Martin Arotza eta Jaun Deabrua
Lourdes Iriondo
Martin Arotza eta Jaun Deabrua
Lourdes Iriondo
Gero, 1973
Martin Arotza eta Jaun Deabrua
Lourdes Iriondo
Gero, 1973
[aurkibidea]

 

BUKAERA

 

(Atzeko argiak itzali egiten dira. sorginak bakarrik ageri dira.)

 

BELTZA: Eta Deabrua oso hasarre infernuratu zen, behin eta betirako.

GORRIA: Martintxok, pozaren pozez, emaztea eta semeak besarkatu zituen.

BELTZA: Eta handik aurrera ere guztiz zoriontsu bizitu ziren...

GORRIA: Haur maiteak, hauxe zen gure gaurko ipuia...

BELTZA: Hau bezalakoak, eta politagoak ere, asko daude Euskal Herrian.

GORRIA: Eta zuek ikasi egin behar zenituzkete, gaztetxo azkar eta benetan euskaldunak izateko.

BELTZA: Gu orain bagoaz; baina Santimamineko harkaitz-zulotik beti zuei begira egongo naiz...

GORRIA: Eta ni Aiako Harritik...

BELTZA: Beti on-onak izan zaitezte, eta arratsaldeetan hodei gorri bat zeruan hegaka ikusten duzutenean, jakin ezazue gu izango garela herriz-herri gabiltzanak.

GORRIA: Agur, haurrak... Laster arte!!

BELTZA: Agur, bai, laguntxo euskaldunak. Agur eta ongi bizi...

 

(Ezkutatzen doaz, kantari.)

 

            “Sorginak gara, sorginak gara

            Bata gorria, bestea beltza

            Euskal Herriko sorgin lagunak

            Hodeien gaindi begaka goaz...

 

            Sarian zun zun, sarian zun zun

            sarian zun zun zena.

            Lau kirinkun, lau kirinkun

            lau kirinkun, lena.

            Iuuuufiiii!”

 

BELTZA: Agur, laguntxoak.

GORRIA: Agur, eta laster arte!

BELTZA: Iiiiuuuuuufiiiii!

 

(Ilunpe osoa.)