—5—
Atetzarreko goialdetik zintzilik, harizko eta airezko emakume itxurako figurari besarkatuta agertzen da alpontxo, harengan murgihiltzen.
2. ARMIARMA: Ez
ez mugitu hankak, maitea
besoak ez astindu.
1. ARMIARMA: Ez beldur izan.
Hariak, badakizu
izarrak zintzilika dituzten bezalakoak dira
ihintza sostengatzen duten bezalakoak
zetazkoak...
ez dira apurtuko.
ALPONTXO: Baina nik...
2. ARMIARMA: Isil, laztana
isil zaitez
maitea.
Hain gozo zaude orain...
hor
airean
amaraunean
atetzarreko goialdetik zintzilik
barruan zenuen maitasun guztia emana...
maitasunaren azken frogaren zain...
Badakizu
maitasuna
benetakoa bada
arra emeak janda asetzen da maitasun gosea
bata bestearen barruan
betirako.
ALPONTXO: Baina...
2. ARMIARMA: Ez, bihotza
ez larritu
gozoa izango da bidaia
gaua eta eguna, bata bestearen baitan bizi ziren garaietako
maitasun hartara.
ALPONTXO: Bai...
2. ARMIARMA: Musu antzekoa
izango duzu hozka
musu bihurritua
musu gosetua...
zutaz gosetua...
Mmm...!
Maitea
zein gozo zauden...
azken iluna