HIRUGARREN ZATIA
Lehen agerraldia
(oihana bulego baten gibelean izanen da, tailleur, begi-lagun, fizela, ordenagailu bateanjo egiten ari. Jeikitzen da, denbora berean anne-sophie sartzen da eta dozier bat bulegoan finkatzen, biziki lantsu eman behar du, anpen bezala)
OIHANA: 29a. Etxeberri Carine. 20 urte. Sar arazten dun. (Gibeleko atera doa, igurikatzeko gelarena da, carine sartzen da eta potta bedera ematen die, joaten da jartzea, besteak gibeletik, très entre femmes)
ANNE-SOPHIE: Zer haur deliziosua. Orduan ezkontzeko problemak baditugu? Ateratzeko baimenik ez, hum?
CARINE: Ez ez (irri egiten du zozoki)
Ateratzen gara ba!
ANNE-SOPHIE: A! ikusten dut, mutikoekin harremanetan sartzeko, adin batean ez da errex, ez zara ausartatzen...
CARINE: Ez gara mutikoen beldur ez!
(irri abila)
OIHANA: Beti mutiko berak dira zure inguruan...
CARINE: Bai hori da! Ba ez da hori ez.
ANNE-SOPHIE: Esprima zaitez haurra.
CARINE: Erranen dautzuet. Beti ateratzen naiz ibiakoitzetan, Christiane ene kopinarekin, eta bon rugbyan eta beti elgararekin gira e! ttipi ttipitik, beti elgarrekin.
ANNE-SOPHIE: Kirola maite duzu?
CARINE: Ez ba,
(irri)
ikustea, mutikoak baitira, normal da e, gure adinean.
OIHANA: Utz ezan finitzera. Zure lagunarekin zinen.
CARINE: Bai beti elgarrekin gara, beti, beti.
ANNE-SOPHIE: Eta problema bat baduzu, zure lagunarekin.
CARINE: Bon gero botetan edo baldin bagara elgarren ondoan gara, beti beti, eta sekulan jiten bada mutiko bat, dantzan aritzeko edo beti beti haren gana joaten da lehenik, bon iduritzen zaie ni baino pollitago dela, beti, beti pantalonetan baita; bainan nik ikusi dut e, etxen xortetan zangoak poxi bat makur ditu.
ANNE-SOPHIE: Beti, beti?
CARINE: Beti, beti. Eta orduan mutikoak gomitatzen baldin badu, sekulan ez bada terriblia, lunetak baldin baditu edo, “ez ene kopinarekin naiz” erraten dio. Bainan vachement bien bat jiten delarik orduan ez du bere kopinari pentsatzen.
ANNE-SOPHIE: Hortik zaizu heldu bakartasun hori.
CARINE: Ez, ez naiz bakarrik egoiten e! (irri) Gero oaixteko lunetadun hura ikusiz nihaur naizela, kasu e gero habilak dira e mutikoak itsusiak direlarik, heldu zait, eta nola nihaur bainaiz, nil egiten baitu bakarrik egoitea, bortxatua naiz harekin joatea.
OIHANA: Zer nahi zenuke orduan xuxen?
CARINE: Nahi nuke mutiko eder batekin agertu ibiakoitzean, ene kopinari gustatzen zaion mutiko bat. Rugbilari bat baldin baduzue, hobekiago egiten du besteen aintzinean. Hori da ongi egiten duen bat, aipatua, hor gaindi sustut.
(franck sartzen da Rugbilariz bezti, eta kulturizta taula inguruño bat egiten du)
CARINE: (ekzitatua)
Hua! Vachement bien da e! Rugbian ari haiz?
FRANCK: Bai!
CARINE: Genial! Zer mailatan,
FRANCK: Nazionalean, alabainan.
CARINE: Super, genial! Non ari haiz? Zer postutan? Zonbat pizatzen duk? Zonbat izartzen?
FRANCK: 1,80, 75kg, flanker, Castresen, Angoulemen, Toulonen, Beglesen, Calaisen galdegina naun.
CARINE: Iiiii!
(Jauzika)
Génial gege! Rugbia bada Calaisen?
FRANCK: Sortuko dute ni joaten banaiz.
