Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo LAUGARREN ATERALDIA Ministroa ta Barregarri (Biok batera azalduko dira; eta paper bat irakorriz Ministroak esango du: ) MINISTROA: Mundu guztiko emperadore Zesar Agusto andiak Agintzen digu aurkeztuteko bere mendeko guziak. Bakotxa berak ordain daizala tokatzen zaizkan nekeak BARREGARRI: Burukominik aztuntxoenak eman oi dizkit diruak. Nere izena Barregarri da; barregarrizko leluak! Nik neuk be diru apur bat ba nu ¡Agur zuen aginduak! MINISTROA: Barregarri ta negargarri Lotuak dira aginduari Urkamendia ezarko zaio Ordaintzen eztuanari. BARREGARRI: ¡Auxe dek bizi-modua! Agintariak mauka egin, Erriak ordain dirua; Ez naizela ni konprome, Ene lagun Ministrua. Zesar orri ordain baño len Afaldutera nijua. Urkamendiri parre egiteko ¡Ederra «esperimentua»! Larai larari lara lirilaro (Juaten dira Ministrua ta Barregarri, au kabriola bat edo beste egiñaz). Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo |