Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo ZAZPIGARREN ATERALDIA Luzifer, Asmodeo, Belzebu, Barregarri. (Luzifer demonioa irtengo da sua dariola). LUZIFER: Izanik inpernuko printzipe andia, Demonio guzien agintaria. Ni orain, indar gabe, ni orain loturik Aur bat baster baten jaioagaitik. Luzifer arro, andi ta zekena! Nun dek orain ire indar-kemena? Naigabe garratzak, oñaze andiak Kixkaltzen didaz errai guziak. Irigi bedi lurra, iruntzi nagi Samin andiagorik ez det nik nabari. Nire inpernua, nik badakit nun den. ¡Ortxe barnean dago, ortxe Belen'en! Ez nuke nik iñoiztxo esan nai egirik; Andra bat ortxe dago bedeinkaturik. Dontzella dagoala, Semea egin dau; Nik ezin ulertu det misterio au. Bertan da agure bat, ez mundukoa Gura neukean baño santuagoa. iOntxe naiz ni ziaro galdua! ¡Orra nun galdu dan nere burua! Baña... portalean jaio dan orri Guda egingo diot orain eta beti! ¿Nun aiz, Asmodeo? ¿Nun aiz, Belzebú? Estuasun onetan lagundu eiztazu. ¡Lagundu inpernua! ¡Lagundu, lagundu! ¡Erodes gure lagun, laister izangogu! ¡Garra! ¡Sua! ¡Gerra ta amorrua! ¡Aurrera inpernua! (Sarata batzuen ondoren Asmodeo ta Belzebu deabruak agerapertzen dira.) ASMODEO: Luzifer andi kementsua: ez adi estutu; Ire alde etorri gaituk Asmodeo ta Belzebu. Baal, Belial, Leblatan ta beste antzeko jentea Atzean dituk, dakardela ire estandartea. ¡Zabal dezagun ba'da gerra! ¡Gerra mundu guzitik! ¡Gerra jaio dan Aur orreri! ¡Gerra gaurko gabetik! BELZEBU: Gure kaltez ba'dator, Beretzat txarrago; Amaikatxo naigabe pasatzeko dago; Neu be iokatuko naiz al detan neurrian Gurutzatu dagien Golgota mendian. (Barregarri azaltzen da, eta deabruak an daudenik oartu gabe, erriarengana zuzendurik asiko da: ) BARREGARRI: Ementxe natortzue; ez nator asarre; Ongi baño obeki ein det sabel bete. Ministroak, uts-utsik eraman sakela; Nik, berriz, urdallean bost libra okela. Arrain ta marraskillu, intxaur ta gaztaña, Sagar, ogi ta mispil-ustelak nai aña. Edana zer izan dan nai ba'zute iakin, Errezto edan ditut se¡ pitxar txakolin. Bapo ibilia naiz ian-edanarekin; ¡Or konpon daitela Zesar, deabru zarrakin! (Une onetan «¡braun!» zarata egingo dute deabruak eta Barregarri oartzen delarik izitzen da esanaz: ) Deabruaren arima ala zer da ura? Orrein inguroan ez det egon gura. LUZIFER: Tripazai orrek zer du esateko guri? ASMODEO: Ikus dezagun, bizkarra ote dun lodi. BELZEBU: Zaudete apur baten; lodi naiz argala, Zaparradea ezta izango makala. Gertu dezagun orain ortako bidia Probatu dezan orrek inpernuko ogia. BARREGARRI: Ixil zaitezte; eman nazute pakea, Nai ezpaldin ba'zute ezurrak austea. BELZEBU: (Biziki.) Nor aiz ba i? BARREGARRI: (Irriz.) Kikirriki! ASMODEO: Zer gizon? BARREGARRI: Or konpon! DENAK: Eman, emon! jo ta emon; lo ez egon! (Jotzen dute ta lurrera eratzi. Ondoren iru deabruak aldetzen dira.) BARREGARRI: Auxe dala Zeledon, artu bai ta ez emon! Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo |