Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo BIGARREN ATERALDIA Lengoak eta angerua (Angerua irtengo da ego ta guzti). ANGERUA: Agur milla bider, Birgiña Maria! Ni naiz zeruetako albiztaria. Berri andi bat dakart an goian emana Zeu zerala izango Iainkoaren Ama. BIRGIÑA: Ezagutu ezpa'det egundo gizonik ¿Nola jaio diteke Iaun ori nigandik? ANGERUA: Ez dezu zertan jarri batere dudarik; Ezta zeruarentzat ein-eziñekorik. Ezpanak Iaun Altsuak igitu bai ditu, EGIN BETE esanik, egiña da: ¡Kitu! (Joaten da). BIRGIÑA: (Begiak eta besoak zerurantz jasoaz). Zeu zara nere Iaun; mirabea naiz ni. Zure asmoa nigan, ni bezela bedi. SAN JOSE: (Kezkati). Aurdun nabaritzen det nere emaztea; Orrek piztutzen dida barneko kezkea. Neskaso bat ain garbia Zeralarik zu, Maria ¿Nola diteke? ¡Oi, oi, oi ene! Ez derizkiot zugaz emen gelditzea; Baña ezingo al bizitzea Zu gabe Maria ¡Oi! ¡au naigabea! (Lo antzo etzaten da). Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo |