LAUGARREN ZATIA
Azken hitza: Baiona ttipian dira hatsarrean bezala. oihana jarririk da lurrean, pipatzen eta “Petit basque” irakurtzen. anne-sophie ateratzen da, zalopeta, kaxketa, eskuak sakeletan. Hurbildu eta zigarreta biltzen du eta plaztikazko botoilatik ari da kamion-zain bat bezala.
ANNE-SOPHIE: Aro pollita e?
OIHANA: Ez gaitun pleņitzekoak. Baratzetik heldu?
ANNE-SOPHIE: Bai kristoren lana badinat. Bo, normal. Berantegi hasi naun aurten. Bainan bon, lotuz primaderako prest izanen naun. Eta ez naun presatua, negu honetan aizina ukanen dinat senarra deplazamenduetan ukanen dudalarik. Badakin gustuz ari delarik. Pentsatzen dudalarik lantegi batean ari izan naizela.
OIHANA: Ba! Xantza bat izan dun azken finean kanpora botatu hautelarik
ANNE-SOPHIE: O! ba, ba hola ikusten ahal dun!
OIHANA: Alaba ontsa dun?
ANNE-SOPHIE: Bai! Lizentzia ukan din. Txoxtena biziki ona omen.
(Irriz)
OIHANA: Gure abentura norbaitek baliatu din bederen. (franck sartzen da, langilez bezti)
FRANCK: Iep!
ANNE-SOPHIE: Te hor haiza hi? Ez duk sobera sofritzen?
FRANCK: E be batere! Mariek atzeman didan lan berri honetan, biziki gustatzen naun. Biziki azkar eta aberasgarria dun materiarekilako harreman buluzi hori. Senditzen dinat ene barne nortasun osoa inbeztitzen ahal dudala horretan.
OIHANA: Zer egiten duk?
FRANCK: Hargin.
OIHANA: Hua! Esku gogorrak ukanen dituk! Hum! Ikaragarri maite diat! Bon, bakantzak fini dira, beharko dut berriz lizeora abiatu. Ez ditut ez zahar horiek sobera asearazi behar.
ANNE-SOPHIE: On dun, puxka bat lan egitea. Eta ale, hemen bilduko gaitun igande arratsaldetan.
oihala