IV. EKINTZA
KORIFEA: (Barrikadaren hondakinen artean, mundo alboan jesarrita dagoelarik) Bat, bakarra, bakarrik, bakarrean, bakarka, bakarki, bakardadearen bakarrizketa, bakarraldien bakartegia, bakarzale bakartsua, bakean bakarti, bakarrik. Zureak egin du Persifal, minutuak, orduak, egunak, erlojuaren martxa geldoa da eta inor ez da gai hainbeste zikinkeri garbitzeko Muhammeden izenean! Loski loski strabasloski... hori bai ergelkeria hori! Ikara dabil Trostki, beldurrez, hotzez, Stalinen mertzenario baten besoen artean dardarka. Chango, Yemaya, Obatala, Ochun, Elegua, begira ezazue datorrena: hutsunea, ezereza.
MUNDO: (mundo, barrikadaren aurrietan jesarrita, zeharo etsita) A! Nire haurtzaroko Polonia, Varsoviako plazak eta larruzko baloiak nahiko zirenean zoriontsu izateko, a! Garai hura, aingeru gorriek bidea egiten zuteneko garai hura, nire haurtzaroko Polonia, lehendabiziko zigarroak komun publiko haietan, egungo txutodromo munizipalak, porkulo hartzera paradisua!
Nire haurtzaroko aberrira bueltatu nahiko nuke, eguneroko iraultzaile guztiak aurkituko ditut kale izoztuetan barrena. “O Mundo etxean zara, ongi etorria gurera, welcome welcome... zlotyren bat poltsikoetan bai?
Lasai izan txikito, horra hor txanpon batzuk Babilonia ustelean lortutakoak, bejondeizula kamarada!
“Mila esker Mundo, mila esker kamarada”.
Eta bizkarra eman orduko, “kabroia” esango dute.
Bai, herrira bueltatuko naiz, banoa hemendik, jokoz kanpo nago, off side. Etxea zain daukat, zerotik hasteko, kaosa ordenatzeko Varsoviako espaloietan. Au revoir triunfadoreak... “soy un perdedor, I'm a loser baby, so why don't you kill me”.
KORIFEA: Hori duk eta, mutila, kakaren erdian dantzan, hori da, eutsi hor, porrotaren unea heldu zaigu. Galtzaileen otoitza.
MUNDO: A! Polonia zaharra, arrazoiren bat geratzen ote zaigu tente irauteko? Bai, bat bakarra: ziur dakigula hauxe dela bizi garen azkenengo aldia. Mikak jakingo balu zein neketsu egiten zaidan arnasa hartzea, zein astuna egiten zaidan bide zidorretik ibiltzea, ai! Jakingo balu tristeziak jota hilko litzateke, ni ezerezak jota hiltzen naizen bezala, egunez egun pittin bat, eta beste bat, bizitza deitzen dugun hutsunez beteriko basamortu erraldoi honetan. (Hondakinen artean zegoen komunarekin ontzi bat egiten du eta bertan sartzen da bandererakin arraun eginez)
Hutsunea, hutsunea, hutsunea eta hutsunea.
Lo egin, umeen pribilegioa. Etemitate osoa loak hartuta ematea da irtenbidea, minik gabe, sexurik gabe, goserik gabe, beharrezkoa den ezer ez dago ametsen erreinu perfektuan. A! Ametsen paradisua, ametsaren mundu mitikoa, asperdura ezagutzen ez duen lurralde paregabea. Deabru zitala, demoniozko Belcebu gaiztoa... asperdura, gogaitasuna, ezereza. Zer jakin lezake Mikak horrenbeste hutsunez, aurrera egiteko traba guztietaz, une bakoitzerako plan bat pentsatu eta are gehiago, plan hori bumtu! Paseatu, irakurri, erre, lo egin, larrua jo -posiblea bada-, bizitzaren laburpena bost aditz baino ez dira, seigarrena ihes egitea da.
Amuma, amuma, hor al zaude? Lagun nazazu, amuma maitea, nire amumaren laztanak, sendatzeko biderik onena, esan iezadazu, amuma, zer ostia den laberinto puta hau, zein demonio da hemen egia eta zein gezurra, zein zuzena eta zein okerra... “tontua zara ala!”
Baietz amuma, badakidala, baina galduta nabil, ez dut abiapuntua aurkitzen, ezta helmuga ere, ito egiten naiz blokeoan, Kuba bezala: (mundo ontzitik atera eta barrikadan igotzen da, bandera puru bezala erabiliz eta Kubako hizkera erabiliz)
“Mekauen el puto bloqueo y la cocacolizacion, en Cuba hay mucha miseria hermano, pero tenemos cuarenta y cuatro movimientos de pelvis, y retroceso”.
La isla del Che, uharte bakartia, eskale bat Ozeanoan borrokan, miseria eta gosearen infemuan galduriko haurrez inguratuta. Utopia baino muga gehiago dago. Loski loski strabasloski porkulo hartzera noa ni!
Barka iezadazue tristezia; hain da goibela dena! Kamaradarik ez dago jada, Grotowski, Polanski, Kransnapolski, Lato... nire haurtzaroko Polonia zaharra, munduaren balioa ulergarria zeneko garai hura. Orain ordea, dena da gabezia, dena ezereza, dena da mingarria. Porkulo hartzera paradisua!!!
mundo geldirik geratzen da barrikada gainean publikoari bizkarra emanez.
KORIFEA: “Haurtxo txikia sehaskan dago...” jainko zorabiatuak, aingem eroriak bidean aurkitzen dituzunean: maitatu, desiatu, erahil, maitasuna egin, txortan egin. Hitz hauekin edo beste batzuekin ulertarazi egiezu ulertu behar den gauza bakarra: love, beti love. Baina zein zaila den love beti love hori aurrera ateratzea, une oro gogor eta ozen abestea, atsedenik gabe.
mundok buelta ematen du bere erabateko etsipena agerian utziz.
MUNDO: Loski, loski Strabasloski... jua, jua, jua... artistak pikutara, artista artaburuen artaldea, artea?, artefaktua, artifizioa. Leher eginda nago, Fm fucked up, etsita, hustuta. Nire iraultza, kamarada maiteak, lur jota dago. Laster ez da inor geratuko lubakietan, barrikadak zulatu eta barrearen proletarioek etsi egingo dute, ni ere errenditu naizen moduan. Mundo pailazo absurdua, begira ezazu zure komeriaren bukaera eta otoi egin ezazu beste batzuek egin dezaten zuk inoiz egingo ez duzuna.
Hemen ez dago ezer ikusteko, imfarre faltsu bat ere merezi duen ezer ez, hemen daukagun gauza bakarra eszenatokian itsatsitako itzal gris bat baino ez da, bigarren mailako mamu ergela, inurri minimoa Augusto Cesarren inperioaren tamainako eszenatokian.
Espaņoles... Mundo ha muerto.
If you prick us do we not bleed?
If you tickle us do we not laugh?
If you poison us do we not die?
Alde, alde hemendik guztiak, bakarrik egon nahi dut, ez daukazue etxerik? Utz nazazue bakean behingoz! Zoazte pikutara!
Ontzian esertzen da publikoari bizkarra emanez. korifeak mika ateratzen du armairutik eta guda kasku bat jartzen dio buruan.