Txat - txat - txat
Ezkerraldean enekoren bulegoa. Eskuinaldean, amaiaren logelan, amaia eta espetxu daude. 14-15 urteko neska koxkorrak dira. Azken hauek txateatzen ari diren bitartean, eneko bulegora heltzen da. Egiten duen lehenbiziko gauza, ordenadorea martxan jartzea da. Bazkaltzetik dator, gorbata eta guzti. Mahai gaineko paperak hartu, begiratu azkar bat eman eta mahaira botatzen ditu berriro. Petaka atera eta ordenadore aurrean esertzen da. Atzamarrak klaskatzen ditu.
AMAIA: (Pikante, pantailari begira) Jo, maja, ze korte!
ESPETXU: (Esperientziaduna, zigarroa ahoan) Ai, ez hadi tuntuna izan! Eta itxi ezan ondo atea. Xaharrak kanpoan daude, baina batek daki. (amaiak atea itxi bitartean) Ea, ba... Bai, hemen dago. Ea ba... Txatean sartu baino lehen, izen bat aukeratu behar dugu.
AMAIA: Izena? Gure izena? Ai, ez, ez, ez! Orduan ez dut nahi.
ESPETXU: Bai, gure izena, eta helbidea, mobilaren zenbakia, eta erabiltzen duzun konpresaren marka... Hara bestea! Nick bat aukeratu behar dugu!
AMAIA: “Zuk” bat aukeratu?
ESPETXU: Nick, nick... Seudonimo bat. Goitizen bat. Ulertzen? Tira, lagundu nick egoki bat aukeratzen...
AMAIA: Ea ba... Jo!... Eguzkilore? Zer iruditzen? Izen polita da, ez?
ESPETXU: (Iritzia aurpegian) Zoragarria! Amaia, faborez! Hona sartzen diren guztiek ciber-sexua nahi dute. Uste duzu Eguzkilore bezalako nick batekin norbaiti zakila tentetuko zaiola?
AMAIA: ez?... (espetxuren ikuspuntua) Ai, ez dakit. Egiten dudan nire lehen aldia da ta...
ESPETXU: (Imitatuz) Egiten dudan nire lehen aldia da! Ba, bada garaia, moñoñi. 15 urterekin eta, oraindik argitaratu gabe egotea... Eguzkilore bezalako izen bat jartzen badugu, printze urdinaren bila sartzen diren erromantiko tontolapiko horietakoak garela pentsatuko dute. Eta gu sexu bila sartzen gara. Sexu gordina. (Izen egoki baten bila) Badut! Titibero26. (Tekleatu egiten du) 26 gure adina da.
AMAIA: 26 urte? Hain zaharrak?
ESPETXU: Neska! Nahiago baduzu etxean bakarrik dauden hamabost urteko neska koxkor bi garela esango diegu. (Pausa) Orain, kanalean sartu behar dugu. Itxoin. Ea sartzerik dugun. Barra, Joing, Kuxiña, Euskadi, Sexua.
AMAIA: Ja? Kanalean sartu zara? (Oso urduri, espetxuren atzean) Jo, maj a... Etxean enteratzen badira...
ESPETXU: Zeuk esaten ez baduzu... Nola enteratuko dira, ba? Ezinezkoa da, pottorra! Gainera, txat honetan ip birtuala ematen dizute. (Azalduz) ip, Intemet protocol. Osea, helbide birtuala. Egon! Egon! Barruan gaude.
eneko telefonoz. Tragoa.
ENEKO: Miren, printzesa, oso lanpetuta nago. Garrantzi gabeko deirik ez, ok? Mila esker. (Eskegi. Pantailari) Ea ba... Izena... Ummm... Buztantzar (Tekleatu. Adi)
AMAIA: Eta orain? Zer egin behar da?
ESPETXU: Ikusten zerrenda hau? Hauek dira une honetan konektatuta daudenak.
AMAIA: Alaaaaaaaa! Hainbeste?
ENEKO: Ondo! Barruan, alaprimera! Ea ba nor dugun hemen.... Zakilizut. Originala morroia! Potrobero... Notejode! Denok bezala. Maiteder... (Ironiaz errepikatuz) Maiteder... Printze urdinaren bila sartzen diren erromantiko tontolapiko horietakoa... (Pantailari) Sexua, neska, sexua nahi dugu!
AMAIA: Ez al duzu ezer egin behar?
ESPETXU: Lasai, neska! Amua bota dugu, eta orain itxaron behar. Pribatua guk zabaltzen badiegu, moskeatu egingo dira. Emakumearena egiteko sartzen diren gizon horietakoak garela pentsatuko dute.
AMAIA: Gizonezkoak emakumearena egiten?
ESPETXU: Bai neska. Hay cada tipo mas raro!
ENEKO: Titibero26... Ummmm... Interesgarria. Saiatzeagatik... (Pribatua) .... Kaixo, Titibero26!
AMAIA: (Ohiuka) aaa! Begira! Leiho bat zabaldu zaizu!
