Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena VIII (Katalin eldu da, zarea artzen du) KATTALIN: Banoa. Agur, gero arte. UGAZAMA: Ago, ago pitin bat. Ator unat. KATTALIN: (zarea lurrean utzi ta urbiltzen zaio) Zer da ba? UGAZAMA: Zer den? Aistian, ire burua saindutu eginen unan, baña gaixtakeriak egiten ba dakin. KATTALIN: (gorrituta) Zer egin dut ba, otoi? UGAZAMA: Arasak arakatzen ere badakin... KATTALIN: Ez andre, nik ez dut olakorik egin! UGAZAMA: Ez, e? Nondik atera ditun sakelan zenitun goxoak? KATTALIN: (Arras larritua, itoka) Ez, andre, ez andre! ez ditut ebatsi! UGAZAMA: Nork sinetsi? Ebatsiak ezpaditun, nondik zetozkik? KATTALIN: «Yauregi»'ko etxekoandreak eman dizkit alorretik eldu nintzela. UGAZAMA: Ta guziak iretsi ditun... KATTALIN: Bi baizik ez dizkit eman. UGAZAMA: Gaie ortik gezurti! Orrelaxe maite ditun ire anai-arreba. KATTALIN: (Zalantzan gelditzen da zerbait erran nai balu bezela, baño iresten du). Agur ba, gero arte. Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena |