Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo SEIGARREN ATERALDIA San Jose ta Birgiña berriz azalduko dira. SAN JOSE: Iaunari zor dioguz eskerrak, Maria, Urreratu bai degu Belen'go uria. BIRGIÑA: Eperik ezta, Joxep, betetzen eztanik; Laster jaioko da Jesustxu nigandik. Pozez detan biotz au ezin iat kabitu Eztitasun gozoa daroat nabaitu. SAN JOSE: Nere ustez gabiltza, apur bat berandu. ¿Izango ete degu Belen'en ostatu? BIRGIÑA: Ostaturik ezpa'da Belen'go urian Iaungoikoa ba'degu lekutxu guzian; Ordua eldu da, ene senar maitea, Sein onek jaio bear du, jo zazu atea. (San Jose'k ostatuan atea jo ondoren, adi gelditzen dira. Kanta au aituko da barrean:) KANTARIAK: San Jose deika dago Ostatu-atean Ama Birgiñarekin Sar-nairik barnean. Laister jaio bear du Iainkoak lurrean, Ostaturik ezpa'da, Txabola batean. (Kanta onen ondoren, ezta-baida au aituko da ostatu barnean: ) OSTATARIA: ¡Amutil! ¿Ez al dek aitzen, mutil? MORROIA: Oge barruan nazu biribil-biribil. Eman nazu bakea, egon zaite ixil! OSTATARIA: Ez al dek aitu? Zori gaiztoan artu eindudan, nere etxean kriadu! MORROIA: Lo egiten itxizu, oindik goiza ezdezu. Une onetan oean naiz da, enaiz ongi berotu. (Berriz etea joten du San Jose'k). OSTATARIA: ¡Ara, norbait da atean! MORROIA: ¡Gu ongi gaude ogean l OSTATARIA: Laister ezpa'aiz altxata, aterako aut makillaka. MORROIA: Makillaka naiz agaka, morroiak logurea dauka. SAN JOSE: Senar-emazteak gera, ez arren leiatu Bear dan lan-saria, ordainduko degu. MORROIA: Zuentzat ostaturik ez degu emen; Sarr zaitezte beraz bazterren baten. SAN JOSE: Belen'en ostaturik guretzat ezpa-da, Esan eizkuzu arren nun igaro gaba. MORROIA: Or dago portale bat, uriaz ateti; Iskuzu lo-egiten; zoazte emetik. BIRGIÑA: Besterik ezpa'degu, guazen ba bertara; Iaungoikoa dan tokian, ezta ezer palta. (Portalean sartuko dira. Bereala kanta aituko da barnean). KANTARIAK: Pekataria poztu dedilla, Poztu dedilla zerua ; Portale baten jaiorik dago Mesias gure Iainkua. Zeruarentzat gloria dakar, Gizonarentzat bakea, Ondasun denak izan o¡-duan Eztitasunez betea. Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo |