUDA-MUTILA, xifritua. GIZON ARMATUA ateratzen da eta lantzaz jaukitzen zaio.) Zer dela eta hemen? Bazter ezazu zure lantza, zakur deabrua! (Haserre-aire, GUARDIEI.) Biluz ezazue! Ez ahal zarete ohartzen gobernadorearen kontrako ekintza bat dela?
(Deitu GIZON ARMATUEK ez dute obeditzen. So egiten diote, hotz eta axola gabe, segidaren aiduru, geldo. GUDA-MUTILAK palazioaren sarrera bortxatzen du.)
ARKITEKTUETARIK BAT: Printzeak! Barda, hiri nagusian, dukearen eta bere gobernadoreen aurka diren printzeen bilkura bat izan da. Jaunak, goazen hemendik eta agudo!
(Ihes doatzi.)
KANTARIA:
Handien itsumena! Betiko doatzi,
Lepoak hautsiz eta beretaz seguru,
Basakeriz itoak, luzaz iraun duen
Indarraz fidatuz, baina ustez luzaz
Ez da nehoiz betiko, balakite hori.
Aldaketa denborak jendeen ametsa!
(Ate-handitik estekan daukaten GOBERNADOREA ateratzen da, aurpegia hauts, hortzetaraino armatu BI SOLDADUren artean.)
Adios jaun handia! Zuzen ibil zaitez!
Etsaien mila begi zuregain dirade!
Ez duzu deus beharrik egundik aitzina
Salbu zurgin pobre bat arkitektu ordez
Eta arroila soila palazio partez.
So egizu oraino inguruan, itsu!
(PRESUNERRAk so egiten du.)
Zenuena gogoko zenuen alaina
Meza eta bazkoko apairu artean:
Nehor itzuli ez den tokira zoaza!
(Eramaten dute. Azkenik dator palazioko GUARDA. Deiadarra jotzen du SOLDADU BATek. Ate-handiaren gibeletik herots animalea.)
Handi baten etxea lehertzen denean
Jende txiki ehunka hausten da batera.
Puxanten zoriona dastatzen ez duten
Anitzek hartzen dute zorigaitzen zama.
Uzkailtzen doan orgak idia darama
Izerditan zulora, irudi lastoa.
(Izialduraz katestatu SEHI-MUTILAK lasterka ateratzen dira palaziotik.)
SEHIAK: (Elkarrekin) Zare handiak! Denak hirugarren kortera! Bost egunen jana. —Anderea gaizkitu da. —Pera eroan behar da, joan behar du. —Eta gu? —Gu, ezaguna da, oilaskoen pare odol hustuko gaituzte. —Jesus Maria, zer gertatuko zaigu? —Hirian zehar jadanik odola isurian omen dabil. —Zer nahi gisaz, gobernadorea printzeen batzar batera dute soilik; dena ongi joanen da, iturri segurutik dakit hori.
(Kortera lehiatzen dira BI MEDIKUAK ere.)
LEHEN MEDIKUA: (BIGARRENAri lotua) Niko Mikadzee, zure mediku zereginetan dago Natella Abaschviliren laguntzea.
BIGARREN MEDIKUA: Ene zereginetan? Nondik? Ez, zureetan da.
LEHEN MEDIKUA: Nor da gaurkoan haurraz axolatzen Niko Mikadzee, zu ala ni?
BIGARREN MEDIKUA: Uste duzu zinez, Mikha Loladzee, haur mukuzu batengatik etxe sorgindu honetan egonen naizela behar baino minutu bat gehiagoz?
(Gatazkatzen dira. “Zure zereginei ihes zabiltza” eta “Zeregina! Zeregina!” baizik ez da entzuten eta BIGARREN MEDIKUAk jotzen du lehena.)
BIGARREN MEDIKUA: Deabruetan hara zoaz.
(Badoa.)
SEHIAK: Sarri arte astia badugu, soldaduak ez dira oraino mozkorrak. Ba ote dakigu asaldatu direnez jagoitik? —Palazioko guarda zaldiz joan da. —Nehork ez daki zer pasatu den zehazki?
GROUCHA: Meliva, arrantzaleak erran du hiri nagusiko zeruan buztan gorriarekiko izar-loka bat ikusia izan dela, zorigaitz iragarle.
SEHIAK: Atzo hiri nagusian Persiaren kontrako gerla behinekoz galdua zela ikasi omen da. —Printzeek oldar ikaragarria eragin dute. Diote dukea ihesari eman dela jadanik. Bere gobernadore guztiak erahilak dirateke. —Txikiei ez dute gaizkirik egiten. Anaia daukat gizon armatuetan.
(SIMON CHACHAVA soldadua heltzen da eta jende-puloan GROUCHA bilatzen du.)
GUDA-MUTILA: (Agertzen da ate-handian) Denak hirugarren kortera! Denak puska biltzera!
(Sehiak haizatzen ditu. SIMONek azkenean GROUCHA harrapatzen du.)
SIMON: Hor zara Groucha. Zer eginen duzu orain?
GROUCHA: Ezer ez Beharrean mendian baserria duen anaia bat badut Bama zu zer bilakatuko zara?
SIMON: Ni, ezer ez. (Handizki berriro.) Ene geroarekiko zure galdeak atsegmez hantzen nau Groucha Vachnadzee. Natella Abaschviliren laguntzeko manua ukan dut, zaindari gisa.
GROUCHA: Baina palazioko guardia ez al da oldartu?
SIMON: (Aire latzez) Justuki.
GROUCHA: Ez da landerosa haren laguntzea?
SIMON: Tiflisen galdatzen da: lantza ukaldiak landerosak al dira labanaren izair
GROUCHA: Ez zara laban bat, baizik eta gizon bat Simon Chachava Zer duzu emazte horrekiko?
SIMON: Emazte horrekiko deus ez, baina manua ukan dut eta zaldiz noa.
GROUCHA: Deus ezentzat landerrera lehiatzen doan soldadu jaun horrek duen kaskoa. (Palaziora deitzen duten artean.) Hirugarren kortera joatekoa naiz eta laster.
SIMON: Presatuak gaudenez ez gaitezen aharra, aharra on batentzat astia behar da. Eska daiteke andere honek familiarik duen?
GROUCHA: Ez, anaia bat salbu.
SIMON: Duela gutxi nola... bigarren eskaera honako liteke: anderea arrama urean bezala ote dabil?
GROUCHA: Eskuineko sorbaldako luzamenaz aparte behar bada, noiztenka, lanean zaila naiz eta nehork ez du nitaz kexatzekorik.
SIMON: Argi dago. Behar delarik antzara bat atzeman bazko igande batez, hura doa xerka. Hirugarren eskaera: funtsez urduri dea anderea? Neguan gereziak galdatzen ote ditu?
GROUCHA: Urduri ez baitezpada, baina gerlara doanak arrazoirik gabe berririk ematen ez duenean, seinale txarra da.
SIMON: Berriak jinen dira. (Palaziotik berriz deitzen dute GROUCHA.) Burukatzeko, eskaera nagusia...
GROUCHA: Simon Chachava, hirugarren kortera beharrean eta presatuak gaudenez, erantzuna baia da aitzinetik.
SIMON: (Estularrian) Erraten da: “aldamuak eror arazten dituen haizearen izena da presatuegi”. Erraten da halaber: “aberatsak ez dira uraren gainean”. Ni naiz...
GROUCHA: Koutskoa...
SIMON: Halaz andereak badaki? Osagarrian naiz, kargurik ez dut, hamar piastra hilabetean, sergentu-ordaintzale nizatekenean hogei, zure eskua galdatzen dut bihotzez.
GROUCHA: Bat nago zurekin Simon Chachava.
SIMON: (Gurutzetxoa dilindan daukan soka mehea kentzen du bere lepotik) Gurutze hau amarengandik dut, Groucha Vachnadzee, zilarrez dauka soka; eraman ezazu nahi baldin baduzu.
GROUCHA: Mila esker, Simon.
(Lepoan jartzen dio soka.)
SIMON: Andereak ulertuko du zaldiak krasturatu behar ditudala. Hobe date anderea hirugarren kortera joaten bada, bestela arazoak sortuko dira.
GROUCHA: Bai, Simon.
(Hor daude duda-mudan.)
SIMON: Andre hau leial geratu zaizkion soldadudetara laguntzen baizik ez dut. Gerla bukatuko denean, itzuliko naiz. Agian ene emaztegaiari ez zaio aiduru-denbora luzeegia irudituko.
GROUCHA:
Simon Chachava, aiduru egonen naiz.
Zoaz lasai soldadu, zoaz borrokara
Odolez itoko den borroka latzera:
Nehor ez da itzultzen borroka hortarik.
Itzuliko zarela hortxe izango naiz.
Zumar berdeen maldan hortxe izango naiz
Zumar biluzietan hortxe izango naiz
Zure aiduru beti azkena jin arte.
Eta are gehiago. Jinen zarenean
Bortaren aitzinean oskirik ez date
Eta neure ohea hutsik ikusiko duzu
Eta neure ahoa musu faltaz lehor
Jinen zaren goizean erranen dukezu
Dena lehen bezala berriz kausitzen dut.
SIMON: Eskerrik bizienak Groucha Vachnadzee. Agur!
(Haren aurrean apalik makurtzen da. Berdin egiten du berak. Itzulikatu gabe gero, lasterka badoa. GUDA-MUTILA ate ondoan agertzen da.)
GUDA-MUTILA: (Zakar) Zaldi horiek karro handiari uztar itzazu, ez egon hola ametsetako lukainketan zintzilik, ergel deabrua!
(SIMON CHACHAVA zutuntzen da eta badoa. Ate handitik, kaixa erraldoienpean konkor BI ZERBITZARI jalgitzen dira. Haien gibeletik, traukatuz, emazteez lagundua, NATELLA ABASCHVILI. HAURRA dakarren EMAZTE BAT urratsetik segika.)
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Bistan dena, nehor ez da kezkatzen. Ez dakit zertan naizen. Non da Mikel? Ez ezazu atxik hain argameski. Kaixak karroaren gainean! Chalva, gobernadoreaz zerbait ba ahal dakigu?
GUDA-MUTILA: (Kaskoa inarrosiz) Bertan behar dugu abiatu.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Ba ahal dakigu hirian zer pasatzen den?
GUDA-MUTILA: Ez, orain arte guztia lasai dago, baina ez da asti izpirik galdu behar. Karroaren gainean ez da lekurik kaixentzat. Premiazkoa baino ez har.
(Agudo ateratzen da.)
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Premiazkoa baino ez. Laster, kaixak ireki, eramatekoa dena erranen dizuet. (Kaixak jaisten eta zabaltzen dira. Gobernadorearen EMAZTEAk urrez brodatu zetazko arropa batzu erakusten ditu.) Berdea bai eta noski, larrutxoa duena ere! Non dira medikuak? Buruko minaren adarkadak nabaritzen ditut, beti belarri-ondoetarik hasten zait. Perlazko botoiekilakoa... (GROUCHA sartzen da.) Baduzu denbora ezta? Berogailuen bila zoaz arrunt. (GROUCHA tiroa bezala badoa, berogailuekin itzultzeko beranduago, gobernadorearen EMAZTEAk zehaztasunik gabe keinuka ematen dizkion manuei obeditzearren. GELARI BATi beha dagokio.) Besoa ez urra!
GELARI GAZTEA: Arropa onik da, anderea.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Harrapatu zaitudalako. Begiko zaitut aspaldian. Guda-mutilari nirnirka aritzea baizik ez duzu gogoan! Zakurreme deabrua, hilko zaitut.
(Jotzen du.)
GUDA-MUTILA: (Itzultzen da) Natella Abaschvili, otoi, erna zaitez, hiria sutan dago.
(Jalgitzen da.)
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: (GELARI GAZTEA laxatuz) Jainkoa! Uste duzu hunkiko ninduketela? Zergatik? (DENAK isiltzen dira. Hasten da bera kaixak miazkatzen.) Urrez brodatu zetazko palto txikia xerka ezazu. Lagundu ezazu! Non da Mikel? Lo?
GELARI XAHARRA: Bai anderea.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Pausa ezazu hor eta zoaz ganbarara ene arropa berdearekin batzen diren larruzko bota orlegien bila. (GELARI XAHARRAk HAURRA uzten du eta lasterka doa. NESKA GAZTEAri.) Zu, ez hor egon! (NESKA GAZTEA korrika urruntzen da.) Zaude, azoteka heziko zaitut. (Isiltasun bat.) Eta hori guztia zein gaizki bildua den, abilezia eta amodiorik gabe. Ez bada dena egiten... ordu hauetan agertzen da nor daukagun sehi. Macha! (Eskuaz ordre bat ematen du.) Asetzen bai, hori badakizue, baina gero ezagupenik ez. Oroituko naiz futxo.
GUDA-MUTILA: (Zainetan) Natella, zatoz bertan. Tapiza ehule oldartuek Illo Orbeliani gorte goreneko juje gurea urkatu dute.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Zergatik? Zilarrezko arropa behar dut, mila piastra balio ditu. Eta hor dena, eta larru guztiak, eta non da ardolia koloreko jantzia?
GUDA-MUTILA: (Eramaten saiatzen da) Basa-hirian nahasmenduak badira. Bertan abiatu behar dugu. (MUTIL BAT urruntzen da lasterka.) Non da haurra?
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: (GELARIAri deika) Maro! Haurra apaila ezazu agudo! Non sartua zara?
GUDA-MUTILA: (Jalgitzear) Karroa utzi eta zaldiz joan beharko dukegu.
(Gobernadorearen EMAZTEA arropetan miazkan ari da, eramatea pentsatzen duen metaren gainera zenbait botatzen ditu, berriz eskuratzen. Azantzak entzuten dira. Zerua gorritzen ikusten da.)
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: (Etsirik miazkan) Ez dut ardo-lia koloreko arropa atzematen. (BIGARREN GELARIAri, sorbaldak inarrosiz.) Meta guztia har ezazu eta karrora eraman. Zergatik ez da itzultzen Maro? Erotzen ari al zarete denak? Banengoen bai zoko-zokoan zegoela.
GUDA-MUTILA: (Itzuliz) Laster, laster.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: (BIGARREN GELARIAri) Erna zaitez! Aski dituzu denak karrora aurtikitzea!
GUDA-MUTILA: Karrorik ez dugu hartuko. Zatozte edo bestela bakarrik noa zaldiz.
GOBERNADOREAREN EMAZTEA: Maro! Haurra ekar ezazu! (BIGARREN GELARIAri.) Xerka ezazu, Macha! Ez, arropak karrora eraman itzazu lehenik' Zer nahi gisaz ez naiz zaldiz joanen! (Itzulikatzen denean, sutearen gorritasunaz ohartzen da eta ttattit geratzen.) Sutan da!
(GUDA-MUTILA gibelean duela tarrapataka urruntzen da. BIGARREN GELARIA ondotik dauka, burua altxatuz eta besoak arropaz mukuru. Ate handitik sehiak datoz.)
KOZINERTSA: Segur aski ekialdeko atea da sutan.
KOZINERRA: Joanak dira. Puska-karroa hemen utziz. Eta gu orain nola partituko gara?
