Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo BOSGARREN ATERALDIA San Jose ta Birgiña azaltzen dira SAN JOSE: Goazen Maria, goazen Belen'era, Zesar'ek eskatu duna ordaintzera. BIRGIÑA: Borondate andiaz jarten naiz bidean; Pozik jarraituko det zure ondorean. SAN JOSE: Emetik Belen'era bidetxo luzea. Nekatuko zera-ta... ¡auxe naigabea! BIRGIÑA: Etzaite naigabetu, senartxo maitea; Agindu egin dute gu ara joatea. Bete dezagun Iaunaren borondatea Pozean biurr dedin zure naigabea (Ba doaz). (Barnean kantako dute). KANTARIAK: Belen'era dijoaz Jose ta Maria Jesus dutelarikan euren gidaria. Jarra¡, maiteak, jarra¡, aurrera bidea; Zuzen juango zerate, ezin da galtzea. (Kanta orren bitartean, antzokiko oiala aldatuz, Belen inguroa azalduko da ostatuarekin eta abar). Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo |