OHAR BI, BESTERIK EZ
Istorioa asmatzerakoan, taularatzeko orduan hori nola gauza zitekeen etortzen izan zait behin eta berriz burura. Honela bada, nolabaiteko “toki banaketa” bat egituratu behar izan dut neure buruan, gauzak ordena batean ikusteko gogoz edo. Noski, antolaketa hau ez da bakarra eta betirako aldaezina. Hala ere, niri, neuri, asko lagundu izan dit; eta horrexegatik da, hain zuzen, zuei lau marren bitartez agertzearen arrazoia.
Hiru altura desberdin ikusten ditut; hiru “tarima”rekin eman daitezkeenak (lehen orrian (0) agertzen da). “Tarima” hauek, mugikorrak lirateke; geroko eszenetan, ezkerra-eskuinera mugitu ahal izatekoak, alegia.
Beraz bada, bai “tarimak” eta baita ere hauen arteko “zuluguneak”, biak erabiliko lirateke; toki aldaketak ahal denik arinenak eta bizienak gerta daitezen. Fokoen bitartez argituko litzateke erakutsi nahi den “zatia”, beste guztia ilunpera bidaliz.
Ohartxo hauek, ohartxoak besterik ez dira. Egitura, antolaketa, istorioaren gauzatzea nondik nora izan daitekeen apunte batzuk besterik ez. Eszenografia eta abarreko kontu guztiak, gero etorriko lirateke. Horiek, beste kontu batzuk bait dira.