OIHANA: Stefani de Monacorekin ateraia da, gero utzi du, honek e, Golfan arizana da ere.
CARINE: Gege! Zer da hori? Ez da holakorik Baigorrin.
ANNE-SOPHIE: Izanen da laster. Biziki modan da. Eta biziki jauntzi eleganteak badituzte jokoiariek, azken xika izanen da.
CARINE: Harrituko da Christiane.
OIHANA: 8000 libera da, berehala pagatuz.
CARINE: Bo hori ez da problema bat. Amatxiri galdeginen diot. Ez du fitxik konprenitzen oraiko sosetan, nik dizkiot xekak egiten. Ez problema ez da horretan, nahi nuke segur izan kopinari gustatuko zaiola. Zeren ta, ezetz dio bainan beti beltzagoak nahiago ditu pizuagoak, aintzinean ari diren haietarik. Badakizue zer eginen dugun? Potreta bat kenduko diot eta alegia deusere ene kopinari erakutsiko zer dion, eta ikusten badut gustatzen zaiola (keinu eta polaroid). Iiiii! laster artio.
(Potta deneri, besteek —bai addo...)
Bigarren agerraldia
marie-angèle sartzen da aktoresa italiarrez, zaia luzea, trenpetxartzeko dekolete batekin, makillaja bizi haietarik.
MARIE-ANGÈLE: Banbino! Haugi hona! besoetan tinka hazadan, ene Cedriccino!
FRANCK: . (eskapatuz)
Zer da hau, dilo bat, bon, zer...
ANNE-SOPHIE: (Ezagutzen du)
Marie-Angèle!
MARIE-ANGÈLE: Mikelangela.
OIHANA: Tortue ninjaren emaztea?
MARIE-ANGÈLE: Ez da amodioaren beldur izan behar. Cedriccino, amodioa, bihotza punpeka senditzen diat amidaletan, hire besoez, hire berotasunez mozkor nintekek, haaaugi!
FRANCK: Cedriccino, a, bai Cêdric, marroak, bildotsak, gasna gaztanbera eta gainerateko. Kasketa eta txupeta. Hago ixtant bat, kaxketa atzeman behar dinat.
MARIE-ANGÈLE: Kaxketa, banbino, kaxketa jauntzi behar duk, orai, denen kentzeko mementoa delarik. So egizak buluziko nauk...
ANNE-SOPHIE: Up! orai kasu! Erridaua fite, haurrak badira, Aita amek zer erranen dute. Oihana zer egin behar da?
OIHANA: (Medikuz)
Biziki ontsa da, biziki ontsa segitu duzu ene prezkripzionea, eta ikusten duzun bezala, hasten zara lehen efetuen senditzen.
ANNE-SOPHIE: Zer izanen da!
OIHANA: Orai beharko dugu bulta haundi baikor hori pixka bat plomatu. Berriz ohera joanen zara aratsalde batendako eta irakurriko duzu: —“Ebanjelioa pzikanalisiaren irriskuan” eta “Sida izurritea Afrika beitzean”
MARIE-ANGÈLE: Bai!
(smack Buggs Bunnyk bezala)
OIHANA: Anne-Sophie Mikelangela iagundu nahi baduzu.
MARIE-ANGÈLE: Hik ere Cedriccino.
OIHANA: Ez da hauturik Cedriccino.
(Ateratzen dira hiruak)
Bierak du hori egiten. Eni ere aldi oro efetu bera egiten dit.
(Hor nathalie ateratzen da igurikatzeko gelatik. Pollita, gisakoa, naturala, ontsa beztitua)
Hirugarren agerraldia
NATHALIE: Badea norbait?
OIHANA: Minuta bat. Ez gara prest A hi haiz!
NATHALIE: Berriz hemen haiz! Baina hemen lanean ari haiz. Irringarria dun!
OIHANA: Luzeegi liteken esplikatzea! Lizeoaz geroz... Zertan zarete? Baina hago. Ezkondu nahi dun!
NATHALIE: Ha ha ha ez! Edo ezkontzea bai, nahi badun.
(irriz)
Kuriosa naun poxi bat. Ez dun hori! Soinu deia entzun dudalarik egin dinat: Zer buru aidea du ezkondu nahi duen mutiko batek?
