Pertsonaiak:
CLITEMNESTRA: K.a. bostgarren mendeko Atenastar emakumea. Tunika luzea darama soinean, zuria izan liteke, bestela kolore bakar batekoa. Ilea horia eta jasoa eramango du. Lepoko fina eta belarritakoak, orkatilaren bueltan apaingarri fin batekin.
Etxeko andre fina da, bere seme-alaba eta senarraren zainketaz arduratzen da. Garai hartako emakume gehienen moduan, oso gutxi ateratzen da kalera, baina Clitemnestra-k baditu bere kezkak, bere desio ase ezinak, bakardadean eramaten dituenak, Berta ezagutzen duen arte. Berarekiko ulermena, maitasuna, errespetua... amesten ditu.
BERTA: Banketxe batean egiten du lan. Langile amorratua da eta honek, inguruarekiko jendearekin zituen harremanak puskatzera eramango du. Azken urteotan, bakarrik sentitzen da. Bere bizitzak emoziorik ez duela ikusiko du, egun guztiak berdinak direla, jendeak ez dituela bere nahiak asetzen. Triste dabil, galduta, zerbait berriaren beharrean. Bere buruarekin ez da gustura sentitzen eta ondorioz, inguratzen dutenekin gaizki sentituko da: gaizki lanean, deseroso etxepean... Munduarekin haserre dago. Guzti honekin, Berta, emakume haserreti eta petral baten moduan ikusiko dugu.
Clitemnestra ezagutzean, Bertaren bizitzak, aldaketa nabarmenak jasango ditu.
Jadanik hila den aitak utzitako herentzia baten ondorioz, adostasunik lortu ez dutelako, erabat gaizki konponduko da bere anaia Enekorekin.
AMA: Bi urte alargundu zela. Bi seme-alaba ditu: Berta eta Eneko. Salamankan bizi da eta noizean behin alabari bixitaren bat egiten dio. Gaizki egindako ebakuntza baten ondorioz, entzumena apur bat galdua dauka eta honen ondorioz, sekulako nahasmenak sortuko ditu inguruan.
Oso emakume alaia da, joaten den toki guztietara baikortasun izugarria eramango du. Ondo entzuten ez duen horrekin, bere pelikulak sortuko ditu eta gaizki ulertu hauek, oraindik eta atseginagoa egingo dute emakume hau.
ENEKO: Bertaren anaia bakarra da. Historialaria da lanbidez baina lanerako batere gogorik gabea. Han eta hemen saltsan aritzea atsegin du, inora iritsi gabe. Etxerik ez dauka eta lagunen etxean bizi da.
Clitemnestra ezagutzean, gaur egungo emakume Atenastarraren ikuspegitik aztertutako Grezia klasikoari buruzko lan bat egitea bururatuko zaio.
Bertarekin duen harremana, ez da batere ona izango. Hala ere, Eneko ez da bere arreba bezain petrala eta lasai-lasai helduko dio gaiari, berotu gabe.
ESTEBAN: Bertaren beheko solairuko auzotarra da, gizon zakar eta petrala. Ez da sekula etxetik ateratzen eta ingurukoei bizitza jasanezina egiten igarotzen du eguna. Mehatxuka dago beti, garrantzirik ez duenari, sekulakoa ematen.
PABLO: Mota guztietako konponketak egiten ditu etxeetan sos batzuren truke. Zer eskatu, hura konpondu. Bertaren etxetik askotan pasa da, beraz ondo ezagutzen dute elkar.
Gizon baketsua da, lasaia.
Hiztegia
Ágora: Azoka
Acratismos: Gosaria
Anaxirides: Prakak
Apotropaico: Magikoa
Calós caghatós: Ona eta ederra
Clepsidra: Urezko erlojua
Deipnon: Afaria
Doxa: Fama
Dromos: Bidea
Ecclesía: Batzarra
Éndeixis: Salaketa
Eunesia: Ongizatea
Filotimfa: Ohorea
Gamelion: Urtarrila
Gamoi: Ezkontza
Geroboskia: Adineko gurasoak zaintzeko eginkizuna
Gineconomo: Emakumeen portaera aztertzeko ardura duena
Gnomon: Eguzki kuadrantea
Hetairai: Prostituta
Kyboi: Dado jokoa
Kykeón: Edabe errituala
Kyrios: Tutorea
Logógrafo: Abokatua
Manía: Erotasuna, estasia
Oikía: Etxea
Paides: Haurrak
Panegiria: Festa handia
Pélanos: Gozoak eta pastelak
Poples: Tunika
Pythoi: Buztinezko tina
Queironax: Langile
Strofion: Bularretakoa
Symbolon: Fitxa
Thyrorós Senarra