Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena VI KATTALIN, UGAZAMA KATTALIN: (Etxetik ateratzen da zare bat buruan daramala). UGAZAMA: Eldu aiz? Tira, gaye arin, arin ta ba-dakin illundu baño len etxean bear aizela egon. KATTALIN: Bai andre, bai. UGAZAMA: A, ago pixka bat. Yantzi guziak artu ditun? KATTALIN: Bai, andre. UGAZAMA: Jaboia ere bai? KATTALIN: Ez, aantzi egin zait. UGAZAMA: Ergela ez besterena! Nola egin bear dun ba garbiketa? Gaie tximista bezala! KATTALIN: Banoa (badoa laisterka ta bidean erortzen zaio pardeltxo bat. Ugazama badoa pardeltxoa artzera). UGAZAMA: Zer ote du papertxo ontan bildu? Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena |