TAULA ZUZENDARIAREN AGURRA
Antzerki arloan, betidanik neretzat Brecht erreferentzia premiazkoa izan da.
1975 urtean, goi mailako ikasketen memorio bat dedikatu diot, nere geroko antzez bide eta gogoetaren oinarri izango zena. Eta maiz gertatzen den bezala horrelako kasu batetan, beti atzeratu izan dut bere obra baten taularatzeko unea...
“Kaukasiar kreazko borobila” antzezlanarekin, nahikeritik obrara heldu naiz eta egiazko libratze bat lortu dut: “maisuaren” obra nolazpeit nereganatzetik pasa beharra nintzen.
Lehenik euskararen bidez nereganatzea. Hain zuzen nere istorio bereziaren bidez, honek euskal kulturaren barruan murgiltzea eramanen nauelarik hamar urtetarik hara.
Bestalde, obraren gaia aproposa dugu: lurra norena da? Ontasunez eskuratzen duenarena edo horren gainean biziz ontzen duenarena? Galdezketa horren garrantzia nabarmena da Euskal Herrian. Baina aktualitatean dugu ere herrialde askotan. Hain zuzen, imigrazioak itzulipurdikatu du nortasunen definizioa. Borrokatzen da, han eta hor, lur baten jabe izateko asmoz... Komenigarria iruditu zaigu arazo unibertsal horretan sartzea kultura eta hizkuntza guttitu baten ate emankorra idekiz.
Bestalde, ikuskizun horren plazaratzeko, euskal antzerkilari batzuk elkarretaratu ditugu baina ere frantses, espaņol, kubatar eta afrikano jokolari batzuk, guztiak euskaradun ez direnak. Eginmolde horrek euskal kultura eta hizkuntza bertze kultura eta sentsibilitate batzuei parekatzea dauka xede. Besteari idekitzea eta alderantziz. Elkarretaratze nahikeri berak gaitu bultzatu frantses edo espanolezko gaintituluen erabiltzera emanaldietan.
Gaurregun, euskarazko textoa argitaratua da. Itxaro Bordaren itzulpenak Brechten hatza mantendu du euskararekin bekoz-beko jarriz. Bata eta besteak bizitasunez azkarturik ateratzen dira.
Antzerkia bere arlo guzietan elkarretaratze kontu bat da. Agian, Kaukasiar Kreazko Borobila irakurtu ondoren, zuei ere taularatzeko, antzezteko edo ikusteko gutizia piztuko zaizue. Haurra bereganatzen duen Groucharen antza, zuek ere orduan biziaren katea lotuko duzue.
Jean Marie Broucaret