Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena XIV LENGOAK, AITA TA UGAZAMA (Zarata gogorra aditu-ta, aita ta ugazama agertzen dira). AITA: Egundeño! Zeñek sortu du iskanbil gogor au? Erotu zerate, edo...? Geldi, geldi guziok, deabrukume zitalak! UGAZAMA: (Joxe ikusirik) Jesus, Maria ta Jose. Zeñek jo du nere semea? AITA: Madarikatuak! Nere neskatikoari yoka? Nik emain ditzuet ordaina! (Badoa mutikoen gana arras sutua. Oiek, Kattalin askatu-ta beste mutikoen artean sartzen dire. Liskarra dirau (darrai). Aitek bere alaba laztantzen du ta ugazamak, bere semea). Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena |