Arrain ontzia
Aizpea Goenaga
Arrain ontzia
Aizpea Goenaga
Atenea, 2009
Arrain ontzia
Aizpea Goenaga
Atenea, 2009
[aurkibidea]

 

Musika entzuten hastearekin batera, eszenatokian, uraren islapena ikusiko dugu.

Eszenografiak, mugatutako ohiko etxe bat erakutsiko digu. Itogarria. Kutxa baten sentsazioa eman behar du. Poliki poliki, funtzioak aurrera egiten duen neurrian, ixten joango den kutxa. Hala ere, barruan gertatzen dena ikusten utziko digun material bat erabiliko da. Argiekin ere sor daiteke itxitasun sentsazio hori, dena dela, kutxa itxi hori ikusi behar izatea baino garrantzitsuagoa da egoeraren itogarritasuna adieraziko duen giroa sortzea.

Izan ere, kubo honetan gauzatuko da anaren bakar hizketa. Hor garatuko baita bere mundua eta bere itxialdia. Hortik kanpo, ion dago, anaren bikotea. Eta anaren esparruaren inguruan mugituko da ion, eta bien arteko eszenak ere inguru horretan gertatuko dira. Funtzioak aurrera egiten duen heinean ionek anaren mundua itxiko duen hormak eraikiko ditu. ionek askatasun osoa izango du eszenatokitik atera eta sartu ibiltzeko, obratan erabiltzen diren belarritarako kaskoak eramango ditu, edo musika entzuteko aurikularrak. Alegia, nahiz eta bertan egon, ion bere munduan egongo da, eta anaren barkadade sentsazioa adierazten lagunduko digu.

Antzezlanaren estetika, zuzendaritzaren esku dago. Atrezzoaren aukeraketa bezalaxe. Errealista izan daiteke, edota ametsa iradokiko diguna.

 

PERTSONAIAK:

ana, edozein adin eduki lezakeen emakumea. Pertsonaia honek bizirautea du helburu. Antzezlanaren hasieran ana animoso agertzen saiatuko da, nahiz eta poztasun hori faltsua izan. Ez ditu barruko bere mixeriak eta arrastaka daramatzan tristurak erakutsi nahiko. Bere alderdirik goxoena eta samurrena erakutsi nahiko du soilik. Konturatu ere egin gabe, baina, ezkutatzen saiatzen den bizipen zakar eta garratzak kanporatuko dira. Batez ere, horixe delako bere errealitatea, bere “benetako” bizitza.

ion, ana-ren antzeko adina izango duen senarra da. ana-ren bidez ezagutuko dugun pertsonaia da. Eta maitagarria dela erakutsi nahi badigu ere, zitala dela ikusten joango gara. Antzezlanak aurrera egiten duen bitartean ion-ek arrain-ontzia eraikiko du, hori egiten ari den aldi berean, musika entzuteko kaskoak izango ditu belarritan, eta mailukadak eman edo entzungo dira. Arrain-ontzia “ondo eta azkar” bukatzeko premia larria izango du.