ZALDUN-MUTIL BAT: Etxe hau apur batentzat bederen ez da sanoa. (HIRUGARREN GELARIAri.) Sulika, estali zenbaiten bila noa, goazen.
GELARIA: (Botatxoekin ate-handitik ateratzean) Anderea!
EMAZTE LOD! BAT: Eta haurra? (HAURRArengana doa eta lurretik hartzen du.) Basa honek hor abandonatu dute. (GROUCHAri luzatzen dio.) Oizu. (Gezurrez.) Karroaz axolatzera noa.
(Gobernadorearen EMAZTEAren atzetik abiatzen da lasterka.)
GROUCHA: Jaunari zer egin diote?
ZALDUN-MUTILA: (Lepoa mozteko keinuaz) Kuik.
EMAZTE LODIA: (Keinua ikusiz erotzen da) Jajajajajauna! Georgi Abaschvili gure nagusia! Meza orduan arrosa bezala eta orain... eroan nezazue. Galduak gara, bekatuan hilen gara. Georgi Abaschvili gure nagusiaren pare.
HIRUGARREN GELARIA: (Arrazoituz) Lasai, Nina. Eramanen zaitugu. Ez diozu inori gaizkirik egin zuk.
EMAZTE LODIA: (Eroaten duten artean) Jajajajajauna, fite, fite, dena eraman ezazue, haiek etorri baino lehen!
HIRUGARREN GELARIA: Ninak gobernadorearen emaztea baino barnago hartzen du gertatzen dena. Negar egitea ere besteen gain uzten dute. (GROUCHAk besoetan daukan HAURRAz ohartzen da.) Haurra! Zer ari zara horrekin?
GROUCHA: Hor gelditu da.
HIRUGARREN GELARIA: Abandonatu du? Aire-kolpe niminoena gaitz zitzaion Mikeltxo!
GROUCHA: Iratzartzen da.
ZALDUN-MUTILA: Zuk, hobe duzu hortxe pausatzea! Nahiago dut ez pentsatu zer agituko zaion haurrarekin atzemana izanen denari. Gure pusken bila noa, igurika nezazue.
(Palazioan sartzen da.)
KOZINERTSA: Arrazoi du. Familia osoak masakratzen dituzte hasten direnean. Ene puskilak bilduko ditut.
(DENAK joanak dira, BI EMAZTE eta HAURRA besoetan duen GROUCHA bakarrik geratzen dira.)
HIRUGARREN GELARIA: Ez ote duzu aditu? Pausatzeko erran dizugu!
GROUCHA: Gelari nagusiak minutu batez atxikitzeko manatu dit.
KOZINERTSA: Ez da itzuliko, xoxola!
HIRUGARREN GELARIA: Bakea emazu.
KOZINERTSA: Haurra atzeman nahiagoko dute emaztea baino. Premua da. Groucha, bihotz handia duzu, baina badakizu ez zarela abilenetarik. Errepikatzen dizut, mila aldiz hobe izuriteaz joa balitz. Zuk bizia bederen salba ezazu.
(ZALDUN-MUTILA itzuli da paketeekin eta EMAZTEEN artean banatzen ditu. DENAK, salbu GROUCHA, partitzeko apailatzen dira.)
GROUCHA: (Kasko gogor) Izuriterik ez du. Jende bat bezala so dagokizue.
KOZINERTSA: Orduan ez iezaiozu sorik bota. Edozer lepora dakiokeen azken xoxoa zara, egiazki. Erraten dizugunean: “zoaz entsaladaren xerka, zuk dituzu oinik luzeenak” beraz laster egiten duzu. Idi-orga hartzen dugu; ernatzen baldin bazara gurekin etorriko zara. Jesus, orain menturaz auzo osoa da sutan.
HIRUGARREN GELARIA: Puskarik ez duzu bildu? Errazu, denbora gutxi dugu kazernako gizon armatuak hurbildu artean.