OIHANA: Ez dun hemen jakinen. Bainan ez dun holako presarik!
NATHALIE: Ezkontzeko ez. Jakiteko bai! Ezkontzea ene amak kausitu badu ezkondu aintzin dun! Ikusiz lizeo horretan zer mutiko mota dugun, ezkontza guti aipatzen dun, badakin harremanak frango murritzak ditinagu beti. Gai guti aipatzen ziguten, beharrezkoak senditzen dituztenak. Orduan, ari nindunan, nahi ninan jakin zerk kanbia arazten dituen.
OIHANA: Ez dun kanbiatu iduriz.
NATHALIE: Ez
(irriz)
bazketean ari ditun beti. Eta nahi baditun elekatu ingeles kursoaren beha egon behar dun: “I think that the black american problem...”
Laugarren agerraldia
FRANCK: Baina zer diloa. Landderosa bilakatzen hasia da honeski bizitzea oraiko egunean. A, bisita badugu
(agertuko du berehala interesatua dela pertsonalki)
NATHALIE: Egun on nagusia ote?
FRANCK: Euu! ez.
NATHALIE: Klienta beraz. Nehoik ez du atxiki oraino?
OIHANA: Ez bainan ematu behar dun, gero eta arrakasta gehiago biltzen ari dun. Prezioak goiti joanen ditun laster.
NATHALIE: Konprenitzekoa dun. Badin manera. Eta mintzatzen badaki perla horrek?
FRANCK: Solaskidea gustukoa dudalarik, elea jiten zidan komunzki.
NATHALIE: Horiek, erabiliak dituk, bainan fedearekin erranak badira...
FRANCK: Dudak baditun?
NATHALIE: Batere. Bakarrik baduk mutikoetan kategoria bat frango hedatua, elasturia dutenak aintzin, eta ondotik ainzina guti, presatuak baitira beren amaren altxora joateko.
FRANCK: Enea hila dun aspaldi honetan.
NATHALIE: A orduan prest bahaizenetako amaren hiltzeko ere, kuraia ematen dik. Eta gainera bizarra kentzen badu goiz guziz, Oihana hunkitzen ahal da? Galtzen diren usaia onak dira horiek oro.
OIHANA: Etxen bezala egizu, anderea.
NATHALIE:
(franckek besarkatu du)
Ez da errateko ahalak badituk komunikazionean.
(Plan amerikanoa 30 segundaz bederen)
OIHANA: Huee! Ezkontza ba kausitu dugu! Ezkonduko ditugu!
Boskarren agerraldia
(anne-sophie sar eta besteeri ohartuz)
ANNE-SOPHIE: He hou! ez haizeia jena! Non uste dun haizela, xerbitxa hadi, ar hadi gustuan!
NATHALIE: Permisionea galdegina nuen zure lankideari.
OIHANA: Bo! Zer egin dun? Kausitua genuen ezkontza bakarra xintxikatzen digun!
ANNE-SOPHIE: Ezkontza? Bainan zozo batendako hartzen nauzue ba denek araiz! Sinets arazi nahi didazue holako kreatura bat heldu dela honat ezkontza gosez. Zer uste duzue ala, atzo sortua naizela? Ez dudala ikusten besten etzangian ihalozkatzen direnetarik dela hau?
NATHALIE: Minuta bat, xutik naiz hor ala etz. Ez naiz hor nihun ere etzan? Ez baitut deus ere senditu.
FRANCK: Behar da nonbaitetik hasi.
ANNE-SOPHIE: Nonbaitik eta hortik. Non dira hire diskurso ausart eta abilak? Abantza bat galdegiten diegu, eta bi egun barne lekuak husten ditugu nehor abisatu gabe. Eta aski zaik edozein oilanda aztaparretarik pasatzea hitz kartsu eta promesa guziak ahanzteko. Paga arazi dioka honi?
FRANCK: Galdegiteko punduan nindunan.
NATHALIE: Onartuko baituzu oilanda batek alor horretan konpetenzia ukaitea, nahi nizuke ohartarazi, ene iduriko zure egiazko ofizioaz tronpatzen zarela. Damugarria da gezurrean bizitzea oraino zure adinean.
