BIGARREN ATALA
LOURDES: (Bakarrik dago sukaldean. Telefonoa hartuko du. eskena honetan guztian zehar jaso-eseri-mugitu eginen da telefonoaren hariak ematen dion adina) Bai... A Teo... bai, bai zain nengoen... hemen ari ginen hizketan... bai... ongi daude... beti bezala... bai ongi nago... et zu... Paul eta Mikel-ekin... Jende asko zaudete ez da... zarata etzuten dut... Mary-ren etxean... kontentu?... bai bai baina horrelako egunak tristetu egiten naute badakizu... Zer moduz hor?... Paul-i esaiozu bidali diodala eskatu zidan ikurrina bere bildumarako... Elurra ari du... Eta hor?... Gingell Bell, Gingell Bell asko entzuten al da?... ez ez nago herrian Patxi eta ahizparen etxean...Teo mila aldiz esan dizut ez direla herrian bizi, Iruņean bizi direla... hemengo hirian... nik badakit, ordea, non dagoen zure herria... klaro ez duzu atenziorik ematen...Gartzelan egon naiz... bai hori nire lehengo nobittoa ikusten... ongi, ongi dago... pixka bat deprimituta etorri naiz... bai erreja artean... irakoak bezala... horixe...konpondu... ez du ematen... ia noiz ateratzen diren... hala dirudi behintzat... bai esan diot... beno bazekien bai... etorriko zaren galdetu dit... baietz esan diot... ze etorriko zara ez da?... a bueno... bi aste gareneko! hain goiz... utzi dizutela dirua... nork utzi dizu dirua...Paulek... ze jatorra ez!... berak dituen arazoekin... konpondu ditu neska harrekiko arazoak?... ez dakizu... eman gorentziak Pauli eta esaiozu ez duela neska horrengatik deprimitzea merezi... esan...billetea ez zenuen erosiko bada... a!... ez, ez hartu Bilbora... Bilbon asko begiratzen dute, Espainia otso jarri da atzerritarrendako... Madrid?... ez ez hobe Biarritz... bai Franzian dago baina hemendik oso gertu, Bilbo baino gertuago... Euskal Herria da ere bai... Bai horixe da puska bat Espainaren menpe eta bestea Franziaren menpe... Irlanda bezala... bueno bezal-bezala ez baina antzera... Bai nik uste dut Biarritzen errazago pasatuko duzula jendarmeek zuregan, erreparatu gabe... Teo erosi duzu arropa bidaiarako... mesedez Teo eros ezazu... ez joan aireportura Londresen ibiltzen zaren moduan... zuriak... ez hobe erosi galtza grisak... oso ongi gelditzen zaizu grisa... pintzadunak... serioagoak dira... eta oparitu nizun ator arrosa... zapatak garbi-garbiak... eta ilea moztu... Teo nola etorriko zara dotore jantzita eta txima luze horiekin... mesedez maitea... luzatuko zaizu... ezin duzu itxura horrekin aireportuan agertu... berehala zabalduko dituzu susmoak eta pasaportea eskatzen badizute... kitto... Nigeriara bidean... eta zer joan beharko dut Nigeriara zu ikustera... Ez dago distantzi txikia zubi aereoa egiteko... Teo ilea moztu beharra duzu... luzatuko zaizu... luzatuko zaizu... zu ikusteko irrikitan nago... bai bai benetan... ikusiko duzu zein ongi hemen... hemengo jendea oso jatorra da... bai han baino martxa gehiago dago... bueno gehiago desberdina behintzat bai... zerbeza txarragoa da baina jendea hobea...bueno hobea, zalapartatsuagoa bai behintzat... herria... oso ederra... lehenago desberdinagoa zen, orain gauzak Ingalaterraren pareko jarri dira... bai hori... Europan sartzeak dena berdindu duela... desberdintasun guztiak berdindu ditu... hori... duela urte batzuk esaterako, oraindik gelditzen ziren, Nigerian geldituko diren bezala, mundua beste modu batera ikusten zutenak, zaharrak eta... bai... esaterako nik banuen ahaide bat etxean telebista jarri zutenean, nire aitaren osaba hau bere gelara joaten zen eta dotore, hemen igandez jantzita esaten zaio, bada dotore dotore jantzita, trajez eta korbatarekin, jaisten zen eta telebista aurrean esertzen zen, galdetu ziotenean zergatik jazten zen hain dotere telebista ikusteko, kanpoko jendeari harrera ona egin behar zitzaiola erantzuten zuen, telebistan agertzen ziren pertsonak benetan bere etxe barruan zeudela uste zuen... bai baina dagoenekoz ez dira horrelako pertsonaiak gelditzen... ez zaizu hain arrotza eginen...ikusiko dugu... zu etorri, dena dela, gelditzen bazara Patxi nire koinatuari