(ZALDUN-MUTILA eta BI EMAZTEAK badoatzi.)
GROUCHA: Banator.
(HAURRA lurrean pausatzen du, istant batez so egiten dio, non nahi barreiatuak diren arropak bilatzen ditu beti lo dagoen haurraren estaltzeko. Bere puskak biltzeko lasterka sartzen da palazioan. Zaldi herotsak eta emazte oihuak hautematen dira. PRINTZE LODIA agertzen da GIZON MOZKORREZ inguratua. Lantza baten puntan batek gobernadorearen burua ekartzen du.)
PRINTZE LODIA: Hemen, erdian! (SOLDADUETARIK BAT bestearen bizkarrera hupatzen da, burua hartzen du, eta ate-handiaren gainean atxikitzen ikusteko nola geratzen den.) Ez da erdia, eskuinago, hara. Egiten dudana, adiskideak, garbiki egin arazten dut. (Marteilu eta iltze batez burua biloetarik zintzilikatzen duen bitartean.) Goiz honetan elizako kalostrapean Georgi Abaschviliri erraten nion: “Hedoirik gabeko zeruak maite ditut”, baina hedoirik gabeko zerutik jezartzen den zimizta nahiago dut zinez. Eta bai. Lastima ume-mukuzua eraman dutela, atsolutuki atzeman behar dut. Georgia guztian xerka ezazue. Mila piastra.
(GROUCHA bazter orotara barrandan portalera heltzen denean, ikusten du GIZON ARMATUEKIN PRINTZE LODIA jalgitzen dela.)
(Berriz ere zaldi herotsak entzuten dira. GROUCHA bere puskekin ate handira zuzentzen da. Ateratzeko puntuan denean itzulikatzen da HAURRA hor denez ikusteko.)
(KANTARIA hasten da. Hor berean dago, geldo.)
KANTARIA:
Ate portal artean zegoela, uste
Zuen haur dei bat apal, aditu zuela:
Iduritu zitzaion deika ari zela
Negarrik gabe baina abilezi osoz.
“Andre, lagunt nezazu” errugutzen zion:
“Jakizu anderea, deiari hotz denak
Ez duela gehiago entzunen maitea
Berari deitzen eta goizean xoxoa,
Angelus orduetan, are gutxiago,
Mahasti-zain bilduen hasperen eztiak”.
Hori hautematean
(GROUCHAk HAURRA so egiten du eta makurtzen zaio.)
Haurraren ondora
Hurbildu da berriro, bertan egoteko
Ama edo beste nor etorri artean
Une apur batentzat bertan egoteko.
(Kaixetan bermatuz HAURRAren parean jartzen da.)
Joan aitzin apur bat bertan egoteko
Landerra handi baitzen, auhen eta oihu
Hiria sutan zen.
(Arratsa jaistean bezala argia ahultzen da, eta gero gaua dator. GROUCHA palazioan sartzen da, zaiola eta esnearen bila; HAURRA edan arazten du.)
KANTARIA: (Azkar) Ona izan nahia ikaragarri da.
(GROUCHA orain jarririk dago, gau osorako itxuraz, haur zain. Argi-zaiola txikia pizten du noiztenka eta urrez apaindu zetazko arropa batean UMEA beroki troxatzen aldizka. Bakarretan behari datza, begira ea norbait jinen zaionez.)
Luzaro han egon zen haurraren ondoan
Arratsa jin zen eta segidan gaua beltz
Goiza ere batetan. Luzaro egon zen,
Luzaro haurrari so, hatsartze lasaia,
Ukamil tinkatuak, haurrari so luzaz
Eta goizalderako tentazioa bortitz
Zutitu zen, makurtu, hasperenez haurra
Hartu zuen berekin urrun emateko.
(KANTARIAk diona egiten du.)
Altxorren bat bezala hartu zuen berak
Ebasle baten gisa, urrun emateko.