ESPETXU: (Sustatuta) aaa! Ze sustua! Honek esan nahi du pribatua egin digutela. Ea, ba... Buztantzar... Umm!
AMAIA: (Ia histerika) Eta orain zer? E, zer?
ESPETXU: Egon geldi, min emango didazu eta! Adi!!!
(Tekleatu)
ENEKO: (Pantailan irakurtzen) Non nagoen? Hasiera makala....
(Tekleatu egiten du. Erantzuna)
AMAIA: (Irakurriz) ...nire etxean nago, biluzik eta zu bezalako neska bero batekin mintzatzeko gogoz... (esperi) Txerria!
ESPETXU: (Txoratuta) Ez hadi marimonja izan! Bulegoan gaudela esango diogu... (Tekleatu)
AMAIA: Bulegoan? Etxean gaude, baina...
ENEKO: (Irakurriz) ...Bulegoan bakarrik. Kuleroak bustitzen hasi naiz.... Hori hobeto dago, bai jauna! (Tekleatu)
ESPETXU: Ez hadi tuntuna izan! Badakit etxean gaudela, baina ciber-sexuan irudimen pixkat jarri behar da. Gainera, pitobero hauei morboa ematen die bulegoko mahaiaren gainean egiten dutela pentsatzeak. (Irakurri. Barre gaiztoa) Kamera dugun ala ez galdetzen digu.... (Web-cam-a ordenadore gainean ikus daiteke. Tekleatu)
AMAIA: (Kamera seinalatuz eta gorputza besoekin estaltzen, biluzik balego bezala) Itzali hori oraintxe bertan!
ESPETXU: Amaia, maittie, kamera deskonektatuta dago.
ENEKO: (Irakurri. Tragoa) Ja, kamera hondatuta dago. (Berekiko) ¡A que va a ser un tío! (Tekletatu eta idazten duena ahozkatuz) Telefonoz hots egin ahal dizut?
Une horretantxe, esperen mobila joka hasten da.
ESPETXU: Kakazaharra! (Telefonoa hartu eta deiaren iturria begiratzen du) Ama! Beti momenturik onenean. Jarraitu. (Altxatu eta aulkia eskaintzen dio amaiari)
AMAIA: (Izututa) Niiiiiiiik? Eta, zer esango diot? (Pantailaren aurrean eseriz)
ESPETXU: Irudimena, neska, irudimen pixkat... (Telefonoz hizketart) Baiiiiiiiii?
espetxuk hitz egiten duen bitartean, amaiak eta enekok txateoan jarraitzen dute..
ESPETXU: Non egongo naiz, ba? Etxean!... (Maltzur) Orgia bat egiten... Jakina bakarrik nagoela... (Martiriarena egiten) Arratsalde osoa ikasten eman dut... Bai, biharko azterketa prestatzen... Ez, oraindik ez dut bukatu... Baina, nor naizela uste duzu! Arratsalde osoan ez dut ordenadorea ikutu ere egin! Bai... Ez... Ez, bai... Humm... Ezta pentsatu ere! Ez, nik ez dut afaria prestatuko!... Nahi ez dudalako... Ez, egizu zuk ileapaindegitik ateratzen zarenean... Hori txantaia merkea da!... Ongi, nahi duzun bezala, baina gero suspenditu egiten badut, ez niri errua bota, e!?... Neskamea banintz bezala tratatzen nauzue eta gero eskola guztietan bikain ateratzea nahi duzue....
Bai... “Taperra” mikrouhin-labean... Zazpi minutu... Baietz, pelma, idazten ari naizela... (Katxondeo hutsa) Mayonesaren potea zabaltzeko instrukzioak begibistan utzi dizkidazu?...
Borde ni?... Baiiii... Gauera arte... Ongi... A eta, ondo pasa ileapaindegian... Que ya quisiera yo tener la suerte que tienes para eso del tinte... No, como dicen que con la retirada ya no hay problema para que te suba el color... (amak eten egin du, antza. Mobilari mingaina ateratzen dio. amaiarengana hurbiltzen da)
ENEKO: (Bero-bero) Joe! Hau da hau! Ninfomana hutsa! (Arretaz irakurtzen)
ESPETXU: (Aluzinatuta) Amaia!
AMAIA: (Susta) Zer?!
ESPETXU: Baina, baina... (Irakurtzen) ...Gustatuko litzaidake zure mingaina nire sexu bustian sartuko bazenu nire titipuntak zure esku beroen artean hartzen dituzun bitartean... (Aluzinea)
AMAIA: Irudimen pixkat, ezta?
ESPETXU: Bai, baina horrenbesteeee.... Aizu, seguru birgina zarela?
AMAIA: (Esfinge irribarrea) Eseri nahi duzu?
ESPETXU: (Pott eginda) Ez, ez. Segi, segi... Oso ondo egiten ari zara.
