Arra. Arraroa
Oier Guillan
Arra. Arraroa
Oier Guillan
Artezblai, 2010

 

III. Testuaren idazketan sortutako irudiak

 

Gizon honek ezpainak urdinak ditu.

 

Gizona bere etxeko intimitatean, etxeko lanak egiten. Bere musika entzuten, bere etxeko arroparekin, bere ordenarekin, bere...

 

Gizon honek arrotza sentitzen du bere gorputza, egunero deskubritzen du behin eta berriz: ahotsa, ilea, zakila, pisua...

 

Gizon hau agian ez da gizona. Zer da gizon bat? Oraindik asmatu gabe dagoen zer edo zer, agian.

 

Denok sentitu gara inoiz arrotzak, geure baitan. Arraroa sentitzearena izan liteke agian, gizonarena berarena bainoago, lanerako gaia.