II. EKINTZA
KORIFEA: (Koruari eta publikoari) Ezjakintasunaren estalkia aurpegian gizakiak berdin daitezen. Hobe horrela, askoz lasaiago, garbiago, alaiago. Popatik hartzera etsipena. Garaipenaren garrasiak entzuten dira tabemetan, dena da amets, dena da proiektu, dena da helburu. Hala ba!, ondo da!, jantz itzazue danok bota militarrak soldadu zatar horiek, bat, bi, him, lau... bat, bi, him, lau gerrileroak martxan eszenatokia zikintzen, zikinak dira iraultzak gero! Itxaropenak izen propioa dauka, hori duk eta neskatxa, iraultzaile fina ematen duzu: Zapata, Guevara, Robin Hood. Jaun-andreok zuekin: Gerrate itsua.
MIKA: (Kantuka eta dantzan)
Txiki, txiki, txikia, sentitzen naiz kalean
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik, asko maite zaitut nik.
Eskuak ukitzeko, sudurra usaintzeko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik, asko maite zaitut nik.
(Publikoari)
Handitzen hasi naiz jadanik,
eta laster izango naiz pailazo izateko bezain handia,
musuak jaurtitzeko Babilonia erdian,
musu iraultza, irrifarrearen guda eta barre borroka
Mundorekin batera.
Eta non dago Mundo? Auskalo!
Azenarioak landatzen, ostrukak biluzten.
KORIFEA: Mundo borrokan dago, utz ezazu bakean, bakoitzak berea jainkoaren legea, akabatu behar nauzue horrenbeste odolarekin, horrenbeste asmo zintzoekin.
MIKA: (Komuna pulpitu bezala erabiliz mikak diskurtsoa botatzen du) Etorkizuneko newspaperrak irakurtzen ditut:
Babilonia ustela odoletan blai,
guda zelaian Bela Lugosi,
gorpu txikituez inguraturik
baina inoiz baino zoriontsuago tipoa,
barruak xurgatuz izain baten moduan.
Ordua iritsi zaie bele beltz eta nazkanteei
ostrukek burua lurpean sartu dute
sarraskia ez ikustearren.
Ehunka gizon triste Angelus-a abesten:
“adio, adio tristeza, io sono il salvatore, il pagliaso di la allegria”.
“Allegro man non tropo”,
erantzuten dute beleek itxaropenik galdu gabe.
“Gu gara garaile, viva la pena, viva la saudade!”.
Baina berandu dabiltza,
honezkero, alaiek dorre garaienak konkistatu dituzte,
bizpahiru girafa horizonteari so puntu estrategikoetan,
“ez da etsairik geratuko sano” dio Mundo komandanteak.
“Juan Salvador Gaviota gure alde zegoen,
baita dragoi iraultzailea ere, ez zegoen galtzerik”
Mundoren adierazpenak La Gazeta dello Sport-en.
Trikua kaiolan dago,
Kaktus-arekin maitemeinduta erabat
Cherchez la femme!
Pailazo trostkistek mundua bereganatu dute,
Babilonia tristeari guda krimenak leporatu dizkiote Nürembergen.
Azken manifestaldiaren leloa: Gora euskadi alaituta!
Eta non dago Mundo? Auskalo!
Borrokatzen ziurrenik, beleak uxatzen.
KORIFEA: Jakina, borrokan dago, baina ezkutuko borrokan, heriotza bezain isila den guda gordinean, baina zikina baino zikinagoa hala ere, hau miseria! Akabatu behar nauzue denon artean.
mika pulpitotik ateratzen da eta bandera gorria hartzen du. Bitartean, korifeak barrikada bat egiten du eszenatokiko tramankuluekin.
MIKA: Babilonia bandera gorriz inguratuta
gudari zaharrei omenaldia San Prieto enparantzan
Paris, Timboktu, Yakarta, Berlin, Mosku, Varsovia, Belfast
barrea edonon garaile.
Beleek tristeziaren azken malkoak isurtzen dituzte,
Carol Wojtila pailazoz mozorroturik Lanz-eko inauterietan,
txakurrak eta katuak lagun egin dira,
partidu guztiek bat egin dute paktu anti-tristezia sinatzean,
herriaren oihuak nonahi:
“Avanti popolo a la riscorsa, bandiera rosa, bandiera rosa”.
Gu gara garaile, irabazi dugu!!
Eta non dago Mundo? Auskalo!
Mundo, Mundo!
KORIFEA: Eta Mundo gora eta Mundo behera, latza da idoloak gurtzea. Berandu da, you are late. Eta hemen nago, apaindu barik eta zaborrez inguratuta, eta epopeiak lurra zikintzen darraiela, lehertzera noa. Baina, hain da ederra iraultzaile baten ametsa! Segi Mika, segi hor, negar batean nago dagoeneko emozioak jota.
mikak koruko panpin bat paparretik hartu eta barrikadara igotzen da.
MIKA: Gudaostea beti da latza,
batez ere galtzaileentzat, baina tira,
garaipenak badu bere alde tristea,
galtzailearen gosea eta tristezia, alegia.
Baina, bidelagunok
beharrezkoa zen oraingoan,
eta pena merezi zuen, ze ostia!
haizean hegaz txorien lumadiak, kolore dantzak,
limurtzaileak kantuka eta dantza biktimen bila,
musikariek musika fabrikatzen dute,
lilura, xarma, oharkabeko musuak,
limurtze festak gauaren erdian,
zazpiehun musu alai eta heze
maitaleen bila hirian barrena,
garaileen garrasiak musika bilakatu dira,
alaien koroa heriotzerarte kantatzen:
KORIFEA: Ma que cosa e questo, un capuccino deliciosso. Barrearen garaipena neskatila baten ametsean... What a wonderfull life... ez niri esan gazteriak ez duela pena merezi. Lastima hazi beharra, lastima, zaborren artean, katuek baino ez begiak irekitzea, pena, penita, pena itxaropen ezaren mehatxua... the harder they come, the harder they'll fall.
Barrikadan eserita.
MIKA: Zergatik, zergatik, zergatik
Zergatik negar egin,
Zeruan izarra dago
Itsaso aldetik.
(Barrez lehertuz)
Gizakion barrea izar baten modura dirdiratzen,
guda oihuak nonnahi: love ostia love!
Entzun duzue? Zulo ilunetan ere,
edota guda zelaiaren erdian gorpuez inguraturik
baina oihuka hala ere: love ostia love!
Zoroek plaza nagusiak bereganatu dituzte,
bele galtzaileek barkamena eskatzen purgatorioaren ateetan.
(mikak panpina berriro paparretik hartzen du
zeharo beroturik eta barrikadara igotzen da)
“Ez dago gupidarik, ¡que les corten la cabeza!”.
(Panpinari burua mozten dio. Burua eskuan duela)
Ondo da, alaitasunaren alde borrokatu nahi dutenentzat
bigarren aukeratxo bat, zergatik ez?
Lekua egingo diegu gudari berriei
txoko batean edo bestean.
Preso guztien artean abesten ez dakitenek
sukaldera, garaileentzat lan egitera, musu truk!
Abesten dakitenek ordea
atsedenik gabe abes dezatela
goizez, arratsaldez, zein gauez
entzun dadila munduan zehar
garaipenaren soinua:
“Avanti popolo a la riscorsa, bandiera rosa, bandiera rosa...