Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo LENBIZIKO ATERALDIA (San José ta Birgiñea azaltzen dira. Astiro ta eztisu itz-egingo aute). SAN JOSE: ¡Zoriontsu naiz! ¡Zorioneko! Zurekin alkartu naizelako Eskar beroa gorderik det nik Ontzat eman dun Jaunarentzako. BIRGINA: Zorioneko nazu ni ere David'en seme zeran Joxepe Zeru-deiari utsik ein bage Egin bai-nazu zure emazte. SAN JOSE: Ainbat zorion... ¿nundik nik; nundik? (Angeruak erantzungo du barrendik). ANGERUA: ¿Nundik? Doe guztia, ¡zerutik! SAN JOSE: Zeruak orla nai dula Orla izan dadilla. (Barnean kantatuko dute). KANTARIAK: Jose'ren emazte da Birgiña kutuna Edertasunez denak Arritu dituna. Pozgarri zaigu guri Zuen batasuna Ortik datorgulako Zoriontasuna. BIRGIÑA: Irukoitz Donearen Seme bakarra Arren aitu zaiguzu gure negarra! Zatoz Sorkaldeko eguzki berua Gogoraziaz guri, Adan zan itxua. Adan'ek egin bai zun itxurik pekatu, Aren da gure utsak damu ditugu; Parkamenik, bearba, ez degu meresi, Errukior zeranez gutaz kupi zadi. Igarle iakintsuak iragarri zuten Sortuko zala Iaun bat ziurki Belen'en: Bera izango zala gure Salbadore Garbi utziaz denok orbanik bage. Dontzella bategandik jaiotzeko dala... ¿Nor izango ote da, Iaun orren Ama? Eguberri-Aizeak, Imanol Ziarsolo |