esanen diot... igeltseroa da eta zezoer bilatuko dizu... bai hemen ere oso gaizki dago lanarena baina zer edo zer egonen da... ez dut uste hemen zure hizkuntza irakasten lan egiteko aukera izanen duzunik... beharbada ingelesa irakasten... Hemen Irunean Miren eta Patxiren etxean edo bestela Joseanen etxean, noizbait ere aipatu dizut.. bai horixe, nire lehendabiziko nobioa... oso gaztea nintzen orduan...Herrira? ikusiko dugu... dena dela ohituko zinateke 2000 biztanleko herri batera?... bai... Iruņeara hobe... Loves Labour Lost-eko hiria?... ez Loves Labour Lost-ekoa ez da Iruņea...Shakespearen lanaren garai haietan Gaztelako erregeak konkistaturik zeukan jada Espainia aldeko puska...Frantzia aldeko puska gelditzen zitzaion bakarrik Nafarroako Erregeri... akordatzen zara lan hori ikustera joan ginen gauean zein ongi pasatu genuen... zu ikusteko gogoa dut Teo...Aitak?... ezer ez... zer esan behar du bada nire erabakia da... konforme ez balego ere nire erabakia da eta errespetatu egin behar du... zu ez kezkatu horregatik, zu kezka zaitez aireportura ongi jantzita etortzeaz... Teo erosi duzu esan nizun maletina?... ze maletin?... Teo mesedez, etorri baino lehenago esan nizun maletin bat erosteko... akordatzen zara, ez da...horrela exekutibo bat emanen duzu eta ez zaituzte geldituko... badakizu, gelditzen bazaituzte gureak egin du... Teo praka grisak eta ator arrosa eta eskatu Pauli daukan txaketa urdin ilun hura... hura, huraxe... itzuliko diogu, korreoz edo bidaliko diogu edo bestela joaten garenean... hori da, hori da... poliziek exekutibo bat bezala ikusiko zaituzte eta ez zaituzte geldituko, ez dute exekutiborik molestatu nahi izaten...polizia baten burua karratuz egindako burua da, eskema finkoei erantzuten dio...exekutibo ala drogadikto?... ez dut pentsatu... arrazoia duzu... igual arrazoia duzu zuria maletinarekin exekutibo, beltza maletin batekin trafikante... ai ez dakit... igual bai... Teo beldur naiz, oso beldur, paperak eskatuko dizkizute eta orduan... Teo galdetu Paul-i, ia zer esaten dizun... Paulek Aduanan lan egiten du eta jakinen du poliziek-eta zer daukaten susmagarritzat... maletina, maletina... dena dela ongi jantzita etorri eta maletinarena... ia Paulek zer esaten dizun... Teo zu ikusteko irrikitan nago... ikusiko duzu zein ongi hemen... ez dut uste... ez gara aterako ez... bai hemen eginen dugu jaia... bueno nik ez dut ateratzeko gogo handirik baina ez dugu eztabaidatu... bai beharbada aterako dira... ni ez... nik ments zaitut Teo... oso...nor... bada... Miren eta Patxi eta Josean ere etorri da bere senargai berriarekin... igual norbait etorriko da kafe hartzera... Gero dantza batzuk eginen ditugu... zein ongi hemen bazeunde... Garestia bai... bai moztu egin beharko genuke baina espera pixka bat...ez, ez naiz negarrez hasiko... badakizu oso neska indartsua naizela... Zineman? bai baina zineman desberdina da... zineman negar egiten dut bizitzarekin zer ikusirik ez daukalakoz... Hori ez da egia... ez naiz sentimentala... hain zaude urruti... bai oraintxe bertan moztuko dugu... Teo billetea hartzen duzunean deitu... Bila joanen gara... Teo maite zaitut... bai, bai moztu egin beharko dugu... eman gorentziak Paul-i eta Jhon-i eta Mary-ri. Ez asko edan maitea... badakizu kalte egiten dizula... a bai atera eginen zarete... ze Pubera... a Wystan-en etxera... nor da Wystan?... A! bai... akordatzen naiz... ingelesen edukazioaren parodia hutsa baino ez da mutiko hori...ezetz?... ez esan Teo... erridikuloa egiten du gizalegetsua dela adierazi nahiean... akordatzen zara ze erreberentzi egin zidan ezagutu ninduenean, nik uste nuen trufaka ari zela baina ez, benetakoa zen egin zidan erreberentzia... horri Erreginaren familiakoa izatea gustatuko litzaioke... ez, eman goraintzirik nire aldetik... Teo kontuz ibili... bai agur, agur... Teo arropa...gogoratu arroparena eta galdetu Paul-i maletinarena... bai agur, agur maitea.
(bere baitarako pentsatzen geldituko da une batez. pixkanaka-pixkana sukaldeko argiak itzaliko dira)