ANNE-SOPHIE: Ene adinean! Zer erran nahi dun ene adinean? Leku hadi hemendik ez badun nahi xintxika hazadan, urde muicuzu krepaut txar aihartua!
NATHALIE: Ez baituzu gehiago ene beharrik, ikusten baitut hasia zarela konprenitzen. Ez nazazuela iagun. Atea atzemanen dut, aire beharra...
OIHANA: Gure ezkontza!
FRANCK: E! Hago hemen! Zer du izena honek?
OIHANA: Nathalie.
FRANCK: Nathalie!
(anne-sopkie nigarrez ari da, miraila ateratzen da ilunpean eta agertuko dira franck eta nathalie besarkaturik)
Seigarren agerraldia
(Atean jo eta marie sartzen da, mañetofona bizkarrean)
MARIE: Badea norbait?
ANNE-SOPHIE: Ama!
MARIE: Bainan zer ari zara hemen?
ANNE-SOPHIE: Marie! bainan zer ari haiz hemen?
MARIE: Inkesta, Lizentziarendako. Badakizu zoziologia memerioa behar genuen turnatu, erran nizun ezkont agentzietaz egiten nuela. Erran zenidan biziki irringarria izan behar zela.
ANNE-SOPHIE: Ikasketak segitzen ditun.
MARIE: Zer? Alabainan! Bainan zer duzu? Zer ari zara hemen?
ANNE-SOPHIE: Etxetik pasatu haiz?
MARIE: Lagun baten etxen egon naiz, hiru egun hauetan.
ANNE-SOPHIE: Aitarekin berexiak gaitun.
MARIE: Zer? Noizdanik?
ANNE-SOPHIE: Atzoz geroztik. Etxera sartzen naun eta nexka blonda j bat atzematen dinat ene ohean.
MARIE: Kontxo! Nataxa!
ANNE-SOPHIE: Mantxut?
MARIE: Ez bainintzen etxen, giltza eman diot ene lagun baten lagunari. Australiarra da eta munduko surf txapelketendako jina zen. Besta egina zuen gau guzia besteak galdu zituen eta.
ANNE-SOPHIE: Eta ene ohean finitzen din! Giltza nor nahiri ematen delarik!
MARIE: (irriz)
Bo aita ez bazen ondoan!
ANNE-SOPHIE: Nik ez dinat irri egiteko emeiarik. Jakin arazten dinat lana galdu dudala atzo, eta elekatu nahi hindudalarik ikusten haut abiatzen nehork hurbildu nahi ez luken bandil batekin eskuter batean.
MARIE: Preseski nahi nuke jakin nora desagertu den, pixtolet hori. A mutiko pollita eta ele ederra tole!. Bainan oraikoan hasia nau kexarazten polliki. Hitz-ordu gehienetan biper jasan behar.
FRANCK: Bainan Anne-Sophie hola jokatuz... Marie!
MARIE: Marie bai! Bainan zer ari haiz hemen hi. Ama zer ari zarete elgarrekin joko bat da ala zer?
ANNE-SOPHIE: Ezagutzen duzue elgar?
MARIE: Gaixtagin ezkuterduna hau da.
ANNE-SOPHIE: Hau dun? bandil hura?
OIHANA: Abertitzen zaituztet ene lan guzia porroxkatzen badidazue hemendik lekutzen naiz Nathalie ene lagunarekin!
GEORGETTE: Bon kapital puxka ba izanik ere kontabliarekin ikusi dut eta hartzen dut. Are hi, ema hadi. Haugi lana badiagu.
MARIE-ROSE: O! Georgette ezkontzen zara, zein kontent naizen. Zauri hona Francky potta egin diezazudan!
CARINE: So egizue, badakizue hor kuafursaren etxen nintzen eta ari ginen ene kopinarekin “Vues et Images de notre temps” irakurtzen, ez da hau hemen Asturiaseko printzearen ondoan? Eta bai! Dudarik ez da.
MARIE-ANGÈLE: (Cabareteko dantzariz)
“Mon truc en plumes, txk, txk, txk” Cedriccino!
NATHALIE: Bon Oihana heldu haiz? Zer pasatzen da hemen?
FRANCK: Haaa! ...
(eskapatzen da)