Lamindegiko lamiak
Pantzo Hirigarai
Lamindegiko lamiak
Pantzo Hirigarai
Kutxa Fundazioa, 2000
[aurkibidea]
LAMINEN IPUINA
Hamar ziren Lamindegiko laminak Bat ereman zuen lo egin ezinak Bederatzi Lamindegiko laminak Batek ukan zituen tripako minak Gero zortzi Lamindegiko laminak Perekak ez jasan baten larru finak Zazpi ziren Lamindegiko laminak Batek iturritik edan ur karminak Sei gelditu Lamindegiko laminak Beste bat bi parte egin zuen burdinak Bost baizik ez Lamindegiko laminak Bainan batek desafiatu hegaztinak Oraino lau Lamindegiko laminak Karga ez jasan baten buru arinak Hiru bizi Lamindegiko laminak Bat xixtatu zuen lezafinak.
Ondar biak Lamindegiko laminak Bat bota bolboraren erresuminak Eta azken Lamindegiko laminak Ez zituen gainditu bere xangrinak.