ENEKO: (Tekleatu) Segi, segi... Oso ondo egiten ari zara... Horrela... Bai... Horrela... (Telefonoak jotzen du. enekoren amorrua. Hartu egiten du) Miren, esan dizut ez dudala deirik nahi!... Ongi, pasadazu!
enekok telefonoz hitz egiten duen bitartean, beste biek txateoan jarraitzen dute. Erretzen eta karameluak jaten usaina uxatzeko. Kristorenak egiten. enekok, noizean behin, begiratu bat ematen dio paintailari. Ezin du bi gauza ezberdin batera egin. Inpotentzia.
ENEKO: (Xamur, edo) Esan. Bai, bai... liatu samar... Pss... Biharko asanblada orokorrean aurkeztu beharreko balantze bat kuadratu nahian... Beno, badakizu nolakoa den hau... (Broker) Je, je. Bai, finantza-ingeniaritza zenbaki guztiak enkajatu ahal izateko... Bai, baina ez dut uste hori “pertsonal-buruaren kerindonga guztiak” aurrekontu-sailean sartu daitekeenik.... Ez... Ez dut uste. Ezin naiz zure bila joan... Berandu samar irtengo naiz bulegotik... (Pantailari begira. Lujuria) Ni? Ez niri prakanasai deitu!... Eta zergatik ez diozu zeuk deitzen?... A, dei egin diozula, dagoeneko?...
AMAIA: Espe. Aizu, ez du erantzuten... Zer gertatzen zaio?
ESPETXU: Nik ahal dakit... Agian, “eskulanak” bukatu eta kolgata utzi gaitu..
AMAIA: Ze kabroia, ezta?
ESPETXU: Bai. Batzuetan gertatzen da...
AMAIA: (Tekleatu) Ei! Eoeoeoeoeoeoe.... Hor al zaude?
ENEKO: (Urduri. Ezin du erantzun) Ja, neuk ere presionatu egin behar dut... ok... (Moztu nahi) Aizu, utzi egin behar zaitut... Beste lineatik gerente-ordearen deia daukat... Bai... Berdin... Gauean kontatuko dizut... Agur, bai, agur. (Eseki. Ordenadore aurrean eseri. Tekleatu)
AMAIA: “Lag” duela dio! Ze txerrikeria mota da hori?
ESPETXU: Lag. Ez da inolako perbertsiorik. Lag, ordenadoreen arteko atzerapen-denbora da. Beno, horrelako zerbait... Esaiozu zikina den zerbait...
amaiak, poz-pozik, tekleatu egiten du. espe, aluzinatuta dago bere lagunaren ausardiarekin.
ENEKO: (Irakurri) Menage a trois? Hirukote bat egitea ezagutzen duen beste neska batekin? (Zoriontsu) Jodoooo! (Erlojuari so. Berandu omen da. Telefonoa hartu eta zenbaki bat markatzen du. Aldi berean, tekleatu egiten du)
AMAIA: Eta bere fantasia bat dela esaten du! Txerri halakoa!
esperen mobilak jotzen du berriro.
ESPETXU: (Amorrazioa) Baiiiiii?.... Kaixo aita!
ENEKO: (Telefonoz) Espetxu, laztana... Non zaude?
ESPETXU: Non egongo naiz, ba? Etxean sartuta! Bakarrik... Ikasten, bai...
Hizketan jarraitzen dute, baina musikak gora eta argiak behera egiten dute.
Iluna.
Musika. (“Horrela mintzo zen Zaratustra” “2001 Odisea Espazioan” txistu eta txalapartarekin)
HIRURAK TXANDAKA: Horrelakoa izango ote da gizon-emakumeok espero behar dugun etorkizun iluna?
Maitasuna egitea, haragizko harremanik gabeko ekintza birtual eta zibernetiko bihurtuko ote da, ba?
Gure mundu honetan ez ote da, ba, pasiorik egongo? Ez ote dugu gorputzen isurkin trukaketa likitsa dastatuko? Ez ote dugu jaitsi nahi ez duen bragetarekin edo markako sujetadore baten krisket sofistikatuarekin borroka jostagarririk izango?
Etorriko diren teknologia berriek lortuko ote dute gizakiaren joerarik senezkoena, primarioena, aberezkoena, aberasgarriena eta bikainena atzera uztea?
Ordenagailuaren periferikoari konektatuta gozatu beharko ote dugu?
Eta literatura erotikoaren harribitxi ziren esaldi gogoangarri haiek, non geratuko dira? Orgasmoaren erdian neskak belarrira gozo-gozo esandako harribitxiak? “Kendu ezak bizarra, zangar horrek, azala urratzen didak eta!” Non geratuko dira horiek, ein?
Datorren kataklismoaren zain gauden bitartean, gure borroka lizunetako kidearen aho kirats gozoa jasateko gai garen bitartean eta gorputz bi, edo gehiagoren arteko haragizko harremanera bultzatzen duen maitasun edabea kalimotxoa den bitartean ba... “carpe diem”
Egin dezagun. Baina hori bai.. Beti “elastikoarekin”.
iluna
Acta est fábula